Larunbata, 2014-07-26

Gordailua | Hondakinak Atal honetarako RSS jarioa

Erraustea, “amesgaiztoa”

Zabortegiak gainezka daude, eta jakinekoa da hondakina birziklatu ezean, errauste plantak beharko direla. Zaborra erretzea, ordea, ez da gaur egungo kontua. Zabortegiak sortu aurretik, herrietako hondakin gehiena erre egiten zen, baserrietan eta errausteko gune txikietan. Baina, nork nahi du errauste planta bat bere etxean ondoan? Azkoitiko Izarraitz auzoko Jauregi baserrikoek ondo baino hobeto dakite zer [...]

«Guztia martxan» da hondakinak biltzeko sistema mistorako

Gaur hasita, astearte gauero atez ate, kaleetako zutoinetatik jasoko dute errefusa. Sistema mistoa jarri aurreko egunean agerraldi bat egin dute Iñaki Errazkin Ingurumen diputatuak, Leire Etxaniz Urola Erdiko Mankomunitateko lehendakariak, Urrategi Alberdi Azkoitiko alkateak, Esther Lizarralde alkateordeak eta Inaxio Gorosabel zinegotziak. «Guztia martxan» eta lan gehientsuenak eginda daudela esan du alkateak. Esaterako, edukiontzi marroia irekitzeko [...]

“Aldaketa martxan dago, eta herritarrek aukera izan behar dute sistema berria probatzeko”

Azkoitiko hondakinen lan taldean sistema mistoa babestu duten taldeek— EH Bildu, Azkoitia Bai eta Zero Zabor— agerraldia egin dute, sistema berria jarri aurreko egunetan. Hilaren 22an hasiko dira sistema mistoarekin, eta hurrengo astean azken pausoak emango dituzte. Falta den materiala banatuko dute, eta edukiontzi grisak kaletik kenduko dituzte. Era berean, pardelentzako edukiontziak jarriko dituzte. Irailean, [...]

Ingurumen hezitzaileek hondakinen bilketaz informatuko dute Zarautzen

Zarauzko Udalak «epe laburrean» erabakiko du hondakinak biltzeko zein sistema ezarri, eta hori martxan jarri aurretik herritarrak bultzatu nahi ditu hondakinak berrerabiltzen, birziklatzen eta murrizten jarraitu dezaten. Udalarentzat zarauztarren parte hartzea «nahitaezkoa» da hondakinen %70 egoki bereizteko. Zentzu horretan, kanpaina bat abiatu du Zarauzko Udalak, eta hainbat ekintza antolatu ditu. Helburua da herritarrak informatzea hondakinak [...]

Azkoitiko Zero Zabor: “Hutsuneez hitz egin baino, lortu nahi dena izan behar dugu ardatz”

Azkoitiko Zero Zabor taldeko kide dira Irati Lopetegi, Alaitz Oruesagasti eta Iñaki Astigarraga. Sistema mistoarekin bat egin dute, eurentzat eraginkorrena atez atekoa bada ere, edukiontzia kenduta «pauso handi bat» eman daitekeelako. Dena den, bilketa sistematik haratago, aitortu dute galdu egiten direla gutxiago sortzearen eta berrerabilpenaren aldeko mezuak. Ikusi da orain arteko sistemak ez dituela eman [...]

Azkoitiko atez atekoaren aurkako plataforma: “Zintzilikarioak jartzea eta edukiontzi grisak kentzea da arazorik handiena”

Azkoitiko atez atekoaren aurkako plataformak gogor kritikatzen du hondakinak biltzeko sistema mistoa. Egungo sistemarekin birziklapen tasa altuagoak lortu daitezkeela sinesten dute, edukiontzi grisari txipa jarrita. Sinadurak biltzen ari dira, herri galdeketa egiteko eskatuz, hala herritarrek bi ereduen artean erabaki dezaten. Ikusi da orain arteko sistemak ez dituela behar bezalako birziklatze tasak eman. Zerk egin du [...]

Zarauzko EAJ: «Udal Gobernuak noraezean jarraitzen du hondakinen gaiarekin»

Hondakinen kudeaketan Zarauzko Udal Gobernuaren eta Urola Kostako Udal Elkartearen «irizpide eta lidergo falta» kritikatu ditu EAJk.  «Herritarren borondatearen gainetik atez atekoa inposatzen ahalegindu izanaz harago», birzikalpen tasak hobetzeko «alternatiba seriorik» ez dutela dio. «Dirua eta denbora galdu besterik ez du egin, edukiontzien bidezko bilketa sisteman inolako aldaketa aipagarririk egin gabe, nahiz eta etengabe eskatu [...]

Azkoitiko PSE-EEren ustez, herritarrek «kontzientzia eredugarria» zuten lehendik

Azkoitiko PSE-EE alderdiak hondakinak biltzeko herrian jarriko duten sistema mistoa arbuiatu du beste behin. Kezka azaldu du «berehalako» ezarpenaren inguruan, eta «modu ordenatuan» dauden edukiontzi «itxien» aldeko jarrera berretsi du ohar bidez. Sistema berriaren bideragarritasun ekonomikoa ere zalantzan jarri du. Izan ere, sistema mistoak kostuen bikoiztasuna eragingo duelakoan da, eta hori herritarrek ordaindu beharko dutela [...]

Sistema mistora egokitzeko azken pausoak emango dituzte hurrengo asteetan

Hilaren 22an jarriko dute martxan hondakinak biltzeko sistema mistoa Azkoitian, eta udalak eta Urola Erdiko Mankomunitateak azken pausoak emango dituzte datozen egunetan. Sistema berriaren informazioa zabaldu eta gizarteratze prozesua amaitu ondoren, beharrezko azpiegiturak prestatzen eta eskuratzen ari da udala. Hain zuzen, errefusa jasotzeko zintzilikarioak jartzen hasi dira dagoeneko herriko hainbat kaletan. Sistema berria martxan jarri [...]

Hondakinak biltzeko sistema berria hasi dute Aizarnazabalen eta Zestoan

Etxe atarian ea edukiontziak non jarriko dituzten hizketan dira herritar batzuk; aurrerago, langileak plastikoa eta fardelak jasotzeko edukiontziak jartzen dabiltza. Hori zen atzo 20:00ak inguruan Zestoan ikus zitekeena. Bien bitartean, herriko plazan mokadutxoa egiten ziren zenbait herritar, Azkoitiko, Aizarnazabalgo eta Zestoako udal ordezkariekin eta Iñaki Errazkin Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Diputatuarekin batera. Modu horretan hasi [...]