Fiskaltzak ‘Motxo’-ren eskifaia deklaratzera deitu du

2012/02/23
Nork
Motxo

'Motxo' arrantzontzia, Zumaia eta Deba arteko labarrean (Argazkia: Onintza Lete Arrieta)

Gipuzkoako Fiskaltzak pasa den urtean Zumaia eta Deba arteko itsaslabarretan hondoa jo zuen Motxo arratzontziko eskifaia deklaratzera deitu du, inputatu gisa. Izan ere, Espainiako Sustapen Ministerioaren txostenak ontziko langileen zaintza akatsegatiko ardura jaso du: arratzontzia denbora askoan itsasertzarekiko paraleloan joan zela, baina pixkanaka lurrera gerturatzen hasi zela, «zubitik ezertxo ere egin gabe», hain zuzen.

Aipatu txostenaren arabera, patroiak hamabi ordu baino gehiago zeraman zaintza lanetan, eta, nekearen ondorioz, ez zen jabetu ontziaren posizioaz istripua gertatu baino minutu batzuk lehenagora arte. Hala ere, olatu indartsuek patoriari ontzia biraraztea eragotzi ziotela dio dokumentuak. Bestalde, Motxo-ren eskifaia ez zebilela arrantzan ondorioztatu zuten txostenean.

Ingurumenean kalteak
Jakinarazi dutenez, 2010eko azaroaren 4an gertatutako ezbeharrak ingurumenean kalterik eragin duen ikertzen ari da Gipuzkoako Fiskaltza, eta Ingurumen Fiskaltzaren Idazkaritza Teknikoari gertakarien eraginen inguruko txostena eskatu dio. Motxo lehorreratzeko lanetan zirela, biltegian zuen gasoila isuri zuen babestutako biotopora, eta Fiskaltzaren arabera, hori da gertakaria ikertzen hastearen arrazoi nagusia.

Azpeitiko epaitegiaren esku dago auzia, eta txostena aztertu ostean, Gipuzkoako Fiskaltzak eskifaia auzipetzeko eskatu dio, inputatu moduan. Bederatzi lagunek osatzen dute guztira eskifaia, patroia barne.

2010eko abenduaren 10ean atera zuten Motxo labar artetik. Hainbat egunez lanean jardun ostean, garabi baten laguntzarekin lehorreratu zuten, erregaia hustu ostean. Garabia haitzetara jaitsi ahal izateko Baratzazarreko bidea lau metro inguru zabaldu zuten lehenengo. Ondorioz, zumaiar asko eta Eguzki Talde Ekologista kexatu egin ziren, besteak beste, biotopoaren lurreko eremuan kalteak eragin zitzakeelako. Horretarako prestatutako plataformaren gainean jarri zuten gerora, eta zatika erretiratu zuten arrantzontzia.

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Blogak

Berriketan.info [RSS]

  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du iPhone, iPad eta iPod touch-erako bertso aplikazioa gunean   duela 9 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaAbarkatxo erabiltzaileak bertso aplikazio bat sortu du Apple tresnentzat. ETBko Mihiluze saioaren Pottokumeak probaren antzeko aplikazioa da: “Aplikazio hau jolas erara planteatuta dago. Pantailan, bertso bat agertuko baita baina errimak, oinak, kenduta. Erabiltzaileak, dagozkion oinak bertsoan jarri beharko ditu, ordenean. Amaitutakoan, aplikazioak automatikoki zuzenduko du bertsoa, ondo dauden errimak berdez jarriz eta gaizki daudenak, ordea,


  • Bizkaiko Bertsolari Txapelketa-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 9 minutu · Ikusi

    ”Parte-hartzetik bertso-afanera” Maddi Ibaibarriagak Plazatik
    http://www.bizkaikotxapelketa.com/parte-hartzetik-bertso-afanera/


  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Domekan lehiatuko da Sabin Foruria Memoriala txirrindulari lasterketa gunean   duela 10 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaDomekan, 16:00etan, lehiatuko da Lea-Artibai eskualdeko errepideetan zehar, Markina-Xemeingo Txirrindulari Elkarteak 22. urtez antolatuko duen Sabin Foruria Memoriala txirrindulari lasterketa. 23 urtez azpiko txirrindulariak hartuko dute parte, aurten, bertan, eta Lehendakari Txapelketarako puntuagarria izango da. Aldaola kaletik irtengo dira txirrindulariak, eta 103 kilometrotako ibilbidea egin beharko dute. Ibilbidea: (I rteera) MARKINA-XEMEIN – Plazakola – Berriatua – Ondarroa – [...]


  • Koadro txikiaSusak argitaratu du idazlearen lehen nobela Yoseba Peñak (Sodupe, 1977) bere lehen literatur lana plazaratu du: Hodeien adorea nobela. Kontalari nagusia trapitxero bat da, eta hiru anaiaren bizitzak azaltzen dizkio irakurleari. Txefe, kotxe mekanikaria; Jon, unibertsitate-ikaslea; eta Hodei, autista. Familia arras apalekoak dira Preciado anaiak, Donostiako periferiako estolderian haziak, bizitzan zori txarretik gehiago izango dutenak ditxa [...]


  • Koadro txikiaSusak argitaratu du idazlearen lehen nobela Yoseba Peñak (Sodupe, 1977) bere lehen literatur lana plazaratu du: Hodeien adorea nobela. Kontalari nagusia trapitxero bat da, eta hiru anaiaren bizitzak azaltzen dizkio irakurleari. Txefe, kotxe mekanikaria; Jon, unibertsitate-ikaslea; eta Hodei, autista. Familia arras apalekoak dira Preciado anaiak, Donostiako periferiako estolderian haziak, bizitzan zori txarretik gehiago izango dutenak ditxa [...]