Amaitu da bost eguneko jaia

2012/02/22
Nork
Lehen sarikoak

Dultzainero eta erraldoiek lortu zuten lehen saria taldeka (Argazkia: Kristina Fernandez)

Suzko zezenarekin bukatu ziren atzo iluntzean aurtengo Azpeitiko inauteriak. Ostiralean hasi, eta atzora bitartean festa giro bikaina izan da nagusi Azpeitian. Ohi bezala, mozorroak eta sokamuturra izan dira inauterietako protagonistak.
Udaleko festa arduradunak gustura daude aurten inauteriek izandako emaitzarekin, eta jendearen parte hartzearekin. «Herritar askok hartu du parte festan; gainera, ikusi besterik ez dago urtetik urtera mozorroak prestatzeko herritarrek hartzen dituzten lanak. Mozorro landuak ikusi ziren astelehen eguerdian eta gauean», dio Mikel Ibarzabal festa zinegotziak.

Baina «nahigabe bat» ere badu Ibarzabalek festen bukaeran: «Asteleheneko haurren desfilean gozokiak amaitu egin ziren, eta haur batzuk gozokirik gabe gelditzeak nahigabea eragin dit». Azpeitiko Udalak 1.700 haurrentzako gozoki sortak zituen prestatuak, eta denak banatu ostean, ume batzuk gabe gelditu ziren. Guraso batzuen jarrerarekin kexu da zinegotzia: «Zenbaitek haurrak gozoki sorta bat baino gehiago hartzera bultzatu zituen; geure begiekin ikusi genuen. Eta ez dakigu datozen urteetan zer egingo dugun, baina hausnartu egin beharko dugu».

Gainontzean, ekitaldiak ongi atera direla azaldu dute udal ordezkariek. Atzo, inauterieako azken egunean, haurrentzako parkea eta jolasak, eta Arno ganadutegiko zezenak izan ziren.

Zezena

Arnoko zezenak sokamuturrean, atzo arratsaldean, herriko plazan (Argazkia: Nerea Uranga)

——————————–

Helduen mozorro lehiaketako saridunak

Taberna
Giro onena. Sanagustin kulturguneak jaso zuen saria: bi afari Larrañaga jatetxean.

Banakoak
1. saria. 200 euro. Ipotxak.
2. saria. 150 euroko saria, dalmatak.
3. saria. Bi afari Ametsa tabernan. Hortzetako pasta Binaka.

Taldeak

1. saria. 800 euro. Dultzaineroak eta erraldoiak.

Gaupaseroak

Atzo gaupasa egindako batzuk (Argazkia: Nerea Uranga)

2. saria. 700 euro. Bikingoak.
3. saria. 500 euroko saria. Victoria Secret.
4. saria. Sanagustinen afaria Pottokiak.

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Blogak

Berriketan.info [RSS]

  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du iPhone, iPad eta iPod touch-erako bertso aplikazioa gunean   duela 6 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaAbarkatxo erabiltzaileak bertso aplikazio bat sortu du Apple tresnentzat. ETBko Mihiluze saioaren Pottokumeak probaren antzeko aplikazioa da: “Aplikazio hau jolas erara planteatuta dago. Pantailan, bertso bat agertuko baita baina errimak, oinak, kenduta. Erabiltzaileak, dagozkion oinak bertsoan jarri beharko ditu, ordenean. Amaitutakoan, aplikazioak automatikoki zuzenduko du bertsoa, ondo dauden errimak berdez jarriz eta gaizki daudenak, ordea,


  • Bizkaiko Bertsolari Txapelketa-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 6 minutu · Ikusi

    ”Parte-hartzetik bertso-afanera” Maddi Ibaibarriagak Plazatik
    http://www.bizkaikotxapelketa.com/parte-hartzetik-bertso-afanera/


  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Domekan lehiatuko da Sabin Foruria Memoriala txirrindulari lasterketa gunean   duela 7 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaDomekan, 16:00etan, lehiatuko da Lea-Artibai eskualdeko errepideetan zehar, Markina-Xemeingo Txirrindulari Elkarteak 22. urtez antolatuko duen Sabin Foruria Memoriala txirrindulari lasterketa. 23 urtez azpiko txirrindulariak hartuko dute parte, aurten, bertan, eta Lehendakari Txapelketarako puntuagarria izango da. Aldaola kaletik irtengo dira txirrindulariak, eta 103 kilometrotako ibilbidea egin beharko dute. Ibilbidea: (I rteera) MARKINA-XEMEIN – Plazakola – Berriatua – Ondarroa – [...]


  • Koadro txikiaSusak argitaratu du idazlearen lehen nobela Yoseba Peñak (Sodupe, 1977) bere lehen literatur lana plazaratu du: Hodeien adorea nobela. Kontalari nagusia trapitxero bat da, eta hiru anaiaren bizitzak azaltzen dizkio irakurleari. Txefe, kotxe mekanikaria; Jon, unibertsitate-ikaslea; eta Hodei, autista. Familia arras apalekoak dira Preciado anaiak, Donostiako periferiako estolderian haziak, bizitzan zori txarretik gehiago izango dutenak ditxa [...]


  • Koadro txikiaSusak argitaratu du idazlearen lehen nobela Yoseba Peñak (Sodupe, 1977) bere lehen literatur lana plazaratu du: Hodeien adorea nobela. Kontalari nagusia trapitxero bat da, eta hiru anaiaren bizitzak azaltzen dizkio irakurleari. Txefe, kotxe mekanikaria; Jon, unibertsitate-ikaslea; eta Hodei, autista. Familia arras apalekoak dira Preciado anaiak, Donostiako periferiako estolderian haziak, bizitzan zori txarretik gehiago izango dutenak ditxa [...]