Azkoittixen Bai Euskarari ziurtagiria duten saltokietan zozketak egingo dituzte erosleen artean. 200 euroko hiru erosketa txartel zozketatuko dituzte hurrenengo ostiralean, saridunek ziurtagiria duten herriko saltokietan gastatu dezaten dirua. Udalak adierazi duenez, zozketaren helburuak dira ziurtagiria bultzatzea, herriko 45 saltoki ziurtagiridun ezagutaraztea eta denda horiek euskararen alde egiten duten ahalegina aitortzea. Egitasmoan parte hartzeko hilaren 23ra [...]
Gordailua | Euskara Atal honetarako RSS jarioa

Argizulo barnetegiaren 10. urtemuga ospatuko dute bihar Zestoan
Maiatzak 18, larunbata 10:00. Artisau azoka eta mural pintaketa. 10:30. Aire-akrobazia eta zirku tailerrak haurrentzako. 12:30. Aire-akrobazien erakustaldia. Xuira konpainiaren, El despertar antzezlana eta Zirkula konpainiaren Aire-zoka lana. Euria egiten badu, kiroldegi aurreko aterpean dira. 14:00. Bertso-bazkaria. 15:30. Haurrentzako bideo-emanaldia. 17:30. Musiko Loko Klownek Fuman antzezlana egingo du. 18:30. Kontzertuak: El Grillo y la Cigarra, [...]

Korrika-ko argazki guztiak
Azkoitia eta Orio arteko KORRIKAko argazkiak eta bideoak, hemen. Argazkiak ikusteaz gain, nahi dena erosteko aukera ere badago honako webguneetan: Azkarate-Azkoitia-Azpeitia artekoak hemen; Arroa – Zestoa – Arroa – Zumaia – Getaria – Zarautz – Orio – Aginaga artekoak, berriz, hemen. Bideoak ere badaude ikusgai, Azkarate eta Azpeitia artekoak hemen;Arroa eta Getaria artekoak hemen daude [...]
Korrikako argazki eta bideo gehiago sarean
AEK-k zabaldu berri ditu Korrika Oriotik pasa zeneko irudi gehiago
Urola Kostan martxoaren 23an pasa zen Korrika baina gaur zabaldu dituzte irudi gehiago. Alde batetik Gorka Rubio zarauztarrak egindako argazkiak zabaldu dituzte web orrialde baten bid…
Herri Urratsera joateko autobusa antolatu du Inpernupek
Maiatzaren 12an, Senpereko lakuan egingo den Iparraldeko ikastolen aldeko festara joateko autobusa antolatu du Inpernupe elkarteak. Autobusa goizeko 9:00etan aterako da zine paretik eta 19:00ak aldera egingo du itzulerako bidaia. Izenak Inpernupen, Met…

Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia urtebetez luzatu du Azkoitiko Udalak
Azkoitiko Udalak Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia indarrean izango du beste urtebetez. Udalbatzak euskararen normalizazioarekin jarraitzeko plan estrategikoa urtebetez luzatzea onartu zuen ostegunean egin zuen osoko bilkuran. Beraz, 2009-2012ko planari segida emango dio aurten, eta «maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean» euskara «guztizberreskuratzeko» horren aldeko urratsak emango dituzte egitasmoarekin. Azkoitiko Udalaren bigarren plan estrategikoaren luzapena izango da [...]
Informazio eskubidearen alde
[HITZA egunkarien gutuna] Joan den astean, Espainiako auzitegiek Segiko kide izateagatik zigortutako zortzi gazteei babesa emateko asmoz, elkartasun ekimen jendetsua egin zu ten Donostiako Bulebarrean. Hain zuzen, zigor politikoa jaso zutela salatzeko, eta euren atxiloketa saihesteko, ehundaka pertsona zigortutako lagunekin izan ziren gau eta egunez, erresistentzia pasiboa eta desobedientzia zibila oinarri. Testuinguru horretan, Ertzaintzak joan [...]

