Aizarnazabalgo Udalak Etxabe auzoko bizilagunak bilerara deitu ditu. Astelehenean elkartuko dira, 19:00etan, Lauburu guneko bilera gela batean. «Aurrerantzean auzoetako jendearekin bilduko gara», jakinarazi du Alvaro Villar alkateak.
Auzotarren behar zehatzak ezagutu nahi dituzte udal ordezkariek. Horrez gain, egitekoak dituzten lanak ere azalduko dituzte. «Udalean sartu ginenetik, zein lan egin ditugun azalduko dugu, eta auzotarrek zein behar dituzten ezagutu. Horrez gain, hurrengo urteetarako proiektuak ere aurreratuko ditugu. Ideiak dira oraingoz, asko zehazteke daude».
Zinegotzi guztiak
Formatuari dagokionean, zinegotzi guztiak bilduko dira auzotarrekin. «Mahai inguru moduko bat osatuko da. Ez da prentsaurreko itxurakoa izango. Denok mahaiaren inguruan elkartuko gara, modu informalean».
«Auzotarrengana iristeko zailtasunak ditugula ikusita, gertutasuna lortzeko» helburuarekin egin dute, besteak beste. «Azken finean herria ez da gunea soilik, auzoek ere osatzen dute. Aizarnazabaldar guztiengana heltzeko modu onena dela iruditu zaigu».
Auzo guztietan dira egitekoak bilerak, baina Aizarnazabalgo Udalak oraindik ez du zehaztu guztien data eta lekua. Horrez gain, taldeekin biltzekoak ere badirela jakinarazi du Villarrek. «Piskanaka herriko talde guztiekin elkartzeko asmoa dugu, gazteek zein behar dauzkaten, herrian zer falta den, edo zer egitea gustatuko litzaieken jakiteko, esaterako». Lehenik auzoekin bilduko dira, eta ondoren hasiko dira elkarteekin elkartzen.
Izarraitz Mendi Lasterketako garaileak sari banaketa saioan; Combarieu eta Becerra lehen postuan (Argazkilaria: Nerea Uranga) Mendi lasterketen sukarra hedatuz doa, eta astebururo modalitateko hainbat proba [...]
Irakurri gehiago






Susak argitaratu du idazlearen lehen nobela
1512an Gaztelako tropek Nafarroako Erresuma konkistatu zuteneko 500. urteurrenaren harira, bi hitzaldi emango dituzte eta erakusketa ere ireki dute Zuloaga Etxean. Garai hartako giroa gogoratzeko Las mentiras del conquistador y sus absurdas justificaciones hitzaldia Tomas Urzainki Minak emango du, gaur, arratsaldeko zazpi eta erdietan, Zuloaga Etxean. Lehenengo hitzaldia gazteleraz izango da eta dokumentuak konparatu eta [...]