Ohi bezala, udari begira, ZISKE Zumaiako Itzurun Surf Kirol Elkarteak jaialdia antolatu du Itzurun hondartzan. Larunbatean izango da surfaren inguruko ekitaldia, eta askotariko jardunalditan parte hartzeko aukera izango dute herritarrek. 15:00etatik aurrera, esaterako, surf eta bodyboard ikastaroak eskainiko dituzte surf taldeko kideek. Doako ikastaroak izango dira, eta irekiak; edonork hartu ahalko du parte, beraz. Bestalde, [...]
Gordailua | Aisia Atal honetarako RSS jarioa
«Egin den bidea zoragarria izan arren, oraindik koska asko dago gainditzeko»
Bihar Kilometroak 2011ren aldeko bertso-saioa izango da Soreasu Antzokian, 19:00etako bertso-poteoaren ostean, 22:30etik aurrera. Sebastian Lizaso ariko da gai-jartzaile lanetan, eta Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Josu Oiarzabal Xenpelar eta Jokin Uranga izango dira bertan, baita Amets Arzallus ere. Azken honekin hitz egin du Urola Kostako Hitza-k. Egia esan, oso txikitatik eta oso etxetik [...]
Hegoari Begiran Indiako emakumeen autonomia saioak izango dira ikusgai
Elan Euskadi gobernuz kanpoko erakundeak Hegoari Begira jardunaldiak antolatu ditu hamahirugarren urtez. Herrialde pobreetako errealitatea ezagutarazteko asmoz, aurten Calcuta Ondoan gobernuz kanpoko erakundearen laguntza izan dute, eta Indiako emakumeen inguruko erakusketa jarri dute Getariako Gure Txeru aretoan. Saritik harantzago. Indiako emakumeak ekitadearen bidean izenpean, herrialde horretako emakumeen hogeita hamar argazki inguru ikus daitezke aretoan, hilaren 31era bitartean. Calcuta Ondoan erakundeko kide Edurne Gallok adierazi du erakusketak bi helburu dituela: «Batetik, Indiako emakumeen errealitatea salatu nahi dugu, eta bestetik, emakumeek euren kabuz errealitate horretatik ateratzeko gai direla azaldu nahi dugu». Erakundeko boluntarioek azken urteetan atera dituzten argazkiak jarri dituzte erakusgai Getarian. Galloren ustez, probeziaren alderdirik gogorrena emakumeek jasaten dute, baina egoera horri aurre egiteko jorratutako bidea nabarmendu du kideak. «Indiako emakume askok egoera larria bizi dute, eta diskriminazioari aurre egiteko lan egiten dute, eta proiektuak garatzen dituzte». Hala, borroka horri erreferentzia eginez, argazkiak «modu positiboan» landu dituzte. «Emakumeak dira protagonista nagusiak. Indarkeriaren eta bereizkeriaren aurrean bide alternatiba propioak landu dituzte, bilerak eginez eta euren eskubideak aldarrrikatzeko egitasmoak sortuz». Une horietako irudiak jaso ditu Calcuta Ondoan erakundeak. Indiako emakumeei ekonomikoki laguntzen die Calcuta Ondoan erakundeak, baina hezkuntza ere badu ardatz. Hala, emakumeak indartzeko asmoz, autolaguntza taldeak antolatu ohi dituzte. «Hamar-hamabi emakumek osatutako [...]
Saharako eta Zarauzko haurrak futbolean aritu ziren atzo, Astin
Saharautz elkartasun taldeak haurren arteko futbol txapelketa antolatu zuen atzo. Mendebaldeko Saharako haurrak eta zarauztarrak elkarren aurka jokatu zuten, Astiko futbol zelaian. Lauretan beroketei ekin zieten, eta bostak aldera hasi zuten partida.
O…
Bisigu erre usaina, plazan
Parrillan erretako bisigu usainez bete da Orioko Plaza gaur eguerdian, azken bi egunetan bezala. Ostegunean hasi zen Bisiguaren Festaren laugarren edizioa, txartel guztiak salduta. Hiru egunean eta lau otordutan Kantauri Itsasoko 500 bisigu inguru prestatzea aurreikusi dute Joxe Mari Zendoia, Luis Mari Uranga eta Mikel Manterola Katxina parrilleroek. Laugarren aldiz antolatu du Orioko Udalak jaia, [...]
Tailerrak, kontzertuak, afariak eta bisitak antolatu ditu Balentziaga museoak
Gaur hasi eta irailera bitartean, Balentziaga museoan bisitez, kontzertuez, afariez eta tailer didaktikoez gozatzeko aukera izango da. Gaur gauean, esaterako, gau-bisita egingo dute museoan. 12:00etan hasiko da, eta ondoren afaria eta kontzertua eskain…
Santio-Santa Ana jaietako herri-afarirako txartelak salgai jarri dituzte
Datorren asteburuan Santio-Santa Ana jaiak ospatuko dituzte Arroa Goian eta herri afarirako txartelak salgai jarri dituzte jada ohiko lekuetan. Uztailaren 23an, larunbatean izango da afaria, 21:00etatik aurrera eta Joxe Agirre Oranda eta Joxe Ramon Ak…
Hasi da Bisiguaren Festa
Atzo iluntzean ekin zioten Bisiguaren Festari Orion. Herritar ugari hurbildu zen plazan egin zuten inaugurazio ekitaldira, eta bertan herriko zenbait taldek hartu zuten parte; izan ere, Harribil Dantza Taldeak eskaini zuen saioa, eta Egunsentia Otxoteak ere abestu egin zuen, bertaratu ziren herritarren laguntzarekin. Ondoren, herritarrek arrantzaren inguruko testuak irakurri zituzten, “hegaluzearen kanpainan kanpoan dauden herriko [...]
