« atzera ekitaldietara

Orioko Udalak idazkera tailerra antolatu du

iCal inportazioa
Hasi:
2012/03/01
Amaitu:
2012/06/30
Lekua:
kultur etxea
Helbidea:
Orio

Orioko Udaleko Kultura, Euskara, Hezkuntza eta Festetako batzordeak idazkera lantzeko tailerra antolatu du; “euskara maila ona izanda, ofizioz nahiz afizioz, idazteko premia eta gogoa” duen edozeinek jaso ditzakete eskolak; hau da, antolatzaileek adierazi dutenez, ikastaroa “ez dago pentsatuta hizkuntz perfil jakin bat landu nahi dutenentzat”; beraz, “euskaraz hobeto komunikatu eta egokiago idatzi nahi dutenenentzat” zuzendu dute.

Martxoan hasiko da ikastaroa, eta ekainera bitartean iraungo du; guztira hamabost eskola egingo dituzte, hiru ordukoak; saioak astelehen edo astearte arratsaldeetan egingo dituzte Orioko kultur etxean, 17:00etatik 20:00etara bitartean.

Iñaki Iturain izango da ikastaroko irakaslea: euskara eguneratzen eta sakontzen irakatsiko du honek; besteak beste, “informazioa modu zuzen eta koherentean” adierazteko oinarrizko kontzeptuak ikasiko dituzte eskoletan; halaber, Euskaltzaindiak emandako azken arauak ere jorratuko dituzte.

Ikastaroak 90 euroko prezioa du.

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Blogak

Berriketan.info [RSS]

  • Bizkaiko Bertsolari Txapelketa-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 1 minutu · Ikusi

    ”Parte-hartzetik bertso-afanera” Maddi Ibaibarriagak Plazatik
    http://www.bizkaikotxapelketa.com/parte-hartzetik-bertso-afanera/


  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Domekan lehiatuko da Sabin Foruria Memoriala txirrindulari lasterketa gunean   duela 1 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaDomekan, 16:00etan, lehiatuko da Lea-Artibai eskualdeko errepideetan zehar, Markina-Xemeingo Txirrindulari Elkarteak 22. urtez antolatuko duen Sabin Foruria Memoriala txirrindulari lasterketa. 23 urtez azpiko txirrindulariak hartuko dute parte, aurten, bertan, eta Lehendakari Txapelketarako puntuagarria izango da. Aldaola kaletik irtengo dira txirrindulariak, eta 103 kilometrotako ibilbidea egin beharko dute. Ibilbidea: (I rteera) MARKINA-XEMEIN – Plazakola – Berriatua – Ondarroa – [...]


  • Koadro txikiaSusak argitaratu du idazlearen lehen nobela Yoseba Peñak (Sodupe, 1977) bere lehen literatur lana plazaratu du: Hodeien adorea nobela. Kontalari nagusia trapitxero bat da, eta hiru anaiaren bizitzak azaltzen dizkio irakurleari. Txefe, kotxe mekanikaria; Jon, unibertsitate-ikaslea; eta Hodei, autista. Familia arras apalekoak dira Preciado anaiak, Donostiako periferiako estolderian haziak, bizitzan zori txarretik gehiago izango dutenak ditxa [...]


  • Koadro txikiaSusak argitaratu du idazlearen lehen nobela Yoseba Peñak (Sodupe, 1977) bere lehen literatur lana plazaratu du: Hodeien adorea nobela. Kontalari nagusia trapitxero bat da, eta hiru anaiaren bizitzak azaltzen dizkio irakurleari. Txefe, kotxe mekanikaria; Jon, unibertsitate-ikaslea; eta Hodei, autista. Familia arras apalekoak dira Preciado anaiak, Donostiako periferiako estolderian haziak, bizitzan zori txarretik gehiago izango dutenak ditxa [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Sakelakoan idaztea eta batera oinez ibiltzea, debekatuta gunean   duela 20 minutu · Ikusi

    New Jerseyko Fort Lee hirian debekatu egin dute sakelakoan idaztea eta aldi berean oinez ibiltzea. Poliziak 85 dolarreko isuna jartzen die hori egiten dutenei. Sakelakoan idazten joateagatik istripuek gora egin dutela jakinarazi dute Fort Leeko agintariek: 35.000 biztanle ditu hiriak eta aurten, oraingoz, hiru hildako izan dira beste hainbat istriputan. Poliziak dagoeneko ehun isunetik [...]