Orioko plazatik eliza pareraino doan igogailua konpontu dute dagoeneko, baina Udalak gauez itxita edukitzea erabaki du; izan ere, pasan ziren sanikolasetan hondatu egin zuten igogailua, eta aurrerantzean berriro ez hondatzeko hartu dute neurria.
Hori hala, egunean zehar egongo da irekita; 07:45ean zabalduko dute igogailua, eta udaltzainek 20:45ean itxiko dute.
Udalak gogoratu du Goiko Kalera joateko eta handik herrigunera jaisteko kultur etxe atzean dagoen igogailua erabili dezaketela herritarrek; izan igogailu hori gauez ere irekita egongo da.







Susak argitaratu du idazlearen lehen nobela
1512an Gaztelako tropek Nafarroako Erresuma konkistatu zuteneko 500. urteurrenaren harira, bi hitzaldi emango dituzte eta erakusketa ere ireki dute Zuloaga Etxean. Garai hartako giroa gogoratzeko Las mentiras del conquistador y sus absurdas justificaciones hitzaldia Tomas Urzainki Minak emango du, gaur, arratsaldeko zazpi eta erdietan, Zuloaga Etxean. Lehenengo hitzaldia gazteleraz izango da eta dokumentuak konparatu eta [...]