« atzera ekitaldietara

Dantzarako urrats berriak, ‘Oinazez’ ikuskizunean

iCal inportazioa
Hasi:
2012/02/26 19:00
Amaitu:
2012/02/26 20:00
Lekua:
Sanagustin kulturgunea
Helbidea:
Azpeitia
Oinazez ikuskizuna

'Oinazez' dantza ikuskizuna taularatuko dute Sanagustin kulturgunean (Argazkia: Alurr dantza taldea)

Ibarrako Alurr dantza taldearen Oinazez ikuskizuna ikusteko aukera izango da igande honetan, 19:00etatik aurrera, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Euskal dantza tradizionala eta dantza garaikidea uztartuz, proposamen berritzailea eramango dute taula gainera, Aiert Beobideren zuzendaritzapean. Oztopoak gainditu eta aurrera egin nahi duen pertsona baten istorioa izango dute kontagai. Alde horretatik, egin nahiaren eta ezinaren arteko jolasa aurkeztuko dute. Oro har, «bizitzan ekiten dugun bidearen gogoeta xumea da».

Bere tokia topatu nahian ibilikoa da ikuskizuneko protagonista. Tradizioari eutsi nahiko dio, baina, aldi berean, bide berriak urratzeko gogoa sentituko du. Berrikuntzarako bide hori ez da gozoa izango, beldurrak, minak eta zalantzak agertuko direlako. Nolabait esateko, sentipen horiek dantzaren bidez islatu nahi izan ditu Alurr dantza taldeak Oinazez proiektuarekin.

Astiazaranen musika
Zuzeneko musika izango dute lagun dantzariek emanaldi osoan. Jagoba Astiazaran txistulari zestoarra arduratu da ikuskizuneko musikaz, eta hasiera-hasieratik hartu du parte proiektuaren sortze prozesuan. Hala, protagonistaren mina islatzeko, esaterako,  Aita Donostiaren Oinazez kantua hartu dute oinarri. Aipatutako piezaz gain, Mikel Laboaren hainbat abesti egokitu eta konposizio berriak sortu dituzte. Koreografien eta musikaren lanketak eskutik helduta joan dira uneoro, eta bateratasun hori agerian geratzen da emanaldietan.

Oinazez ikuskizuna Tolosako Leidor Aretoan estreinatuko zuten duela urtebete pasatxo. Euskal herriko hainbat antzokitan aritu ondoren, Azpeitian aurkeztuko dute orain. Sarrerak 6 eurotan jarri dute, eta Sanagustinen bertan eros daitezke, baita webgunean (sanagustinkulturgunea.com) ere. Dantza taldeak, bestalde, 1512, izanak dirau izeneko ikuskizun berria du eskua artean; datorren hilean estreinatzeko asmoa du.

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Blogak

Berriketan.info [RSS]

  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du iPhone, iPad eta iPod touch-erako bertso aplikazioa gunean   duela 8 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaAbarkatxo erabiltzaileak bertso aplikazio bat sortu du Apple tresnentzat. ETBko Mihiluze saioaren Pottokumeak probaren antzeko aplikazioa da: “Aplikazio hau jolas erara planteatuta dago. Pantailan, bertso bat agertuko baita baina errimak, oinak, kenduta. Erabiltzaileak, dagozkion oinak bertsoan jarri beharko ditu, ordenean. Amaitutakoan, aplikazioak automatikoki zuzenduko du bertsoa, ondo dauden errimak berdez jarriz eta gaizki daudenak, ordea,


  • Bizkaiko Bertsolari Txapelketa-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 8 minutu · Ikusi

    ”Parte-hartzetik bertso-afanera” Maddi Ibaibarriagak Plazatik
    http://www.bizkaikotxapelketa.com/parte-hartzetik-bertso-afanera/


  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Domekan lehiatuko da Sabin Foruria Memoriala txirrindulari lasterketa gunean   duela 9 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaDomekan, 16:00etan, lehiatuko da Lea-Artibai eskualdeko errepideetan zehar, Markina-Xemeingo Txirrindulari Elkarteak 22. urtez antolatuko duen Sabin Foruria Memoriala txirrindulari lasterketa. 23 urtez azpiko txirrindulariak hartuko dute parte, aurten, bertan, eta Lehendakari Txapelketarako puntuagarria izango da. Aldaola kaletik irtengo dira txirrindulariak, eta 103 kilometrotako ibilbidea egin beharko dute. Ibilbidea: (I rteera) MARKINA-XEMEIN – Plazakola – Berriatua – Ondarroa – [...]


  • Koadro txikiaSusak argitaratu du idazlearen lehen nobela Yoseba Peñak (Sodupe, 1977) bere lehen literatur lana plazaratu du: Hodeien adorea nobela. Kontalari nagusia trapitxero bat da, eta hiru anaiaren bizitzak azaltzen dizkio irakurleari. Txefe, kotxe mekanikaria; Jon, unibertsitate-ikaslea; eta Hodei, autista. Familia arras apalekoak dira Preciado anaiak, Donostiako periferiako estolderian haziak, bizitzan zori txarretik gehiago izango dutenak ditxa [...]


  • Koadro txikiaSusak argitaratu du idazlearen lehen nobela Yoseba Peñak (Sodupe, 1977) bere lehen literatur lana plazaratu du: Hodeien adorea nobela. Kontalari nagusia trapitxero bat da, eta hiru anaiaren bizitzak azaltzen dizkio irakurleari. Txefe, kotxe mekanikaria; Jon, unibertsitate-ikaslea; eta Hodei, autista. Familia arras apalekoak dira Preciado anaiak, Donostiako periferiako estolderian haziak, bizitzan zori txarretik gehiago izango dutenak ditxa [...]