Gipuzkoako Foru Aldundiak 2012ko aurrekontu proiektua gizarteari ezagutarazteko kanpaina martxan jarri du Kontuak garbi, Gipuzkoa berri baterantz lelopean. Horretarako, Martin Garitano diputatu nagusia buru dela hainbat diputatu, zuzendari eta batzarkide Gipuzkoako eskualde guztietan egongo da azaroaren 18ra bitartean, eta herritar guztiek bileretan parte hartzeko aukera izango dute. Gaur izango dute zarauztarrek halako bilera batean [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Bestelakoak, Hauteskundeak, Politika | Iruzkinak ezgaituta
Igandean, Isuo Sasiia abeslariak Ez zegoen ezer diskoa aukertuko du Poligonoko bolatokian, 19:00etan. Maketa autoprodukzioa da. Bertaratzen direnek ardoa dastatzeko eta bolotan aritzeko aukera ere izango dute.
Irakurri gehiago
Bidalita Ekitaldiak, Hauteskundeak | Iruzkinak ezgaituta
Zestoako Udalak azaldu duenez, azaroaren 20ko Espainiako hauteskunde orokorretarako zerrendak udal bulegoetan jendaurrean jarriko dituzte, azaroaren 3tik 10era bitartean. Zerbait oker ikusiz gero udaletxean esan behar da
Irakurri gehiago
Bidalita Hauteskundeak, Nabarmenak, Politika | Iruzkinak ezgaituta
«Aralar-EBrekin akordioetara heltzeko borondate berberarekin jarraitzen dugu», dio Bilduk. Hori dela eta, koalizioa Zarauzko Udaleko gobernu taldera gehitzeko bilerak abiarazi dituzte: «Gure asmoa Zarautz modu aurrerakoian eraikitzen jarraitzea da, eta Aralar-EBren programak Bildukoarenarekin antzekotasun nabarmenak dituela jakinekoa denez, logikoa eta zentzuzkoa iruditzen zaigu haiekin elkarrizketak abiaraztea, hiruok batera gobernu talde sendoa osa dezakegulako». Ildo horretatik, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Bildu, Zarauzko Udala
Bidalita Hauteskundeak, Politika | Iruzkinak ezgaituta
Krisiari aurre egitea eta enplegua sustatzea izango da Juan Luis Illarramendi (Orio, 1962) Zarauzko alkate berriaren erronka, herritarrei zuzenduriko zerbitzuak murriztu gabe. Horretarako, gastuak gutxitu eta Udala berrantolatu beharko dute. «Lan handia dugu aurretik», dio alkateak. Goitik behera aldatu zait bizitza alkate naizenetik. Lehengoarekin alderatuta, oso ezberdina da nire bizimodua. Halako pausoa eman ostean, kontrolpean [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:alkatea, Bildu, Udala, Zarautz
Bidalita Hauteskundeak, Politika | Iruzkinak ezgaituta
Azkoitiko alkatea da Pello Bastarrika (Azkoitia, 1953) ekainaren 11tik. «35 urte irakasle lanetan aritu eta gero, egun batetik besterako aldaketa» izan dela dio. Hala ere, «gogo handiz» hartu du kargua, eta «herritarrentzat lana» egiteko gogoz dagoela dio. Zer moduz joan da aurrenengo hilabete eta erdia? Oso ondo, oso gustura. Baina gogorra ere izan da. Egunero-egunero heltzen zaizkigu esku artera aurreikusi gabeko kontuak. Beraz, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Azkoitia, Bildu
Bidalita Hauteskundeak, Nabarmenak, Politika | Iruzkinak ezgaituta
Bilduk izango du informazio batzorde eta kide anitzeko organo gehienen ardura. Hala erabaki zuen Udalbatzak herenegun, kargu banaketa zehazteko egin zuten osoko bilkuran. Bilduk kide anitzeko organoetarako udal ordezkarien ardura banaketa jakin bat proposatu zuen, eta udal zinegotziek gehiengo osoz onartu zuten,Bilduko bederatzi kideen eta Aralar-EB Berdeak udal taldeko bien aldeko botoekin. PSE-EEk eta EAJkaurka [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Bildu, Zarauzko Udala
Bidalita Hauteskundeak, Politika | Iruzkinak ezgaituta
Jaiotzez bertakoa izan ez arren, herria ederki ezagutzen du Leire Etxeberria (Azpeitia, 1980) Zestoako alkate berriak. Zestoako bizilaguna inoiz politikan aritu gabea da. Hamalau urtez bertako futbol taldean ibili da, eta Bilduko alkategai izatea proposatu ziotenean, haur hezkuntzan irakasle lanetan zebilen Zestoan bertan. Egia esan, zestoarrentzat azpeitiarra eta azpeitiarrentzat zestoarra naizela uste dut. Ni oso [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Hauteskundeak, Politika | Iruzkinak ezgaituta
Astearte arratsaldean egin zuen osoko lehen bilkura, ezohikoa, Udalbatza berriak. Azkoitiko Udaleko Batzordeak onartu zituzten atzo (zortzi izango dira), baita bakoitzak izango duen kide kopurua ere, baina nork osatuko dituzten zehazteko dago oraindik. Gobernu Batzordea Bilduko, Azkoitia Baiko eta EAJko kideek osatuko dute. Liberatuak zein izango diren erabakita gelditu da dekretuz. Soldaten zenbatekoa, berriz, atzo [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Hauteskundeak, Politika | Iruzkinak ezgaituta
Joan den ostegunean egin zuten Errezilen ezohizko lehen udalbatzarra, batzordeak eratu eta alkatearen soldata, elkarteetako ordezkariak eta udalbatzarren ordutegia zehazteko. Orain arte bezala, zazpi batzorde egongo dira Errezilgo Udalean. Hala, Nekazaritza eta Ingurumen Batzordea Bilduko Maria Jesus Salsamendik eta Jokin Uzkudunek eta ERHAko Iñaki Irulegik osatuko dute. Hirigintza, Azpiegitura, Industria eta Zerbitzuen Batzordea Jokin Uzkudunen, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Errezilgo Udala, hauteskundeak, politika, udalbatza
Bidalita Hauteskundeak, Politika | Ez dago iruzkinik »