Aisia

Asentzio Ferian laien erakustaldia egingo dute Aiako baserritarrek

2012/05/17
Nork
Asentzio Ferian laien erakustaldia egingo dute Aiako baserritarrek

Asentzio Feria ospatuko dute igandean Aian, baserritarren lana gogoratzeko asmoz. San Isidro festen inguruan antolatu ohi dute egun osoko ospakizuna, eta baserriko garai bateko ofizioen erakusketa egingo dute eguerdian; urtero ofizio desberdinek hartu ohi dute parte, eta aurtengoan laiekin egingo dute erakustaldia; duela hamarkada batzuk arte tresna horiek erabili zituzten baserritarrek landatuko dituzte babarrunak eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Aisia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Botanika bidelagun hartuta

2012/05/17
Nork
Botanika bidelagun hartuta

Ihidietako parkea izango litzatekeenaren argazki mutaia, Itxasmendi auzotik ikusita (Irudia: Arkamurka) Zarautz eta inguruetako landareria ezagutzeko eta botanikaren munduan sakontzeko, Arkamurka Natur Taldeak zenbait irteera antolatu ditu. Hala, Maiatza loretan lelopean, gaiari lotutako hainbat ibilbide egingo dute etzi zein datorren larunbatean. Hilaren 19an, historian zehar inguruko landareei eman zaien erabilera izango dute aztergai parte-hartzaileek. Horretarako, Aranzadi Zientzia [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Bestelakoak, Ekitaldiak, Ingurumena | Iruzkinak ezgaituta

Sorterrirantz begira

2012/05/16
Nork
Sorterrirantz begira

«Gure gazte garaian industrialdera jo behar izan genuen lan egitera. Gutxi batzuek zuten ikasketak egiteko aukera. Nik txikitatik izan dut arte ederretarako zaletasuna, baina erretiroa hartu nuen arte ez nion afizioari heldu». Jardunari berandu heldu bazion ere, ekoizpen etengabea izan du Xabier Irureta margolari zumaiarrak, eta, orain, bere lanak jende aurrean erakustea erabaki du. Alondegiko [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Erakusketak, Kultura, Zumaia | Ez dago iruzkinik »

Vespa eta Lambretta motoen dozenaka zale bilduko da igandean herrian

2012/05/15
Nork
Vespa eta Lambretta motoen dozenaka zale bilduko da igandean herrian

Azpeitiko Vespa eta Lambretta motoen zaleek bilkura antolatu dute iganderako. Aurreneko aldia da Azpeitian era honetako ekitaldi bat antolatzen dutena. Hala dio Juanjo Agirrek: «Herriko lau lagun elkartu ginen, eta zerbait antolatu behar genuela adostu genuen. Azkenean, igande honetan bilkura egitea erabaki dugu». Zerbait xumea izango dela diote, baina era horretako motorrekiko zaletasuna dutenak bertan [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Azpeitia, Bestelakoak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Belen Gopegik eta Eider Rodriguezek literaturaz eta konpromisoaz hitz egingo dute Elan-Euskadiren aurtengo jardunaldietan

2012/05/14
Nork
Belen Gopegik eta Eider Rodriguezek literaturaz eta konpromisoaz hitz egingo dute Elan-Euskadiren aurtengo jardunaldietan

Elan-Euskadik maiatzaren 22tik 24ra egingo ditu XIX. jardunaldiak Getarian. Bi hitzaldik eta film emanaldi batek osatuko dute eskaintza aurten, eta Turismo Bulegoan izango dira ekitaldi guztiak, 19:00etan. Maiatzak 22, asteartea Elan-Euskadi: hamarkada bat Kuban hitzaldia, Fernando Nebreda eta Xabier Sanchezen eskutik. Maiatzak 23, asteazkena Comandante filmaren emanaldia. Oliver Stone zinemagilearen lana (2002), Fidel Castrori buruz. Maiatzak 24, osteguna Literatura eta konpromisoa, Belen Gopegi eta Eider [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Aisia, Gizartea | Iruzkinak ezgaituta

38 postu jarriko dituzte igandean Artisautza Azokan

2012/05/10
Nork

Oriotarrek balea 1901. urteko maitzaren 14ean harrapatu zuten, eta azken urteotan gertakari horrekin lotzen dute Orioko Artisautza Azoka. Data hori gainean da dagoeneko, eta hala, Orioko Udalak hogeigarren urtez tradizioa eta eskulana elkartzen dituen egitasmoa antolatu du. Urtemugaren bezperan egingo dute aurten azoka, igandean. Hogeita hemezortzi postuk osatuko dute Artisautza Azoka aurten. Oriotarren nahiz inguruko [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Ekonomia, Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Artisautza Azokan egingo dute igandean, Orion

2012/05/09
Nork
Artisautza Azokan egingo dute igandean, Orion

Oriotarrek balea 1901. urteko maitzaren 14ean harrapatu zuten, eta azken urteotan gertakari horrekin lotzen duten Orioko Artisautza Azoka. Data hori gainean da dagoeneko, eta hala, Orioko Udalak hogeigarren urtez tradizioa eta eskulana elkartzen dituen egitasmoa antolatu du; urtemugaren bezperan egingo dute aurten azoka, igandean. Hogeita hamazortzi postuk osatuko dute Artisautza Azoka; oriotarren nahiz inguruko herritarren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Aisia | Ez dago iruzkinik »

