Ttinttori elkartasuna, eta hainbat eskaera

2012/02/22
Nork

Eskutitza.

Gaur goizaldera bi lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak. Tartean gure lankidea den Inaxio Otaño, Ttintto.
Berria Taldeko langileok berri kezkagarri honen aurrean ondorengoa adierazi nahi dugu:
Euskal prentsako langileoi ez zaizkigu ezezagunak egiten gisa honetako berri mikatzak. Ezagunak zaizkigu salaketa larriak egotzita egindako lankideen atxiloketak. Gerora, salaketa horien faltsutasuna epaileek aitortu izanak, ez du inolaz ere egindako kaltea konpondu. Oraingoan ere horrela izango den ziurtasun osoa daukagu.

Atxilotuei inkomunikazioa ezarri diete. Legezko zulo ilun horretan, Ttinttok eta Iñakik pairatu dezaketen tratuak gure ezinegona areagotu besterik ez du egiten. Inkomunikazioa bezalako erregimen anker batean giza eskubideek zein leku gutxi
daukaten ezaguna zaigu. NBE Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordeko kontalariak, Human Right Watchek, Amnesty Internationalek eta giza eskubideen defentsan jarduten duten erakundeek sarritan eskatu diote Espainiari giza eskubideen ikuspegitik onartezina den erregimen hori ezabatzeko. Berria Taldeko langileok bat egiten dugu eskaera horrekin. Are gehiago bizi dugun aro politiko berri honetan.

Honenbestez, ondorengoa exijitzen diogu Espainiako Gobernuari:

1. Atxilotuen eskubideak ez direla zapalduko bermatuko duten mekanismoak ezartzeko, inkomunikazioa kentzetik hasita.

2. Atxilotuak lehenbailehen aske uztea. Epaiketarik gabeko zigor gehiegi pairatu behar izan dugu euskal herritarrok honez gero.

Era berean euskal herritarrei ondorengoa eskatzen diegu: Euskal herritarron eskubideak bermatuko dituen babeslekuaren eraikuntzan inplikatzea.

Bukatzeko, atxilotuei, haien senide eta lagunei gure elkartasunik beroena adierazi nahi diegu.

Sinatzaileak: Berria Taldeko langileak. Andoain.

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Blogak

Berriketan.info [RSS]

  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du iPhone, iPad eta iPod touch-erako bertso aplikazioa gunean   duela 6 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaAbarkatxo erabiltzaileak bertso aplikazio bat sortu du Apple tresnentzat. ETBko Mihiluze saioaren Pottokumeak probaren antzeko aplikazioa da: “Aplikazio hau jolas erara planteatuta dago. Pantailan, bertso bat agertuko baita baina errimak, oinak, kenduta. Erabiltzaileak, dagozkion oinak bertsoan jarri beharko ditu, ordenean. Amaitutakoan, aplikazioak automatikoki zuzenduko du bertsoa, ondo dauden errimak berdez jarriz eta gaizki daudenak, ordea,


  • Bizkaiko Bertsolari Txapelketa-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 7 minutu · Ikusi

    ”Parte-hartzetik bertso-afanera” Maddi Ibaibarriagak Plazatik
    http://www.bizkaikotxapelketa.com/parte-hartzetik-bertso-afanera/


  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Domekan lehiatuko da Sabin Foruria Memoriala txirrindulari lasterketa gunean   duela 7 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaDomekan, 16:00etan, lehiatuko da Lea-Artibai eskualdeko errepideetan zehar, Markina-Xemeingo Txirrindulari Elkarteak 22. urtez antolatuko duen Sabin Foruria Memoriala txirrindulari lasterketa. 23 urtez azpiko txirrindulariak hartuko dute parte, aurten, bertan, eta Lehendakari Txapelketarako puntuagarria izango da. Aldaola kaletik irtengo dira txirrindulariak, eta 103 kilometrotako ibilbidea egin beharko dute. Ibilbidea: (I rteera) MARKINA-XEMEIN – Plazakola – Berriatua – Ondarroa – [...]


  • Koadro txikiaSusak argitaratu du idazlearen lehen nobela Yoseba Peñak (Sodupe, 1977) bere lehen literatur lana plazaratu du: Hodeien adorea nobela. Kontalari nagusia trapitxero bat da, eta hiru anaiaren bizitzak azaltzen dizkio irakurleari. Txefe, kotxe mekanikaria; Jon, unibertsitate-ikaslea; eta Hodei, autista. Familia arras apalekoak dira Preciado anaiak, Donostiako periferiako estolderian haziak, bizitzan zori txarretik gehiago izango dutenak ditxa [...]


  • Koadro txikiaSusak argitaratu du idazlearen lehen nobela Yoseba Peñak (Sodupe, 1977) bere lehen literatur lana plazaratu du: Hodeien adorea nobela. Kontalari nagusia trapitxero bat da, eta hiru anaiaren bizitzak azaltzen dizkio irakurleari. Txefe, kotxe mekanikaria; Jon, unibertsitate-ikaslea; eta Hodei, autista. Familia arras apalekoak dira Preciado anaiak, Donostiako periferiako estolderian haziak, bizitzan zori txarretik gehiago izango dutenak ditxa [...]