Ibaia garbitzen aritu dira dozenaka herrritar goiz osoan zehar

Ibaia garbitzen aritu dira dozenaka herrritar goiz osoan zehar

Aste honetan hainbat eragilek eta Udalak detutako deiari erantzunez, dozenaka herritar ibili dira gaur goizean zehar ibaia garbitzen. 8:30etik 12:30ak ingurura arte ibili dira, eta zabor guztia plazan utzi dute gainontzeko herritarrek ikus dezaten zenbat zabor pilatu den. Gutxienez hiru kontainer bete dituzte ibaiko hondakinekin. Horren ondoren, lanean ibili diren guztiek hamaiketakoa jan dute udaletxeko [...]

Irakurri gehiago

Bigarren eskuko azoka zabaldu dute Alondegian

Bigarren eskuko azoka zabaldu dute Alondegian

Zumaiako Inpernupeko Joareak elkarteak bigarren eskuko azoka antolatu du astebururako, Eskuz esku, arropa frexku lemapean; gaur goizean ireki dituzte azokako ateak, Alondegian, eta dozenaka herritar bertaratu dira Oxford aretora, erabilitako arropak ikusi eta erostera; arratsaldean ez ezik, bihar ere irekita egongo da azoka, goiz eta arratsaldez.

Irakurri gehiago

Mendebaldeko sahararrentzat janaria bildu dute Zumaian

Mendebaldeko sahararrentzat janaria bildu dute Zumaian

Zumaiako Darahli elkarteak deituta, Tindufeko (Argelia) errefuxiatu kanpamenduetara bidaltzeko elikagaiak ari dira jasotzen Zumaiako hainbat puntutan; goizean, Kofradiako plazan Mendebaldeko Sahararen inguruko informazioa banatu diete herritarrei; Dia eta Eroski saltokietan, ordea, mugimendu gehiago nabari dute antolatzaileek; bertan, informazioa banatzeaz gain, elikagaiak, sendagaiak eta konpresak jaso [...]

Irakurri gehiago

BIDEOA: Alex Uranga, munduko onenekin lehiatzeko prest

2012/01/28
Nork

Astelehenean abiatuko da Alex Uranga Hawaii aldera, hilaren 14tik aurrera Munduko Bodyboard Zirkuituko lehen proban parte hartzera. Iaz Reunion Irlan lortutako garaipen handiari esker, munduko 24 onenen multzoan izango da aurten. Hawaiira abiatu aurretik, Orion egin du azken entrenamendu saioa. Baleike berarekin izan da.

Irakurri gehiago

EAJk aurrekontuei emandako ezezkoaren zergatiak

2012/01/28
Nork

EAJ-k ezezkoa eman die 2012ko Udal Aurrekontuei. Laburbilduz hauek dira gure ezezkoaren zergatiak:

Irakurri gehiago

Publizitate arloko Argia Saria eman diote klikmetroak.com kanpainari

2012/01/28
Sailkatugabeak
Nork
Publizitate arloko Argia Saria eman diote klikmetroak.com kanpainari

2011ko Kilometroak festari begira jarri zuen abian Azpeitiko Ikastola Ikasberrik, Berria -ren babesarekin Kilometroak-eko metroak babesteko ekimenak 6.500 metro-atxikimendutik gora izan zituen

Irakurri gehiago

Zaraguetak Eskola berripapera kaleratu du

2012/01/28
Nork

Arratsaldean banatuko dute etxez etxe Gaur, urtarrilaren 27a, ostirala, Zaragueta eskolak "Eskola" berripaperaren 20. zenbakia kaleratu du. Etxez etxe arratsaldean banatuko dute, baina Karkarara bidali duten PDFan irakurri ahal izango da orain. Besterik gabe, irakurtzeko klikatu hemen .

Irakurri gehiago

Erregea eta bufoia ikuskizuna izango da astelehenean Floreagan

Datorren astelehenean Erregea eta bufoia ikuskizuna izango da Floreaga ikastetxeko aretoan. 15:30ean izango da. Ander Lipus aktorea (bufoia), Andoni Egaña bertsolaria (erregea) eta Unai Elizasu gai jartzaileak emango dute ikuskizuna.

Irakurri gehiago

‘Usurbilgo hondakinen kudeaketa sistema’, lehen kronika kaleratu du AZZk

2012/01/27
Sailkatugabeak
Nork

Azpeitia Zero Zaborrek azken asteetan egin dituen bisiten kronikak kaleratzeari ekin dio, bere blogean Ondorengo egunetan kaleratuko dituzte Hernani eta Lapatxera eginiko irteerei dagozkienak ere

Irakurri gehiago

«Oso aktore txarra naiz, eta nire buruarena egiten bakarrik dakit»

«Oso aktore txarra naiz, eta nire buruarena egiten bakarrik dakit»

Ezkontzak oinarri dituen Bodologuak bakarrizketa saioak arrakasta itzela lortu du. Horren haritik, bi emanaldi eskainiko dituzte gaur Aita Marin; bata, 20:00etan, eta bestea, 22:00etan. Arrakasta horren eragileetako bat Mikel Pagadizabal Pagadi (Villabona, 1974) da, Egoitz Lasarekin eta Nagore Aranbururekin batera. Argi dago ezkontzek askorako eman dezaketela. Egia esan, antzezlana egitera ilusioa egiten dizun trajearekin joateko aukera ematen dizu. Ezkontzena, azken finean, aitzakia hutsa izan zen. Ezkontzaren gaiak lotura lana egiten du bakarrizketa eta bakarrizketa artean, baina , oro har, [...]

