Asteazkena, 2014-04-16

‘Spar’ txalupak irabazi du Kabra eta Dontzeila Lehiaketa

Kabra eta Dontzeila Lehiaketako saridunak (Argazkia: Baleike)

Atzo Kabra eta Dontzeila lehiaketa jokatu zuten Zumaian Anade Elkarteak antolatuta. Denera 18 txalupak parte hartu zuten arrantza lehiaketan eta guztien artean 1.360 arrain harrapatu zituzten.
Agustin Azpeitia eta Javier Odriozolaren Spar ontzia izan zen 37. Kabra eta Dontzeila lehiaketa irabazi zuen ontzia, 12064 puntu lortu baitzituen lehian. Bigarrena, Borda txalupa izan zen 11809 punturekin eta hirugarren postuan Aitona Periko txalupa sailkatu zen 9868 punturekin.