Bilduk eskualdeko sei udalerritan atez ateko bilketa jartzeko asmoa du

2012/02/23
Nork

Urola Kostako udalerri gehienek hondakinak kudeatzeko atez ateko sistema ezartzeko asmoa azaldu dute. Hala jakinarazi zuten atzo Gipuzkoako zenbait udalerritako ordezkariek, Bildukoak guztiak. 2013. urterako jarri nahi du martxan Bilduk, eta, proposamenak aurrera jarraituz gero, Zestoa izango da atez atekoa izango duen eskualdeko lehen herria.  Lezoko alkate Ainhoa Zabalo k prentsaurrekoa eman zuen atzo, sistema «pixkanaka» ezarri nahi dutela jakinarazteko. Hala, martxoan Zumaian hasiko lirateke atez atekoarekin, eta hilabete geroago, berriz, Azpeitian. Maiatzean, Zarautzen ekingo liokete bilketa berriari, eta azkenik, Orio eta Getaria ekainean gehituko litzaizkioke zerrendari.

Eskualdean ez ezik, Gipuzkoako beste 28 herritan ere atez ateko bilketa martxan jartzea aurreikusi du Bildu koalizioak. Oñatiko eta Lezoko udaletako ordezkariek atzo jakinarazi zutenez, sistema berriarekin zaborraren %90 birziklatzea dute helburu. Izan ere, orain arteko ereduekin %25 birziklatzen dela jakinarazi dute. Zentzu horretan, Getariako alkate Nika Lertxundik adierazi du «atez atekoa ondo egiten bada, eta emaitza onak ematen baditu», ez dela Zubietako erraustegiaren beharrik izango. Izan ere, alkateaaren ustez «zaborraren arazoa» konpontzeko «bide eraginkorrena» da atez atekoa.

Proiektua martxan jarri baino lehen, ordea, Urola Kostako sei udaletako osoko bilkuretatik pasa beharko dute proposamena. Ekainera bitartean egingo dute hori, nahiz eta udal guztiek ez zehaztu noiz egingo dituzten udalbatzarrak. Hala ere, Zarautzen datorren maiatzean eramango dute gaia udalbatzarrera, atzo jakinarazi zutenez. Orion eta Getarian, berriz, ekainean jorratuko dute. Zumaiako Udal Gobernuak Baleike aldizkariari adierazi dio posible dela proposamena martxoan jorratzea. Horrez gain, zumaiarrek atez atekoa zenbateraino babesten duten jakin nahi dutela adierazi du udal gobernuak. «Aldez aurretik lan hori egin nahi dugu; atez ateko bilketa zer den gizarteratuko dugu, eta gero hasiko gara arlo teknikoagoak aztertzen».

Udalerri bakoitzean azterketa
Getariako alkateak adierazi duenez, sistema hau da birziklatzerako orduan «onuragarriena». «Proposatu duguna orain arte baliatu den edo orain arte ikusi dugun eredurik egokiena iruditzen zaigu. Ahalik eta zabor gutxien sortu behar dugu, eta sortzen duguna modu egokian kudeatzeko sistema eduki behar dugu».

Eskualdeko udalerri askotan bosgarren edukiontzia erabiltzen da. Hala ere, sistema hori «borondatezkoa» dela deritzo Lertxundik, baina birziklatzea, «aukera baino, betebeharra» dela uste du Getariako alkateak. Zumaiako Udal Gobernuak ere berretsi du bosgarren edukiontziarekin birziklatutakoa baino «askoz gehiago» birziklatuko dutela atez atekoarekin.

Lertxundik badaki herri guztien egoera ekonomikoa ez dela bera. Hori hala izanik, atez atekoak herri bakoitzean izan dezakeen «eragina» eta «bideragarritasuna» aztertzeko ikerketa abiatuko dute orain. «Atez atekoa martxan nola jarri aztertuko dugu, baita horren ondorioak ere», jakinarazi du Getariako alkateak. Hala ere, Oñatiko alkateak atzo argitu zuenez, atez atekoa martxan jarriko duten herrietan ez da zabor tasa igoko.

Lertxundiren arabera, sistema berriak hasiera batean gastua eragingo du, baina epe luzera «errentagarria» izango dela arrazoitu du. Zentzu honetan, Lertxundik bere herriko kasua jarri du adibidetzat. Honen ustez, «harrigarria» da Getarian zenbat zabor sortzen den: «Getariak 2.666 biztanle ditu, eta ia Oriok adina zabor sortzen du; Oriok, baina,  5.270 biztanle ditu». Emaitza horretan turismoak zerikusia duen baztertu egin du Lertxundik. «Neguan ere parekoak dira datuak» esanez argudiatu du adierazitakoa.

