Goikoetxea eta Lopezek irabazi dute Orlandoko RB Challenge txapelketa

2012/02/20
Nork

Iñaki Osa Goikoetxea eta Imanol Lopez zumaiarrek Orlandoko (AEB) RB Challenge txapelketa irabazi egin dute pasa zen asteburuan; Miami Jai Alai enpresa ordezkatzen dute bi zumaiarrak ziren probako faboritoak, eta profesionalki bikote ona egiten dutela berretsi zuten beste behin; izan ere, partida hasieran Angel eta Cisneros mexikarrak nagusitu ziren, baina lehiaren erdialdean zumaiarrek buelta eman zioten markagailuari, eta lehenengo postuan amaitu zuten. Aurreko urtean ere Lopezek eta Goikoetxeak irabazi zuten Challenge txapelketa. Gotzon Enbil zumaiarra ere aritu zen kantxan, Erik Mendizabalekin batera, baina antolatzaileen esanetan, “bikoteak ez zuen txapelketa ona” jokatu.

Binakako partida baino lehen, ordea, atzelarien eta aurrelarien buruz buruko norgehiagoka jokatu zuten, eta horietan ere zumaiarrak nagusitu ziren. Atzelariei dagokionez, egin beharreko zazpi tantuak erreskan lortu zituen Lopezek; Enbil, berriz, hirugarren postuan geratu zen.

Aurrelarien kasuan, berriz, norgehiagoka estuagoa izan zen; izan ere, Jon Zulaika donostiarrak eskura izan zuen titulua; baina Goikoetxea atzetik aurrera joan zen markagailuan, eta azkenean zazpi tanto lortu zituen zumaiarrak, eta sei donostiarrak.

Etiketak: , , , ,

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Blogak

Berriketan.info [RSS]

  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du iPhone, iPad eta iPod touch-erako bertso aplikazioa gunean   duela 2 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaAbarkatxo erabiltzaileak bertso aplikazio bat sortu du Apple tresnentzat. ETBko Mihiluze saioaren Pottokumeak probaren antzeko aplikazioa da: “Aplikazio hau jolas erara planteatuta dago. Pantailan, bertso bat agertuko baita baina errimak, oinak, kenduta. Erabiltzaileak, dagozkion oinak bertsoan jarri beharko ditu, ordenean. Amaitutakoan, aplikazioak automatikoki zuzenduko du bertsoa, ondo dauden errimak berdez jarriz eta gaizki daudenak, ordea,


  • Bizkaiko Bertsolari Txapelketa-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 2 minutu · Ikusi

    ”Parte-hartzetik bertso-afanera” Maddi Ibaibarriagak Plazatik
    http://www.bizkaikotxapelketa.com/parte-hartzetik-bertso-afanera/


  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Domekan lehiatuko da Sabin Foruria Memoriala txirrindulari lasterketa gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaDomekan, 16:00etan, lehiatuko da Lea-Artibai eskualdeko errepideetan zehar, Markina-Xemeingo Txirrindulari Elkarteak 22. urtez antolatuko duen Sabin Foruria Memoriala txirrindulari lasterketa. 23 urtez azpiko txirrindulariak hartuko dute parte, aurten, bertan, eta Lehendakari Txapelketarako puntuagarria izango da. Aldaola kaletik irtengo dira txirrindulariak, eta 103 kilometrotako ibilbidea egin beharko dute. Ibilbidea: (I rteera) MARKINA-XEMEIN – Plazakola – Berriatua – Ondarroa – [...]


  • Koadro txikiaSusak argitaratu du idazlearen lehen nobela Yoseba Peñak (Sodupe, 1977) bere lehen literatur lana plazaratu du: Hodeien adorea nobela. Kontalari nagusia trapitxero bat da, eta hiru anaiaren bizitzak azaltzen dizkio irakurleari. Txefe, kotxe mekanikaria; Jon, unibertsitate-ikaslea; eta Hodei, autista. Familia arras apalekoak dira Preciado anaiak, Donostiako periferiako estolderian haziak, bizitzan zori txarretik gehiago izango dutenak ditxa [...]


  • Koadro txikiaSusak argitaratu du idazlearen lehen nobela Yoseba Peñak (Sodupe, 1977) bere lehen literatur lana plazaratu du: Hodeien adorea nobela. Kontalari nagusia trapitxero bat da, eta hiru anaiaren bizitzak azaltzen dizkio irakurleari. Txefe, kotxe mekanikaria; Jon, unibertsitate-ikaslea; eta Hodei, autista. Familia arras apalekoak dira Preciado anaiak, Donostiako periferiako estolderian haziak, bizitzan zori txarretik gehiago izango dutenak ditxa [...]