Astelehena, 2014-07-28

Gustura pasa dute haurrek Jostailu Erabilien Truke Azokan

Jostailu Erabilien Azoka (Egilea: Aiora Larrañaga)

Gaur egun osoan zehar Herrio Natur Taldeak antolatuta Jostailu Erabilien Truke Azoka izan da Orioko plazan eta herriko haur ugari bildu dira bertan. Ekimenak arrakasta handia izan du eta gustura ibili dira haurrak euren jostailu berriekin jolasean.

Herrioko kideek uste dute gizartea kontsumo erritmo bortitzean dagoela murgilduta, “gauzak erosi, erabili, baztertu eta bota egiten dira askotan, horiei beste norbaitek probetxua ateratzeko aukera izango liekeela ahazten dugu”. Haurrek ere helduek eta oro har gizarte osoak egiten duena ikasten dute pixkanaka. Urteak joan, urteak etorri, umeei jostailu asko oparitzen zaizkie eta, askotan, gurasoak horiek non sartu jakin ezinik ibiltzen dira. Horretaz jakitun da Herrio Natur Taldea, eta Gabon garaiari begira, Jostailu Erabilien Truke Azoka antolatu du gaurko.