Osteguna, 2014-04-24

Lekukoa, San Pedrorentzat

Orion dantzariak

Orion giro ederrean 2007ko sanpedroetan (Argazkilaria: Onintza Lete Arrieta)

San Pedrok hartuko dio lekukoa San Pelaiori. Gaurtik aurrera  arrantzaleen zaindariaren omenezko ekitaldiz beteko da Urola Kostako zenbait herri. Hasiera ezinhobea ematearren, ohi bezala, suziriak botako dituzte Aiako Andatza eta Elkano auzoetan, Beizaman eta Zumaian. Andatza zein Beizama auzoetan goizean botako dute txupinazoa; Zumaian eta Elkanon, berriz, arratsaldean.

Arratsaldean hasiko dituzte Orion ere ospakizunak. Izan ere, Munduko Kopako finaleko futbol partida jokatuko dute Mendibeltz zelaian. Herriko jokalarien eta kanpotarren arteko lehia nagusituko da hala. Kolonbia, Senegal, Portugal, Nikaragua, Maroko eta Orioko futbolariak ariko dira hala nor baino nor, 18:30etik aurrera.

Partida hori aurtengo kultur aniztasunaren jaiaren baitan antolatu dute. Finala jokatu ondoren, futbol jokalariek bat egingo dute plazan danborradako atabalariekin, mokadutxo bat jateko, Udalak gonbidatuta.
Danborradaren ostean, 20:00etan botako dituzte festak iragartzen dituzten suziriak Orion. Ordu horretan igoko dute herriko bandera Zumaian. Jarraian, ohiko omenaldia eging dute. Aurten,  zehazki, Nagusilan taldea omenduko dute danborradako lagunek . Ordubete lehenago Zumaian  abiatuko dute Sagarbidetik.

Igandera, uztailaren 1era, bitarteko egitaraua prestatu dute San Pedro jaietarako aipatu herri eta auzotan. Datozen egunetan izango da zer gozatua, beraz.

 

Egitaraua

Aia. Andatza auzoa.

Ekainak 28, gaur.

- 10:00. Suziriak.
- 11:00. Ume jolasak.
- Ondoren. Kalejira, erraldoi, buruhandi eta trikitilariekin.
- 17:00. Molto moto lasterketa.
- 18:00. Zortzi eta 14 urte bitarteko Andatzako III. Bizikleta Lasterketa, eta toka txapelketa.
- 18:30. Gaztetxoentzako askaria.
- Ondoren. Kalejira eta poteoa, buruhandi, erraldoi eta trikitilariekin.
- Arratsaldean. Eskulanak.
- 21:30. Uhartemuño kultur elkartearen afaria, kide, kooperante eta mutil-ardokoak izandakoen artean. Trikitilariek girotuko dute saioa. Aldez aurretik izena eman behar da, kultur elkartera edo 635-00 92 20 edo 697-59 66 21 telefonoetara deituta.

 

Ekainak 29, bihar.

- 10:00. Diana.
- 10:30. Meza Nagusia.
- Ondoren. Helduentzat hamaiketakoa.
- 12:00. Gazteen eta ez hain gazteen arteko herri kirolak.
- Ondoren. Trikitixa.
- 14:00. Aiako Pilota Txapelketa.
- 21:00. Ingo Aldeu taldearekin dantzaldia.
- 22:00. Giza proba. Andatzako gizon-taldea eta Zizurkilgo gizon-taldea Andatza harri bereziarekin arituko dira, eta Joxe Mari Iruretagoienaren idi bakarra 900 kiloko harriarekin arituko da.
- 22:30. Ingo Aldeu taldearekin dantzaldia.

 

Ekainak 30, etzi.

- 07:00. Diana.
- Ondoren. Oilasko biltzea baserriz baserri eta auzoan zehar, trikitilariekin. 14 urtetik gorakoek hartuko dute parte.
- 13:30. Poteoa auzoan zehar.
- 14:00. Bertso eta txiste kontalarien bazkaria Uhartemuño elkartean. Txartelak elkartean edo 635-00 92 20 telefonora deituta lortu daitezke.
- 18:00. Aiako Pilota Txapelketa.
- 18:30. Poteoa auzoan zehar.
- 20:00. Bokatak eta plater konbinatuak, Uhartemuñon, 22:00era bitartean.
- 22:00. Hira taldearen kontzertua.
- 00:00. DJ Abiba, goizaldera arte.
- 05:00. Nerea Amilibiak prestatutako txokolatada.

