Lagun Onak-eko beteranoak

2012/02/10
Nork

Iraurgi Cup Kirol Klubak martxoaren 17rako antolatu duen futbol hiruko txapelketa bat aitzakia hartuta, Lagun Onak Futbol Klubean ibilitako futbolariak biltzen hasi dira. Urteak aurrera, baina oraindik ere sasoiko, joan den asteartean egin zuten aurreneko entrenamendua Garmendipeko belar artifizialeko futbol zelaian. Entrenatzaileak Juan Ramon Olalde Kinttela eta Joseba Aranguren izango dira, eta laguntzen Aitor Zulaikak jardungo du. Gustura daude Lagun Onak-ekoak deialdiak izandako harrerarekin. Hala esan du Zulaikak: «Orain dela astebete bilera egin genuen, eta bertan beteranoen taldearen nondik norakoak eta helburuak azaldu genituen. Asteartean, berriz, lehen entrenamendura 24 lagun azaldu ziren, eta beste 4 edo 5ek ezin dutela-eta hurrengoan etorriko direla esan digute. Beraz, 28-29 laguneko futbol taldea sortzeko aukera ematen digu horrek».

Serio jarduteko asmoa
Martxoaren 17rako Iraurgi Cup-ek Lagun Onak, Anaitasuna eta Realeko talde beteranoen artean hiruko txapelketa du antolatuta Garmendipen. Bertan parte hartzeko entrenatzen hasi dira Lagun Onak-en jokatutakoak. Txapelketa eguna arte, Inauterietako asteartean ez, asteartero entrenatuko dute. «Serio hasi gara, eta serio jarduteko asmoa dugu, baina lesiorik-eta ez izateko kontuz ibili beharra daukagu», azaldu du Zulaikak.

Hiruko lehia jokatu ondoren ere, beteranoen taldeari eutsi nahi dio Lagun Onak futbol klubak. Dagoeneko, gainera, beste herrietako taldeen aurka aritzeko proposamena ere jaso
dute. «Zumaiakok bere kontra lagunartekoa jokatzera gonbidatu gaitu».

Jokalari zaharren talde berriak aurrera nola egiten duen ikusi beharko dela diote Lagun Onak-ekoek, baina helburua beteranoen taldea mantentzea da. «Klubaren helburuetako bat horixe da, lehen futbol klubean ibilitakoak kide sentitzea eta elkartearen baitan jardutea. Bakoitzak bere aletxoa jartzen badu, futbol elkartearentzako ona izango da», azaldu du Lagun Onak-eko kirol zuzendariak.

Lagun Onak-eko kide sentiarazi eta kirola egiteko aukera eskaini nahi dio futbol klubak
beteranoen taldea osatzen dutenei. «Lehen futbolean ibilitako batzuk kirola egiten segitu dute, baina beste batzuk ez horrenbeste, eta beteranoen taldean arituz kirola egiteko aukera eskainiko diegu».

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Blogak

Berriketan.info [RSS]

  • Koadro txikiaSusak argitaratu du idazlearen lehen nobela Yoseba Peñak (Sodupe, 1977) bere lehen literatur lana plazaratu du: Hodeien adorea nobela. Kontalari nagusia trapitxero bat da, eta hiru anaiaren bizitzak azaltzen dizkio irakurleari. Txefe, kotxe mekanikaria; Jon, unibertsitate-ikaslea; eta Hodei, autista. Familia arras apalekoak dira Preciado anaiak, Donostiako periferiako estolderian haziak, bizitzan zori txarretik gehiago izango dutenak ditxa [...]


  • Koadro txikiaSusak argitaratu du idazlearen lehen nobela Yoseba Peñak (Sodupe, 1977) bere lehen literatur lana plazaratu du: Hodeien adorea nobela. Kontalari nagusia trapitxero bat da, eta hiru anaiaren bizitzak azaltzen dizkio irakurleari. Txefe, kotxe mekanikaria; Jon, unibertsitate-ikaslea; eta Hodei, autista. Familia arras apalekoak dira Preciado anaiak, Donostiako periferiako estolderian haziak, bizitzan zori txarretik gehiago izango dutenak ditxa [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Sakelakoan idaztea eta batera oinez ibiltzea, debekatuta gunean   duela 14 minutu · Ikusi

    New Jerseyko Fort Lee hirian debekatu egin dute sakelakoan idaztea eta aldi berean oinez ibiltzea. Poliziak 85 dolarreko isuna jartzen die hori egiten dutenei. Sakelakoan idazten joateagatik istripuek gora egin dutela jakinarazi dute Fort Leeko agintariek: 35.000 biztanle ditu hiriak eta aurten, oraingoz, hiru hildako izan dira beste hainbat istriputan. Poliziak dagoeneko ehun isunetik [...]


  • Naiara Manterola-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bi hitzaldi eta erakusketa, Nafarroako konkistaren 500. urteurrenaren harira gunean   duela 16 minutu · Ikusi

    Koadro txikia1512an Gaztelako tropek Nafarroako Erresuma konkistatu zuteneko 500. urteurrenaren harira, bi hitzaldi emango dituzte eta erakusketa ere ireki dute Zuloaga Etxean. Garai hartako giroa gogoratzeko Las mentiras del conquistador y sus absurdas justificaciones hitzaldia Tomas Urzainki Minak emango du, gaur, arratsaldeko zazpi eta erdietan, Zuloaga Etxean. Lehenengo hitzaldia gazteleraz izango da eta dokumentuak konparatu eta [...]