Dantza egiteko moduko kontzertua antolatu du biharko musika bandak

2012/02/17
Nork

Azpeitiko Musika Bandak Inauterien baitan ekimen berria jarriko du martxan bihar. 22:00etatik aurrera kontzertu berezia joko du Sanagustin kulturgunean. Dantzarako moduko doinuak joko dituzte, eta hainbat kantutan Olatz Prat eta Felipe Murillo azpeitiar kantariek hartuko dute parte.
Orain dela urte batzuk, tankera horretako kontzertuak udan jotzen zituen Azpeitiko Musika Bandak, baina jendea ez zen dantza egitera animatzen eta utzi egin zuten ekimena. Orain, barruko babesean antolatuko dute, «barruko epelean eta argiekin girotuta agian jende gehiago animatuko da dantzara», dio Unai Frantzesena Azpeitiko Musika Bandako zuzendariak.
Sansebastianak pasatu eta Inauterietako piezak entseatzen hasi ziren Musika Bandakoak, «baina hilabete inauterietako kantuekin jarduteko asko da, eta orduan kontzertu berezi hau antolatu dugu. Iaz ere beste kontzertu berezi bat antolatu genuen, soinu bandena».
Ondo pasatzeko doinuak
Adin guztietako pertsonei zuzendutako kantuak, udako kantak, dantzatzeko moduak… joko dituzte biharko kontzertuan: Camisa negra, A lo loco!, Lagrimas negras, Demasiado corazon… Festa giroko ekitaldia izango da, «inauterietarako girotu eta ondo pasatzeko antolatu dugu».
Bihar hasi eta asteazkena bitartean Azpeitiko Musika Bandako musikariek ez dute atsedenik izango. Inauterietako igandean, astelehenean eta asteartean goiz eresietan, kalejiretan eta mozorro desfileetan parte hartuko baititute.

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Blogak

Berriketan.info [RSS]

  • Koadro txikiaSusak argitaratu du idazlearen lehen nobela Yoseba Peñak (Sodupe, 1977) bere lehen literatur lana plazaratu du: Hodeien adorea nobela. Kontalari nagusia trapitxero bat da, eta hiru anaiaren bizitzak azaltzen dizkio irakurleari. Txefe, kotxe mekanikaria; Jon, unibertsitate-ikaslea; eta Hodei, autista. Familia arras apalekoak dira Preciado anaiak, Donostiako periferiako estolderian haziak, bizitzan zori txarretik gehiago izango dutenak ditxa [...]


  • Koadro txikiaSusak argitaratu du idazlearen lehen nobela Yoseba Peñak (Sodupe, 1977) bere lehen literatur lana plazaratu du: Hodeien adorea nobela. Kontalari nagusia trapitxero bat da, eta hiru anaiaren bizitzak azaltzen dizkio irakurleari. Txefe, kotxe mekanikaria; Jon, unibertsitate-ikaslea; eta Hodei, autista. Familia arras apalekoak dira Preciado anaiak, Donostiako periferiako estolderian haziak, bizitzan zori txarretik gehiago izango dutenak ditxa [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Sakelakoan idaztea eta batera oinez ibiltzea, debekatuta gunean   duela 16 minutu · Ikusi

    New Jerseyko Fort Lee hirian debekatu egin dute sakelakoan idaztea eta aldi berean oinez ibiltzea. Poliziak 85 dolarreko isuna jartzen die hori egiten dutenei. Sakelakoan idazten joateagatik istripuek gora egin dutela jakinarazi dute Fort Leeko agintariek: 35.000 biztanle ditu hiriak eta aurten, oraingoz, hiru hildako izan dira beste hainbat istriputan. Poliziak dagoeneko ehun isunetik [...]


  • Naiara Manterola-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bi hitzaldi eta erakusketa, Nafarroako konkistaren 500. urteurrenaren harira gunean   duela 18 minutu · Ikusi

    Koadro txikia1512an Gaztelako tropek Nafarroako Erresuma konkistatu zuteneko 500. urteurrenaren harira, bi hitzaldi emango dituzte eta erakusketa ere ireki dute Zuloaga Etxean. Garai hartako giroa gogoratzeko Las mentiras del conquistador y sus absurdas justificaciones hitzaldia Tomas Urzainki Minak emango du, gaur, arratsaldeko zazpi eta erdietan, Zuloaga Etxean. Lehenengo hitzaldia gazteleraz izango da eta dokumentuak konparatu eta [...]