 

Uztailak 1, igandea.

- 09:00. Diana.
- 10:00. Meza.
- 11:00. Pilota partida: Igor Lertxundi eta Ekaitz Arruti.
- 12:00. Pello Luxarberen zaldia Pedro Joxe Bentaren idi parearen kontra. Apostua: ezetz zaldiak idi pareari bikoiztu.
- Aldi berean. Trikitixa, bazkal ordura arte.
- 18:30. Aizkolariak: Jesus Mari Mujika eta Iñaki Azurmendi Ugaitz Mugarza eta Aitzol Atutxaren aurka.
- Ondoren. Sagardoa eta otartekoa dastatzeko aukera, frontoian.
- 20:30. Izer eta Alabier trikitilariekin erromeria.
- 00:00. Traka zaratatsua.
- Jarraian. Trikitilariak.

—————————————–

Aia. Elkano auzoa.

Ekainak 28, gaur.

- 20.00etan: festei hasiera emateko txupinazoa suziri eta kanpaiekin.

 

Ekainak 29, bihar.

- 08:00etan. txupinazoa, suziri eta kanpaiekin.
- 11.30etan. Meza nagusia.
-Ondoren: Auzokoen arteko patata tortilla lehiaketa. Auzoko etxe bakoitzetik tortilla bat
ekarri beharko da, eta meza aurretik antolatzaileei aurkeztu. Epai-mahaiak erabakia hartu ondoren, bertaratzen diren guztien artean banatuko dira tortilla pintxoak. Hau guztia Laja eta Mikel trikitilariek alaituko dute.
- Afaldu ondoren. Laja eta Mikel trikitilariekin erromeria.

 

Ekainak 30, etzi.

- 21.30etan. Auzo afaria Gazteategi Jatetxean. Izena emateko Gazteategi Jatetxera deitu behar da. Telefonoa: 943-13 16 06. Gaur da izena emateko azken eguna.
- Ondoren. Laja II eta Narbaiza trikitilariekin erromeria, goizaldera arte.

 

Uztailak 1, igandea.

- 11:30. Meza nagusia.
- Ondoren. Herri Kirolak. Jokin Eizmendi eta Joseba Ostolaza harri-jasotzaileek erakustaldia emango dute, eta trontzan, txinga eramaten eta lokotx biltzen, auzokoen arteko lehia izango da. Hau guztia Lutxurdio eta Aitziber trikitilariek alaituko dute.
- 18:00. Idi probak. Alde batetik, Izetaren idi parea izango da. Bestetik, Aizarnazabalgo Etxaberena, eta hirugarren idi parea Hondarribiko Agustinen idi parea izango da.
- Ondoren: erromeria Lutxurdio eta Aitziber trikitilariekin.

————————————————————-
Beizama

Ekainak 29, ostirala. San Pedro eguna.

-12:00. Festei hasiera emateko suziriak eta txistulariak.
-Segidan. Meza nagusia eta eguneko zentroko bideoaren emanaldia. Kolarpean, herriko trikitilari gazteen saioa.
-14:00. Jubilatuen bazkaria. Erroldaturik ez daudenak ere joan daitezke bazkarira, baina 27 euro ordainduta. Erroldatutakoak udalak gonbidatuko ditu. Bazkalostean, oparien zozketa.
-17:00. Haur eta gurasoentzako jolasak. Bukaeran, merendola parte-hartzaile guztientzako.
-18:30. Herriko haurren txotxongilo emanaldia.
-19:00. VIII. Patata Tortilla Lehiaketa.
-20:00. Lidia eta Xabier trikitilarien kalejira.
-20:30. Tortilla lehiaketako sari banaketa, eta jarraian, afarimerienda txotxeko sagardoarekin.
-Afalostean, Lidia eta Xabier trikitilariekin erromeria.

 

Ekainak 30, etzi.

- 10:30. Mendi irteera herriko plazatik abiatuta eta herriko trikitilarien laguntzarekin. Beherakoan, Garrintzako zelaian hamaiketakoa.
-19:30. Pala finala.
-21:00. Herri afaria.

