Aiako Udalak 140.267 euro itzuli beharko dizkio Gipuzkoako Foru Aldundiari

2012/02/16
Nork

Aiako Udalak jakinarazi duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiari 221.401,91 euro itzuli beharko dizkio aurten; kopuru hori, iazko likidazioaren eta 2009. urteko foru funtsaren eraginez ordaindu beharko du Udalak. Izan ere, 2011ko likidazioaren ondorioz, 140. 267,14 euro itzuli behar dizkio Gipuzkoako erakundeari.

Aldi berean, ordea, zerga bat jasoko dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik; Opor fiskalen auziaren eraginez, Igor Iturain Aiako alkateak adierazi du opor fiskalak lortu zituzten enpresak foru aldundiei dirua itzultzen ari zaiela; Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek orduan erabaki zuten 1995 eta 2000 urte artean sortzen ziren enpresa berriek ez zutela Sozietateen Gaineko Zergaren zati bat ordaindu behar. Opor fiskal horiek 300 enpresa inguruk eskuratu zituzten, baina urte batzuk geroago Europako Batzordeak «legez kanpokotzat» jo zituen; hala, opor fiskalak lortu zituzten enpresek dirua bueltatzeko agindu jaso zuten. Hori dela eta, Aiako Udalak 4.865,23 euro jasoko ditu aldunditik; konpentsazioa kontutan izanik, hasiera batean 135.401,91 euro eman behar dizkio Gipuzkoako Foru Alundiari.

Kopuru horrez gain, 2009. urteko foru funtsa itzuli beharko du udalak orain. 86.000 euro inguru itzuli behar dizkio. Kalkulu guztiak eginda, beraz, 221.401,91 euro ordaindu beharko dute.

Etiketak: , , , , ,

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Blogak

Berriketan.info [RSS]

  • Koadro txikiaSusak argitaratu du idazlearen lehen nobela Yoseba Peñak (Sodupe, 1977) bere lehen literatur lana plazaratu du: Hodeien adorea nobela. Kontalari nagusia trapitxero bat da, eta hiru anaiaren bizitzak azaltzen dizkio irakurleari. Txefe, kotxe mekanikaria; Jon, unibertsitate-ikaslea; eta Hodei, autista. Familia arras apalekoak dira Preciado anaiak, Donostiako periferiako estolderian haziak, bizitzan zori txarretik gehiago izango dutenak ditxa [...]


  • Koadro txikiaSusak argitaratu du idazlearen lehen nobela Yoseba Peñak (Sodupe, 1977) bere lehen literatur lana plazaratu du: Hodeien adorea nobela. Kontalari nagusia trapitxero bat da, eta hiru anaiaren bizitzak azaltzen dizkio irakurleari. Txefe, kotxe mekanikaria; Jon, unibertsitate-ikaslea; eta Hodei, autista. Familia arras apalekoak dira Preciado anaiak, Donostiako periferiako estolderian haziak, bizitzan zori txarretik gehiago izango dutenak ditxa [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Sakelakoan idaztea eta batera oinez ibiltzea, debekatuta gunean   duela 14 minutu · Ikusi

    New Jerseyko Fort Lee hirian debekatu egin dute sakelakoan idaztea eta aldi berean oinez ibiltzea. Poliziak 85 dolarreko isuna jartzen die hori egiten dutenei. Sakelakoan idazten joateagatik istripuek gora egin dutela jakinarazi dute Fort Leeko agintariek: 35.000 biztanle ditu hiriak eta aurten, oraingoz, hiru hildako izan dira beste hainbat istriputan. Poliziak dagoeneko ehun isunetik [...]


  • Naiara Manterola-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bi hitzaldi eta erakusketa, Nafarroako konkistaren 500. urteurrenaren harira gunean   duela 16 minutu · Ikusi

    Koadro txikia1512an Gaztelako tropek Nafarroako Erresuma konkistatu zuteneko 500. urteurrenaren harira, bi hitzaldi emango dituzte eta erakusketa ere ireki dute Zuloaga Etxean. Garai hartako giroa gogoratzeko Las mentiras del conquistador y sus absurdas justificaciones hitzaldia Tomas Urzainki Minak emango du, gaur, arratsaldeko zazpi eta erdietan, Zuloaga Etxean. Lehenengo hitzaldia gazteleraz izango da eta dokumentuak konparatu eta [...]