Beste herrietan ateak zabalik
Bilduk agintzen du atez atekoa abian jartzekotan duten udalerrietan. Oñatiko alkateak atzo adierazi zuenez, Bildu agintean dagoen gainontzeko herrietan «gerora» hasiko direla sistema honekin. Eskualdean, Bildu koalizioak agintzen duen herrien artean, Aizarnazabal, Azkoitia eta Errezil dira oraingoz atez atekoarekin hasteko asmorik ez dutenak.

Gipuzkoako 34 herritan atez atekoa ezarriko balitz, 300.000 lagunek kudeatu beharko lukete etxeko zaborra modu horretan. Antzuola, Hernani, Oiartzun eta Usurbilen martxan da. Hori hala izanik, Bilduk nabarmendu du gipuzkoarren erdiak izango lukeela atez ateko bilketa.

 

Hilabetez hilabete
Otsaila
-Villabona, Zizurkil, Legorreta, Segura, Lezo eta Zestoa.
Martxoa
-Anoeta, Irura, Legazpi, Ormaiztegi, Lazkao, Oñati, Bergara, Astigarraga eta Zumaia.
Apirila
-Asteasu, Alegia, Berastegi, Zaldibia eta Azpeitia.
Maiatza
-Ibarra, Tolosa, Ataun, Mutriku, Mendaro, Eskoriatza, Aretxabaleta, Pasaia eta Zarautz.
Ekaina
-Ordizia, Deba, Arrasate, Orio eta Getaria.

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Blogak

Berriketan.info [RSS]

  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du iPhone, iPad eta iPod touch-erako bertso aplikazioa gunean   duela 8 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaAbarkatxo erabiltzaileak bertso aplikazio bat sortu du Apple tresnentzat. ETBko Mihiluze saioaren Pottokumeak probaren antzeko aplikazioa da: “Aplikazio hau jolas erara planteatuta dago. Pantailan, bertso bat agertuko baita baina errimak, oinak, kenduta. Erabiltzaileak, dagozkion oinak bertsoan jarri beharko ditu, ordenean. Amaitutakoan, aplikazioak automatikoki zuzenduko du bertsoa, ondo dauden errimak berdez jarriz eta gaizki daudenak, ordea,


  • Bizkaiko Bertsolari Txapelketa-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 8 minutu · Ikusi

    ”Parte-hartzetik bertso-afanera” Maddi Ibaibarriagak Plazatik
    http://www.bizkaikotxapelketa.com/parte-hartzetik-bertso-afanera/


  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Domekan lehiatuko da Sabin Foruria Memoriala txirrindulari lasterketa gunean   duela 9 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaDomekan, 16:00etan, lehiatuko da Lea-Artibai eskualdeko errepideetan zehar, Markina-Xemeingo Txirrindulari Elkarteak 22. urtez antolatuko duen Sabin Foruria Memoriala txirrindulari lasterketa. 23 urtez azpiko txirrindulariak hartuko dute parte, aurten, bertan, eta Lehendakari Txapelketarako puntuagarria izango da. Aldaola kaletik irtengo dira txirrindulariak, eta 103 kilometrotako ibilbidea egin beharko dute. Ibilbidea: (I rteera) MARKINA-XEMEIN – Plazakola – Berriatua – Ondarroa – [...]


  • Koadro txikiaSusak argitaratu du idazlearen lehen nobela Yoseba Peñak (Sodupe, 1977) bere lehen literatur lana plazaratu du: Hodeien adorea nobela. Kontalari nagusia trapitxero bat da, eta hiru anaiaren bizitzak azaltzen dizkio irakurleari. Txefe, kotxe mekanikaria; Jon, unibertsitate-ikaslea; eta Hodei, autista. Familia arras apalekoak dira Preciado anaiak, Donostiako periferiako estolderian haziak, bizitzan zori txarretik gehiago izango dutenak ditxa [...]


  • Koadro txikiaSusak argitaratu du idazlearen lehen nobela Yoseba Peñak (Sodupe, 1977) bere lehen literatur lana plazaratu du: Hodeien adorea nobela. Kontalari nagusia trapitxero bat da, eta hiru anaiaren bizitzak azaltzen dizkio irakurleari. Txefe, kotxe mekanikaria; Jon, unibertsitate-ikaslea; eta Hodei, autista. Familia arras apalekoak dira Preciado anaiak, Donostiako periferiako estolderian haziak, bizitzan zori txarretik gehiago izango dutenak ditxa [...]