-Afalondoan. Sointek DJarekin festa, goizaldera arte.
Uztailak 1, igandea.

-11:00. Meza nagusia.
-12:00. Esku-pilota partidak. Altuna-Tolosa, Irribarria-Erostarbe eta Olaetxea-Jaka. Kolarpean, herriko trikitilariak.
-18:00. Herri kirolak eta egurren zozketa. Aimar Irigoien eta Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II.a harrijasotzen eta Joseba Otaegi eta Unai Otaño aizkoran.
- Jarraian. Karta txapelketako finalak.
-19:00. Bertso triki-poteoa, Haritz eta Jon Gurrutxaga trikitilariekin.
-21:00. Afaria, festei amaiera emateko. Afarirako txartelak ostiralean jarriko dituzte saltzen, patata tortilla lehiaketaren garaian.
-22:30. Zezensuzkoa eta azken suziria.

—————————————————–
Orio

Ekainak 28, gaur.

- 18:30. Munduko Kopako finala, Mendibeltz zelaian.
- 18:30. Erraldoi eta buruhandien konpartsa kalez kale.
- 19:00. Pello eta Nikolasa erraldoien aurkezpena.
- 19:30. Danborrada, kultur etxe atzeko plazatik abiatuta.
- 20:00. Txupinazoa: Orioko Herri Ikastolak botako du, 40. urteurrenean.
- 20:15. Kupela berbena Herriko Plazan.
- 23:00. Kupelarekin, berbena Herriko Plazan.
- 02:00. Bull DJa.

 

Ekainak 29, bihar. San Pedro Eguna.

- 10:30. Haurren pilota txapelketako finalak.
- 10:30. Hamaiketakoa Zaharren Babeslekuan.
- 12:00. Meza Nagusia.
- 12:30. Haurren danborrada kalez kale.
- 13:00. Trikitixa txapelketa Herriko Plazan.
- 13:00. Eskolaumeen 25. Literatur Lehiaketaren sari banaketa udaletxean.
- 17:00. Xakea Ibai Ondoko plazan Orioko Herri Ikastolak antolatua.
- 17:30. Hip-hop eta funky erakustaldia plazan.
- 18:00. Pala txapelketako finalak.
- 18:00. Erraldoi eta buruhandien konpartsa kalez kale.
- 18:30. Literatur lehiaketak 25 urte ekitaldia Salatxo plazan.
- 19:00. Erromeria, Bikamiotatik hasita: Vilafranca-ko falcons-ak(Katalunia), Gaztetxeak antolatutako jokoak eta trikitilariak.
- 21:00. Herri afaria plazan.
- 23:30. Loretxu Berbena Belarra taldea plazan.
- 01:30. Illarras DJa eta Txanka DJa.
Ekainak 30, etzi. Arrantzale Eguna.

- 06:00. Gaupaseroen argazkia Oa kaleko eskaileretan.
- 10:30. Heriotzik gabeko arrantza moilan. Izen-ematea Aterpe aurrean.
- 11:00. Euskal Herriko elikagai eta produktu osasuntsuen I. azoka plazan.
- 11:00. Hiru traineruen aurkezpena plazan.
- 11:30. Egunsenti otxotearen emanaldia.
- 12:00. Sagardo dastaketa plazan.
- 12:30. Triatloia, Orioko Herri Ikastolak antolatuta. Ikastola aurreko plazatik aterako
da.
- 16:00. Gaztetxoen I. futbol txapelketa.
- 16:30. Euskal Herriko elikagai eta produktu osasuntsuen I. azoka plazan.
- 18:00. Erraldoi eta buruhandien konpartsa, kalez kale.
- 18:00. Heldu! taldeko neskak mutilen kontra: neskak 600 kiloko harriarekin, mutilak 1000 kiloko harriarekin.
- 19:00. Bertsotriki txikiteoa kalez kale: Errikotxia bertsozale taldea eta Danbolin musika eskolako ikasleak.
- 19:15. Legorretako abesbatza Salatxorekin batera kantuan kalez kale.
- 23:00. Reggae eta salsa doinuak: 12 Tribu eta Jorghino.
Uztailak 1, igandea. Kultur aniztasunaren jaia.

