San Pedro Eguna ospatzen ari dira gaur Orion, baina festa atzo arratsaldean hasi zen. Danborrada, erraldoi eta buruhandiekin kalejira, kultur desberdinen arteko futbol partida, Ikastolakoen eskutik suziri jaurtiketa, Ostargikoen erakusketa (igandera arte, 12:00-14:00 eta 18:00-21:00 artean)… Festak igandera arte iraungo du, eta egitaraua osorik ikusi nahi duenak hemen klikatu besterik ez du.
- Kultur Etxeko atzeko plazan jo zituzten lehen piezak danborradakoek
- Pello eta Nikolasa erraldoiak aurkeztu zituzten atzo (Argazkilaria: Onintza Lete Arrieta)
- Erraldoiak Gudari Kalean aurrera
- Mendibeltz zelaian aritu ziren futbolean jatorri desberdinetako neska-mutilak
- Orioko Musika Bandako kideak, danborradako
- Ostargikoek erakusketa jarri dute Kultur Etxean, igandera arte
- Erakusketako koadro batzuk
- Ostargikoak, merienda egiten erakusketaren irekiera egunean