Herriko presoen eskubideak aldarrikatzeko Elkartasun Eguna izango da bihar
Datorren larunbatean izango da Zestoako Elkartasun Eguna. Egun osoko egitaraua prestatu dute herriko presoei babesa emateko xedearekin. Pello Igarataundi da egun hori prestatzen aritu denetako bat. Elkartasuna adierazteko bestelako formato bat eskaintzea nahi dutela azaldu du. «Guk garratzia ematen diogu hileko azken ostiraletan egiten den enkarteladari. Baina jende asko badago presoei elkartasuna adierazteko prest egon arren formatu egokirik aurkitzen ez duena. Egun horretan, festa eta kirol giroa izaten da, zerbait ezberdina». Aurten garrantzi berezia eman nahi diote plazan jarriko diren lau bizikleta estatikoei. Horren helburua, jendea bizikletara igo eta mila kilometro egitea da. «Apustu moduan jarri dugu mila kilometro egitea. Presoen kartzeletako bisitetan astero milaka kilometro egiten direla irudikatzeko». 10:00etan hasi, eta etenik gabe, 21:00ak arte arituko dira pedalei eragiten gerturatzen diren herritarrak. «Kuadrila eta jende oso ezberdinengana joan gara bertan parte hartzeko deia egitera». Bertan parte hartzen duen bakoitzak elkartasun mezu bat idatziko dio presoei. Gero, mezu guztiekin eta bizikletako argazkiekin, egun batean erakusketa bat egiteko asmoa daukatela jakinarazi du Igarataundik. Txistularien kalejirarekin hasiko da eguna 10:00etan. Geroxeago, 11:00etatik 13:00etara bitartean, haurrentzako txokoa egongo da, herriko gazteek antolatuta. 13:00etan, berriz, urtero egiten den moduan, lasterketa saioa egongo da sastarrain baserri eskolatik Zestoako plazaraino. 14:30erako herri bazkaria dago prestatuta. Zestoako [...]
Galiziako XXVIII. Eguna ospatuko dute igandean
Iritsi da Galiziaren eguna, iritsi da olagarroa dastatzeko eta gaita soinuaz gozatzeko eguna. Igandean izango da galiziarren festa handia, eta egitarau bete-betea antolatu du Zarauzko Carballeira Jolas eta Kultur Elkarteak egun horretarako. Egun handia…
Laburrak
- Maiatzaren 30eko greba orokorrerako deia egin dute herriko hainbat eragilek
- Mihiluzeren mahai jokoak zozketatuko ditugu gure bazkideen artean
- Larunbat goizez
- Hondarribiko Eskifaia Abesbatza, larunbatean, Komentuan
- Pirinioetara irteera antolatu du Zarauzko Pagoeta Mendizale Elkarteak, ekainaren 15etik 16rako
Bideoak
- Title
- Mundumob Getarian
- Runtime
- 3:37
- Title
- Txibilter eta Haritz Aratz Errekako sanisidroetan
- Runtime
- 0:58
- Title
- Igor Uria, Balentziagako zaharberritze arduraduna
- Runtime
- 1:36
Bilatu
- Azkoitiko ikasleek hondakinen inguruko proposamenak helarazi dizkiote udalari 2013/05/16
- Danbolin musika eskolako bandak kontzertua emango du ostiralean 2013/05/16
- Kukuarri astea antolatu du Talai Mendik datorren asterako 2013/05/16
- Birziklatzearen aldekoak denok izanik, zergatik ez dugu ezarriko hondakinen a birziklatzea posible egiten duen sistema bat? | EHBildu Zestoa: [...] Hona hemen ‘Urola Kostako Hitza’k argita...
- Aimar Etxeberria: Oso argigarriak dira Udalak pasa den astean argita...
- Euskal Kultur Mintegia: "Itxia, baina ez isila" Gaurko egunez, duela h...
Zorion Agurrak
-
Santi Arruti eta Mariangeles Arakistain (Zarautz)
ZORIONAK! Urrezko ezteiak, urrezko zorionak.ZORIONAK! Urrezko ezteiak, urrezko zorionak.http://urolakosta.hitza.info/files/2013/05/Santi_Arruti_eta_Mariangel-300x237.jpgSanti Arruti eta Mariangeles Arakistain (Zarautz)irakurri gehiago »
Berriketan.info [RSS]
-
leire narbaiza arizmendi posted an update 43 minutes ago
-
Jon Fernandez posted an update 7 hours, 21 minutes ago
Enpresen zerga iruzurraz, ”ez dugu sozietateen zergak armonizatzeaz hitz egin, hori ezinezkoa delako”, dio Durao Barrosok. ”Iruzurraz hitz egin dugu, ez zergak txikiak ala handiak diren”. Frantzian, adibidez, %33,3koa da zerga; Irlandan, berriz, %12,5ekoa.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 7 hours, 24 minutes ago
Viscontirentzat etapa, bere bigarrena eta Movistarren laugarrena Giroan. Bikaina.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 7 hours, 26 minutes ago
Azken kilometroan sartuta 21 segundo Viscontirentzat. Harrigarria Movistarren Giroa.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 7 hours, 29 minutes ago
Hiru kilometro besterik ez, eta 24 segundoko aldea Viscontirentzat. Eskura dauka garaipena, Movistarren hirugarrena jarraian.





