Osteguna, 2014-07-31

Kontrako Eztarrixe irrati librearen festa izango da larunbatean

Azkoitiko Kontrako Eztarrixe irrati libreak festa egingo du larunbatean, eta 2013-2014rako prestatu duen egitaraua aurkeztuko du. Egun osoko egitaraua prestatu dute antolatzaileek, eta beren lana plazaratzako hainbat ekimen egingo dute; 13:00etan zuzeneko emisioa emango du kateak, herriko plazatik.

17:00etan, berriz, ate irekien saioa egingo dute Kontrako Eztarrixeren Santa Klara 4 helbideko egoitzan. Bertaratzen direnek irratiak nola funtzionatzen duen ikusi eta irratsaio bat nola egiten den ikasiko dute. Gauean, berriz, kontzertuak izango dira Matadeixen; Kakahuete oiartzundarrek, Madeleine donostiarrek eta Kaskezur Elizondoko taldeek eskainiko dute saioa. Sarrera bost eurotan jarri dute.

Kontrako Eztarrixe irrati librea Fm 94.2 frekuentzian edo kontrakoeztarrixe.blogspot.com helbidean entzun daiteke.

, , ,