Getariako toponimia bildu dute, eta erakusgai izango da ostiralean eta larunbatean
Mendeetan ahoz aho ibili dira tokian tokiko leku izenak. Adinekoen belaunaldiek eta horien arbasoek eremu bakoitza zegokion izen propioarekin izendatzeko ohitura zuten. Orain, ordea, ohitura hori galtzen ari dela antzeman du Getariako Udalak. «Adineko pertsonak hiltzen ari diren heinean, buruan zituzten leku izen horiek guztiak galtzeko arriskua dago. Horregatik, garrantzitsua iruditu zitzaigun Getariako toponimiaren azterketa [...]

Kalean da ‘Errezildarren ateraldiak’ liburua
Errezildarren ateraldiak liburua aurkeztu zuten joan den larunbatean Errezilgo udaletxean, aretoa jendez beteta zela. Laxaro Azkunek, Imanol Lazkanok eta Joan Jose Eizmendi Loidisaletxe-k egin eta Uztarria Komunikazio Taldeak argitaratu du, Domusaren eta Errezilgo Udalaren babesarekin. Biztanle kopuruan txikia, baina «euskarari dagokionez aberatsa» da Errezil, bertako alkate Maria Jesus Salsamendiren arabera. Hamar bat lagunekin mahaiaren bueltan [...]
“Euskaraz Gazte” kanpainako bideoa sarean zintzilikatu du Orioko Udalak
Euskararen erabilera indartzeko helburuz egin zuen bideoa duela 20 urte Euskara Batzordeak
Orioko Udaleko Euskararen Aholku Batzordeak abian jarri berri duen Euskaraz bizi-bizi egitasmoaren harira, duela 20 urte egindako “Euskaraz Gazte” kanpainarako bideoa berreskuratu eta sarean zintzilikatu dute. Bideoak apirilaren 19ko Euskaraz bizi-bizi-ren aurkezpenean izan zuen arrakastak eraman du batzordea erabaki hori hartzera.
Euskaraz Gazte
Udaleko Euskara batzordeak orain dela 20 urte abiatu zuen Euskaraz Gazte kanpaina, gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko. Kanpaina
horren barruan ekitaldi ugari izan ziren eta horietako bat izan zen
bideoaren grabazioa.
Bideoa Iñaki Carretero oriotarrak zuzendu zuen:
Laburrak
Bideoak
- Title
- Mundumob Getarian
- Runtime
- 3:37
- Title
- Txibilter eta Haritz Aratz Errekako sanisidroetan
- Runtime
- 0:58
- Title
- Igor Uria, Balentziagako zaharberritze arduraduna
- Runtime
- 1:36
Bilatu
- Nuarbeko aurtengo festatan, sokamuturra 2013/05/14
- Gorka Zabaleta Euskadi Irratiko ‘Norteko ferrokarrila’ saioan izango da gaur 2013/05/14
- Izarraitz Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu dute 2013/05/14
- Birziklatzearen aldekoak denok izanik, zergatik ez dugu ezarriko hondakinen a birziklatzea posible egiten duen sistema bat? | EHBildu Zestoa: [...] Hona hemen ‘Urola Kostako Hitza’k argita...
- Aimar Etxeberria: Oso argigarriak dira Udalak pasa den astean argita...
- Euskal Kultur Mintegia: "Itxia, baina ez isila" Gaurko egunez, duela h...
Berriketan.info [RSS]
-
Eskunabarra posted an update 4 hours, 33 minutes ago
Larrain dantza Donostiako Bulebarrean herri dantzari amaiera emateko hileko 3. igandero azken urtetan:
-
Eskunabarra posted an update 4 hours, 36 minutes ago
Herri dantza zoragarria Donostiako Bulebarrean azken urtetan
Array
-
Eskunabarra posted an update 4 hours, 37 minutes ago
Kantu jira Donostian hileko 3. larunbatean azken hamar urtetan udaleko txistulari bandarekin:
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 4 hours, 46 minutes ago
’Asteburuko emaitzak’ http://futbolmamia.com/asteburuko-emaitzak-33/ 1. mailan, 2. B mailako 2. multzoan eta Emakumezkoen Kopan.
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 5 hours, 20 minutes ago
’Hartu arnasa lasai’ http://futbolmamia.com/hartu-arnasa-lasai/ Zaragoza-Athletic partidaren kronika.





