Osteguna, 2014-10-23

Gordailua | Aisia Atal honetarako RSS jarioa

Teleskopioak nola erabili ikasteko aukera, gaur

Gaur astronomia praktikoaren hastapenei buruzko ikastaroa egingo dute. Batez ere,  teleskopioen ezaugarriak eta erabilpena izango ditu ardatz ikastaroak. Gaztelaniaz egingo dute.  20:15etik aurrera eskainiko dute ikastaroa, Arkamurkaren egoitzan (San…

Iraganeko mamuak uxatze aldera

Gernikako bonbardaketaren 50. urteurreneko ekitaldien ba­rru­an, Fran­cisco Escudero maisuak bere bigarren opera estreinatu zuen Bilboko Arriaga antzokian: Gernika maisulana, alegia. Mende laurden geroago, patuaren apeta bailitzan, sarraskiaren 75. urtemugak Escuderoren jaiotzaren mendeurrenarekin bat egin du. Kasualitatea begi bistakoa izanik, loturak ezin zuen oharkabean pasa. Alproja antzerki taldeak bi aldeak elkartu ditu berriro, eta larunbatean Gernika ikuskizuna taularatuko du Aritzabatalde kiroldegian, 22:00etatik aurrera. Osabaren mendeurrenaren harira, Jaione Eskudero iloba herriko kultur eragileekin harremanetan jarri zen, urtean zehar egitekoak diren ekitaldietan parte har zezaten. Alprojakoei, esaterako, antzezlan bat egitea proposatu zien. «Bere osabak Gernika izeneko opera bat zuela esan zidan. Hori entzun, eta, berehala, begiak zabaldu zitzaizkidan. Duela urte modoxka bat Gernikaren heriotza lana taularatu genuen, Ispilu Arte galeriak antolatutako Picassoren eta Gernikaren inguruko jardunaldietan», adierazi du Alprojako kide Ainhoa Alberdik. Antza denez, egokitzapen batzuk egin nahi zizkiotelako nahikoa utzita zuten aipatutako antzezlana. Aukera baliatuz, berriro heltzea erabaki zuten, operako zatiekin uztartuz. Gernika eraberritua, ordea, ez dute bakarrik ekarriko, Txorimaloa izango baitute bidaide. «Duela gutxira arte ezagutzen ez zen Escuderoren lan baten berri eman zidan Jaionek; Txorimaloa-z hitz egin zidan. Inguruan zuen jende desatsegina uxatzeko musika omen zen, eta nik bat-batean egin nuen bi lanen lotura. Gauzak argi ikusi nituen». Antzezlana bi [...]

Tximeletak ezagutzeko txangoa antolatu dute

Katamarrua Zestoako Natur Taldeak irteera antolatu du igande honetarako. Tximeletak ikustea izango da txangoaren helburua, eta haiek harrapatzeko “tramankulu berezia” eramateko asmoa dute.  Marrazkidun liburuak ere eramango dituzte, hala …

Toka eta igela jolas saioak egingo dituzte ostegunetan, Orion

Orioko Zaharren Babeslekuak toka eta igela jolasa antolatu du ekaineko hiru ostegunetarako; herriko aisialdia indartzeko asmoz antolatu dituzte jolasak; izan ere, uda atarian, haurrak dagoeneko arratsaldetan oporretan daudela adierazi dute antolatzaileek, eta horregatik herrirako «ekimen aproposa» izango dela uste dute. Hasiera batean, haurrei eta jubilatuei zuzendu dizkiete jolasak, baina herritar guztientzat zabalik dela adierazi dute. [...]

Abian da Child Bright futbol 7-ko txapelketa

Child Bright erakundeari laguntzeko futbol 7-ko txapelketa gaur goizean hasi da. Azpeitiko Garmendipe futbol zelaian aritu dira taldeak futbolean, eta bihar jokatuko dituzte finalak. Child Bright erakundeak Nepalgo hiru umezurztegiri laguntzen diote, eta txapelketarekin jasotako dirua hara bidaliko dute. Gipuzkoako hainbat taldek hartu dute parte lehiaketan.Futbolean jokatu ez arren, elkarteari laguntzeko aukera dago elastiko bat [...]

