Igandea, 2014-12-21

Azpeitiko Areto Futbol taldeak Gipuzkoako txapela irabazi du

Areto futbol taldea

Azpeitiko Areto Futbol Taldea Gipuzkoako txapelduna izan da

Azpeitiko Areto Futbol Taldeko emakumeen taldeak Gipuzkoako txapela irabazi du. Finala joan den larunbatean jokatu zuen Berastegiren kontra, Errenteriako Galtzaraborda kiroldegian. Ederki lan eginda nagusitu ziren Azpeitikoak, 1-5 eginda. «Garaipena ez zuten erraza jarri Berastegikoek, gogor jokatu baitzuten», esan dute Azpeitiko Areto Futbol taldekoek.

Finalaren ostean, neguko txapelketako eta udaberriko txapelketako kopak banatu zituzten, biak Azpeitiko taldeak jaso zituen. Horrez gain, taldekide den Ana Pavo azkoitiarrak txapelketako goleatzaile onenaren saria jaso zuen.

Gipuzkoako txapelketa lortuta, orain Euskal Herriko txapela lortzeko apustua egingo du Azpeitiko Areto Futbol Taldeak.  Bizkaiko eta Arabako irabazleen kontra jokatu beharko du. Euskal Herriko areto futboleko emakumeen txapelketa Azpeitiko kiroldegian jokatuko da ekainaren 17an. Aurreneko partida 11:00etan hasiko da.