Foru aldundiari milioi euro inguru itzuli beharko diola aurreikusi du udalak

2012/02/07
Nork
Manuel Unanue eta Iñaki Portilla

Manuel Unanue eta Iñaki Portilla ogasun arduradunak

Azpeitiko Udalak aurreikusten duenaren arabera, 2011. urteko likidazioaren ondorioz, milioi bat euro itzuli beharko dio Gipuzkoako Foru Aldundiari. Itzuli beharreko diru kopuru zehatza hil honen bukaeran ezagutuko du udalak. «Milioi euro pasatxo izango da; buelta horretan ibiliko da», azaldu du Manuel Unanuek (Bildu), Azpeitiko Udaleko ogasun zinegotziak. Ostiralean egin zuten agerraldia.

Diputaziora itzulitako dirua foru funtsa finantzatzeko izango da. Dirua aurten bertan itzuli beharko du udalak; kopuru erdia otsailean emango dio foru aldundiari, eta gainontzeko erdia hiru zatitan banatuta, maiatzean, abuztuan eta irailean.

Baina ez da kopuru hori bakarrik aurten Azpeitiko Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari itzuli beharrekoa. Izan ere, 2009an 1.953.955,73 euro itzultzea egokitu zitzaion Azpeitiko Udalari, eta orduan dirua hiru zatitan ematea hitzartu zuten bi erakundeek. Hiru urtean itzuliko du dirua udalak, urteko 651.318 euro. Beraz, aurten itzuli beharreko diru kopuru osoa 1.677.326,68 euro izango dela aurreikusi dute udaleko ogasun arduradunek.

Asteroko argazkia
Itzuli beharreko diruaren inguruko informazio guztia izan arte ez dituzte aurtengo udal aurrekontuak ez onartzea erabaki zuten Azpeitiko Udaleko arduradun politikoek. Unanueren arabera, oso ondo hartu zuten aurrekontuak atzeratzearen erabakia. «Izan ere, astero-astero argazki desberdina daukagu, eta horien arabera aurrekontuak atzeratzea erabaki genuen garaiko aurreikuspenak betetzen ari dira».

Diru asko itzuli behar izatea ez da Azpeitiko Udalaren arazo handiena. Izan ere, sarrerak jaisten ari dira udaletxean. Azpeitian eta Gipuzkoan krisiaren eragina «latza» dela esan du Unanuek. Ondorioz, aurtengo udal aurrekontuak egin eta erabakitzeko orduan Azpeitiko Udalak «hausnarketa serioa eta eraginkorra» egin beharra dauka.

«Hausnarketak aurretik pentsatu genuena baino sakonagoa izan beharko du», azaldu du ogasun zinegotziak. Haren arabera, egungo egoeraren arabera, aurrekontuak orekatzeko milioi bat euro beharko du udalak.

Egoerara moldatu beharra
Datozen urteetan Azpeitiko Udaleko diru sarrerak «nabarmen gutxituko» direla pentsatzen dute. «Zerbitzu publikoak bermatzeko egoera berrira moldatu beharko dugu», aurreratu dute. «Horrelako egoeretan beste edozein etxetan gertatzen dena gertatuko da udaletxean ere», adierazi du Unanuek.

Horren guztiaren harira, Azpeitiko Udaleko batzordeetan aurtengo aurrekontuak prestatzen hasita daudela azaldu dute Manuel Unanue eta Iñaki Portilla ogasun arduradunek.

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Blogak

Berriketan.info [RSS]

  • Koadro txikiaSusak argitaratu du idazlearen lehen nobela Yoseba Peñak (Sodupe, 1977) bere lehen literatur lana plazaratu du: Hodeien adorea nobela. Kontalari nagusia trapitxero bat da, eta hiru anaiaren bizitzak azaltzen dizkio irakurleari. Txefe, kotxe mekanikaria; Jon, unibertsitate-ikaslea; eta Hodei, autista. Familia arras apalekoak dira Preciado anaiak, Donostiako periferiako estolderian haziak, bizitzan zori txarretik gehiago izango dutenak ditxa [...]


  • Koadro txikiaSusak argitaratu du idazlearen lehen nobela Yoseba Peñak (Sodupe, 1977) bere lehen literatur lana plazaratu du: Hodeien adorea nobela. Kontalari nagusia trapitxero bat da, eta hiru anaiaren bizitzak azaltzen dizkio irakurleari. Txefe, kotxe mekanikaria; Jon, unibertsitate-ikaslea; eta Hodei, autista. Familia arras apalekoak dira Preciado anaiak, Donostiako periferiako estolderian haziak, bizitzan zori txarretik gehiago izango dutenak ditxa [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Sakelakoan idaztea eta batera oinez ibiltzea, debekatuta gunean   duela 13 minutu · Ikusi

    New Jerseyko Fort Lee hirian debekatu egin dute sakelakoan idaztea eta aldi berean oinez ibiltzea. Poliziak 85 dolarreko isuna jartzen die hori egiten dutenei. Sakelakoan idazten joateagatik istripuek gora egin dutela jakinarazi dute Fort Leeko agintariek: 35.000 biztanle ditu hiriak eta aurten, oraingoz, hiru hildako izan dira beste hainbat istriputan. Poliziak dagoeneko ehun isunetik [...]


  • Naiara Manterola-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bi hitzaldi eta erakusketa, Nafarroako konkistaren 500. urteurrenaren harira gunean   duela 15 minutu · Ikusi

    Koadro txikia1512an Gaztelako tropek Nafarroako Erresuma konkistatu zuteneko 500. urteurrenaren harira, bi hitzaldi emango dituzte eta erakusketa ere ireki dute Zuloaga Etxean. Garai hartako giroa gogoratzeko Las mentiras del conquistador y sus absurdas justificaciones hitzaldia Tomas Urzainki Minak emango du, gaur, arratsaldeko zazpi eta erdietan, Zuloaga Etxean. Lehenengo hitzaldia gazteleraz izango da eta dokumentuak konparatu eta [...]