‘Gazta zati bat’-ekin ospatuko dute Alondegia kultur etxearen urteurrena

2012/05/09
Nork
‘Gazta zati bat’-ekin ospatuko dute Alondegia kultur etxearen urteurrena

Urtebete igaro da kultur etxeak eta liburutegiak Foronda jauregia utzi eta herrigunera, Zumaiako Udalak goitik behera eraberritutako Alondegira, ekarri zituztenetik. Orain, kultur azpiegituraren urtemuga ospatze aldera, kultur asteburua antolatu dute, etzi hasi eta igandea bitartean. Beraz, ekitaldi eskaintza zabala egingo du egunotan, urte osoan jarraitu duen filosofia berarekin; hau da, herriko talde eta norbanakoen lanak [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Ikus-entzunezkoak, Zumaia | Ez dago iruzkinik »

‘Peaceable kingdom’ dokumentala Putzuzulon, igandean

2012/05/07
Nork

Peaceable kingdom film dokumentala mango ditu igandean, maiatzaren 13an, Zarauzko Putzuzulo gaztetxean, 18:00etan. Baserritar talde batek abeltzaintza utzi, eta harakintza industriak zauritutako nahiz bazterrean utzitako animaliekin santutegi bat sortu dute. Hainbat sari lortu du filmak AEB Ameriketako Estatu Batuetako zinemaldietan, baita Kanadako Nazioarteko Zinemaldian ere. http://www.peaceablekingdomfilm.org/home.htm  

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Aisia, Bestelakoak | Iruzkinak ezgaituta

Beteranoen ibilaldia antolatu dute datorren iganderako

2012/05/04
Nork

Pagoeta Mendizale Elkarteak beteranoen ibilaldia antolatu dute datorren iganderako, hilaren 13rako. Aurten Lekunberri (Nafarroa) aldera joko dute mendizaleek, Plazaolako ibilbide berdearen zati bat egitera. Ibilaldi zirkularra dela jakinarazi dute, lasaia, polita eta zailtasun gutxikoa. Guztira 15 kilometro egingo dituzte parte-hartzaileek, “ordu eta erdian egiteko moduko ibilaldia da”. Ondoren, Gorritiko Petrenea jatetxean bazkalduko dute. Bazkideek 30 [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Kirola | Iruzkinak ezgaituta

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Blogak

Berriketan.info [RSS]

  • Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Sanpedroetako festa batzordea astelehenean elkartuko da gunean   duela 3 segundo · Ikusi

    Koadro txikia

    Orioko San Pedro festak antolatzeko bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, kultur etxean. 18:30ean elkartuko dira, eta udalak dei egin die herritarrei bertan parte hartzeko. Hirugarren aldiz bilduko da festa batzordea.

     


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du iPhone, iPad eta iPod touch-erako bertso aplikazioa gunean   duela 14 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaAbarkatxo erabiltzaileak bertso aplikazio bat sortu du Apple tresnentzat. ETBko Mihiluze saioaren Pottokumeak probaren antzeko aplikazioa da: “Aplikazio hau jolas erara planteatuta dago. Pantailan, bertso bat agertuko baita baina errimak, oinak, kenduta. Erabiltzaileak, dagozkion oinak bertsoan jarri beharko ditu, ordenean. Amaitutakoan, aplikazioak automatikoki zuzenduko du bertsoa, ondo dauden errimak berdez jarriz eta gaizki daudenak, ordea,


  • Bizkaiko Bertsolari Txapelketa-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 14 minutu · Ikusi

    ”Parte-hartzetik bertso-afanera” Maddi Ibaibarriagak Plazatik
    http://www.bizkaikotxapelketa.com/parte-hartzetik-bertso-afanera/


  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Domekan lehiatuko da Sabin Foruria Memoriala txirrindulari lasterketa gunean   duela 15 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaDomekan, 16:00etan, lehiatuko da Lea-Artibai eskualdeko errepideetan zehar, Markina-Xemeingo Txirrindulari Elkarteak 22. urtez antolatuko duen Sabin Foruria Memoriala txirrindulari lasterketa. 23 urtez azpiko txirrindulariak hartuko dute parte, aurten, bertan, eta Lehendakari Txapelketarako puntuagarria izango da. Aldaola kaletik irtengo dira txirrindulariak, eta 103 kilometrotako ibilbidea egin beharko dute. Ibilbidea: (I rteera) MARKINA-XEMEIN – Plazakola – Berriatua – Ondarroa – [...]


  • Koadro txikiaSusak argitaratu du idazlearen lehen nobela Yoseba Peñak (Sodupe, 1977) bere lehen literatur lana plazaratu du: Hodeien adorea nobela. Kontalari nagusia trapitxero bat da, eta hiru anaiaren bizitzak azaltzen dizkio irakurleari. Txefe, kotxe mekanikaria; Jon, unibertsitate-ikaslea; eta Hodei, autista. Familia arras apalekoak dira Preciado anaiak, Donostiako periferiako estolderian haziak, bizitzan zori txarretik gehiago izango dutenak ditxa [...]