- 11:00. Instrumentu andinoen tailerra.
- 12:00. Goizeko ekitaldiaren hasiera.
- 12:05. Dantza lehiaketa: munduko dantzak.
- 12:45. Banaiz Bagara kantuaren koreografia erakustaldia, Mundialak Gara taldearen eskutik.
- 13:15. Dantza lehiaketa: munduko dantzak (finala).
- 16:00. Perkusio tailerra (Jaione, Leire eta Ousmane).
- 17:30. Arratsaldeko ekitaldiaren hasiera ikastolako haurrekin.
- 18:00. Batukada kalez kale.
- 18:00. Olerki irakurraldi eleanitza.
- 18:30. Boliviako dantza-taldea.
- 18:45. Ekuadorko musika taldea.
- 19:15. Batukada plazan.
- 19:30. Marokoko jantzien desfilea.
- 19:45. Sabel dantza erakustaldia.
- 20:30. Adierazpenaren irakurketa eta bertsolariak.
- 21:00. Kubatá taldearen emanaldia.

—————————————————
Zumaia

Ekainak 28, gaur.

- 18:00. Txupinazoa.
- Jarraian. Erraldoi eta buruhandien kalejira Tolosako Dultzaineroek lagunduta.
- 19:00. Gauerdi txaranga.
-Ordu berean, sanpedroetako danborradaren irteera, Sagarbidetik.
- Iluntzean. Dultzaineroen saioak.
- 20:00. Zumaiako udaletxean, herriko bandera jasotzea. Aurten danborradako lagunek omenduko duten taldea: Nagusilan.
- 22:30. Eusebio Gurrutxaga plazan berbena Lisker taldearekin.

 

Ekainak 29, bihar.

- 09:00. Tolosako dultzaineroekin goiz soinua.
- 11:30. Prozesioa.
- Ondoren. Meza Nagusia.
- 12:00. Falcons de Villafranca  taldearen kalejira Erribera kalean eta ikuskizuna Odieta pilotalekuan.
- Ordu berean. Tolosako dultzaineroen kalejirak.
- 13:00. Udal Musika Bandaren kontzertua.
- 18:30. Aita Marin Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak: konfetti ikuskizuna.
-Iluntzean Tolosako Dultzaineroen kalejirak.
- 22:30. Kofradian gaztetxoen diskoteka Xaibor disko jartzailearekin.
- 23:00. Su artifizialak Astondoa piroteknia etxearen eskutik.
- Jarraian. Tolosako Dultzaineroen kalejira Arranplatik Eusebio Gurrutxaga plazara.
- Ondoren. Dantzaldia bertan Zumaiako Udal Musika Bandarekin eta Astindu dantza taldeko kideen parte hartzearekin.

 

Ekainak 30, etzi.

- 11:30. Odietan haurrentzat Faunolandia jolas parkea.
- 12:00. Eusebio Gurrutxaga plazan hasita Bizipoteoa.
- 13:00. Eusebio Gurrutxagan joteroak La Ribera Canta.
- 17:30. Eusebio Gurrutxaga plazan, haurrentzat Moltotopaketa  Erkibe Kultur Elkartearen eskutik.
- 18:30.  Dardarada, Dardara musika kolektiboaren batukada.
- 19:00. Eusebio Gurrutxaga plazan herri kirolak.
- 20:00. Mariatxien kalejira.
- 22:00. Mari kalean, kontzertua.
- 22:30. Eusebio Gurrutxaga plazan, Mariatxien kontzertua: Elegancia mexicana.

 

Uztailak 1, igandea.

- 11:00–13:30 eta 16:30-19:00. Eusebio Gurrutxaga plazan, puzgarriak eta parke berezia haurrentzat.
- 11:30-13:30 eta 16:30-19:00. Erribera kalean, txu-txu trena.
- 12:00. Gernika parkean,  Gipuzkoako Arraza Libreko Artzai Txakur Txapelketa.
- 19:00. Kofradian erromeria Joxe Mendizabalekin.
- 22:00. Mari Kalean, Beheko Plaza Abesbatza eta San Pedro Abesbatza taldeen udako kontzertua.

, ,