Jaitsi egin dituzte igerileku irekiko sarrerak

Ekainaren 15ean irekiko dute Ugarteigaran estali gabeko igerilekua. Guztira hiru hilabetean egongo da irekita, hau da, irailaren 16ra arte. 10:30etik 20:00ak arte izango da zabalik, eta urtero moduan, beti egongo da sorosle bat uneoro, “segurtasuna bermatzen”. Ibon Arrieta zinegotziak azaldu duenez, “berrikuntza batzuk izango dira aurten, sarrera eta prezioetan”. Egun erdiko sarrera jarriko dute 17:00etatik itxi bitartean, adibidez. Hamar sarrerako bonoa erosteko aukera ere eskainiko dute eta hilabete edo hiruhilabeteko bonoa egiten duena, irauten duen bitartean Elkarguneko azpiegituretarako sarrera ere irekita izango du. 0 eta 5 urte bitarteko haurrek doan izango dute sarrera. 6 eta 12 urte bitartekoeei, berriz, egunekoa lau euro kostako zaie, hilabetekoa 12 eta hiruhilekoa 30. 13 eta 17 urtekoentzat, berriz, bost euro izango da sarrera. Hilabeteko bonoa 25 eta hiruhilekoa 60 euro. 18tik goragokoi 6 euro kostako zaie, hilabetekoa 40 euro eta hiruhilekoa 110. Langabe eta erretiratuei egunekoa 5 euro kostako zaie, hilekoa 30 eta hiruhilekoa 80. Egun erdiko sarrera 4 euro izango da. Hamar eguneko bonoa, berriz, 18 urtetik goragokoentzat 50 euro eta gainontzekoentzat 40. “Prezioa jaisteko ahalegina” egin dutela azpimarratu du Arrietak. “Ohiko sarrera bi euro merkeago izango da, eta bonoa ere bai”. Udalaren egoera ekonomikoa “zaila” dela gogorarazi du, baina badakitela herritar askorena ere [...]

Jatorri izendun pintxoak

Gastronomia eta natura iraunkorra bultzatze aldera, Zumaiako Udalak, Zumartian plataformak, eta merkatari elkarteak Slow Zumaia jardunaldiak antolatu dituzte hirugarren urtez. Tokian tokiko gastronomia babesten duen slow food filosofia oinarri hartuta, hainbat ekitaldi egingo dute igandera bitartean. Jardunaldiari atzo eman zioten hasiera, ostegunetako ohiko pintxo poteoarekin, baina datozen egunotan ere izango da zer jan eta edan [...]

Ekainaren 15ean irekiko dute kanpoko igerilekua

Ekainaren 15ean zabalduko dituzte kanpoko igerilekuak. Dagoeneko txartela eskuragarri dagoela Elkargunean jakinarazi dute. Aurten indibidualak izango dira txartelak, eta Elkargunerako baliogarriak ere izango dira.

Basusta etxekoek 500 lagunentzako kanpina jarri nahi dute 2013ko udararako

Zumaian, Basustako magalean, kanpina jartzeko asmoa du Juan Luis Saez zumaiarrak. Basusta etxekoak  2013rako nahi du egitasmoa martxan izatera, Aste Santuak eta udan bitarterako. Lanean hasteko, ordea, baimenak eta finantziazio bideak lortzen ari da egun, azpiegitura osoa esku pribatuetatik sortuko baitute. Hala ere, dagoeneko Zumaiako Udalaren oniritzia lortu du; izan ere, Zumaiako Udalbatzak dagoeneko onura [...]

Pagoeta elkarteak irteera antolatu du iganderako

Igandean, hilaren 10ean, Goierriko Birako bigarren txangoa egingo dute Pagoeta Mendizale Elkarteko kideek. Irteera otsailaren 19an egitea aurreikusi bazuten ere, elurra zela-eta, atzeratu egin zuten; igandean egingo dute. Jakinarazi dutenez, honakoa izango da parte-hartzaileek egingo duten ibilbidea: Udana-Artzanbur-Oltza- San Adrian- Anabaso eta Otzaurte.  07:00etan abiatuko dira mendizaleak Agoueseneko biribilgunetik. Interesa dutenek Mendizabal kinkiladendan eman beharko dute izena, ostirala baino lehen.