Irakurri gehiago

Aiako I. Mendi Lasterketa egingo dute martxoaren 11n, Pagoeta inguruan

2012/01/27
Nork

Aiako Kirol Elkarteak Aiako I. Mendi Lasterketa antolatu du martxoaren 11rako, udalaren laguntzarekin. Antolatzaileek adierazi dutenez, Aiako Udala izan da sustatzailea, hutsune bat betetzeko asmoz. «Mendi mailan ez da halako ekimenik egiten Aian, eta mendian aritzen garen lagun talde batek pentsatu genuen halako proba egitea [...]

Irakurri gehiago

Ingurumena babesteko mozioa onartu du Udalak

2012/01/27
Nork

Zumaiako ingurumenaren babeserako mozioa aurkeztu zuen atzo Zumaiako Natur Taldeak Aralarren eskutik, eta Udalak onartu egin zuen, EAJren abstentzioarekin. Jeltzaleek bat egin dute helburuarekin, baina mozioan hartzen diren konpromisoak eta zehazten diren ekintzak erabakitzeko parte hartze prozesu bat ezinbestekotzat jo dute. Hemen irakur dezakezue mozioa: [...]

Irakurri gehiago

Gaur manikien inguruko hitzaldi zikloa hasiko da Balentziaga museoan

Cristobal Balentziaga Museoak manikien inguruko hitzaldia antolatu du datozen egunetarako. Pasa zen astean, manikien inguruko tailerrak egin zituzten museoan, eta horien osagarri gisa egingo dituzte hitzaldiak orain; manikiekin lotutako alderdi tekniko eta artistikoak jorratuko dituzte, lau saioen bidez. Ostiralero izango dira hitzaldiak, eta lehenengoa gaur [...]

Irakurri gehiago

Kalitateari saria

2012/01/27
Nork
Kalitateari saria

 Pasa den urteko abenduan Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolak Kalitatezko Kudeaketaren Zilarrezko Q saria jaso zuen. Hori dela eta, 2000. urtetik zentroak «kudeaketaren etengabeko hobekuntzaren bidean» sortu zuen egitasmoa aitortu zuten. Zentroko ordezkariek «pozarren» jaso zuten saria, Gasteizko Euskalit Kalitatearen Euskal Erakundeak antolatutako ekitaldian. Izan [...]

Irakurri gehiago

Zumaian euskararen inguruan hausnartuko dute, lau hitzaldiren bidez

Zumaiako Udaleko euskara sailak euskararen inguruko hitzaldi zikloa antolatu du datozen asteetarako; otsailean zehar, euskararen inguruan hausnartuko dute, Euskal Herriko lau adituren bidez: “Gure hizkuntzari hainbat ikuspuntutik begiratzea da helburua, ahalik eta argazkirik osatuena egiteko”, diote antolatzaileek. Hala, euskararen gaia “herritarren ahotan” jarriko dute, eta [...]

Irakurri gehiago

Energia subiranotasuna helburu, kontsumoa aztertuko dute Urola Erdian

Energia subiranotasuna helburu, kontsumoa aztertuko dute Urola Erdian

Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan, Urola Erdian, energiaren inpaktu ekonomikoa aztertuko dute, Energia adimentsua izenburua duen proiektuan. Ikerketarako 400 norbanako boluntario behar dituzte, inkesta egin dezaten, eta, horrez gain, Urola Erdiko 300 bat enpresetara ere joko dute ikertzaileek. Energiaren azterketaren proiektua bailarako erakundeen artean landu dute, [...]

Irakurri gehiago

Corrugadosekiko akordioarekin «kea saltzea» egotzi diote Jaurlaritzari LABek eta ELAk

LAB eta ELA sindikatuentzat «eskandalagarria» da Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gallardo Taldeak lortutako akordioa. Sindikatuek «kea saltzea» eta «aurpegia garbitzea» egotzi diote Eusko Jaurlaritzari. Akordioaren ondorioz Eusko Jaurlaritzak Corrugados Azpeitiari bost milioi euro emango dizkio mailegutzan ekoizte erritmoa berreskuratzeko eta bideragarritasun plana gauzatzeko. [...]

Irakurri gehiago

Mireia Arronak irabazi du Zumaiako Inauterietako Kartel Lehiaketa

Mireia Arronak irabazi du Zumaiako Inauterietako Kartel Lehiaketa

Aurtengo inauterietako kartel onena Mireia Arrona Gonzalezek egin duela iritzi du Zumaiako Udalak. Hala ere, Inauterietako Kartel Lehiaketara aurkeztu diren lan guztiekin erakusketa zabaldu dute Alondegian, eta herritarrek botoa eman dezakete, otsailaren 3ra bitartean. Boto horien bidez Herritarren Saria hautatuko dute; irabazleak herriko jatetxe batean bi [...]

Irakurri gehiago

Animazio tailerra antolatu dute Matadeixen

Matadeixek animazio tailerra antolatu du datorren eta hurrengo asteburuetarako. Bertan izena eman nahi duenak animazixumatan@hotmail.es e-postara mezua bidali behar du. Norbaitek horretarako aproposa den materiala baldin badauka eraman dezala jakinarazi dute (ordenagailua, argazki kamara, pintura…). Larunbatean, 11:00etan hasiko dira Matadeixen bertan.

Irakurri gehiago

Bandak kontzertua joko du igandean, Baztartxon

2012/01/27
Nork

Igandean Azkoitiko Musika Bandak kontzertua emango du Baztartxo antzokian. Bost kantu izango dira entzungai, eta horietako batean, klarinete bakarlari lanetan Rosario Garmendia izango dela aurreratu du bandak.

Irakurri gehiago
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Blogak

Berriketan.info [RSS]