Ostirala, 2013-05-24

Gordailua | Hondakinak Atal honetarako RSS jarioa

PSE-EE: “Txipdun edukiontziak jartzearekin ados gaude, baina kodedun poltsek ardura sortzen digute”

PSE-EEren udal taldeak pozik dago hondakinen inguruko gatazka bideratu delako eta Birziklapena bai, atez ateakoari ez plataforma zoriondu dute “akordioa lortzeko egindako lanarengatik eta Bilduren zuzenketa politikoa lortzeagatik”.

Edukiontzi batzuk egokitu dituzte Zarautzen

Edukiontzi berde batzuk egokitu egin dituzte gurpildun aulkian ibiltzen direnek erraztasunak izan ditzaten errefusa zaborrontzira botatzeko. Argazkian, Nafarroa kaleko edukiontzia, egokituta.  (Amaia Ventas/Hitza)

Edukiontzi marroiak Orioko udaletxean jaso daitezke

Orioko Udalak orain dela hilabete batzuk Ez da marroia. Birziklatu behar da kanpaina abiatu zuen, herritarrak hondakinak gaika biltzeko garrantziaz kontzientziatzeko. Horren baitan organikoa biltzeko edukiontzi marroiak banatu zituzten eta Udaletik jakinarazi dute oraindik ere udaletxean eskuragarri daudela edukiontziak. Ontzi horietako bat jaso nahi duten herritarrek udaletxera jo eta biohondakinak biltzeko ontzia eskatu besterik ez [...]

Abian da Zumaian Ardantzabideko konpostagunea

Dagoeneko abian dago Ardantzabide auzoko konpostagunea. Larunbat goizean jarri zuten martxan, auzotarrekin egindako bilera informatibo batekin. Gunea modu egokian erabiltzeko ikastaroa egina zuten bizilagunek aurretik. Ardantzabidekoarekin, sei dira Zumaian sortu dituzten konposta guneak.  Jakinarazi dutenez, herriko 106 familiak eman dute izena, guztira. Zumaiako Udaletik gogoratu dute auzo konposta egiteagatik hondakinen tasan beherapena izango dutela herritarrek. [...]

Iraunkortasunaren alde dantzan

Dozenaka herritar bildu ziren larunbatean Getarian, iraunkortasunaren aldeko aldarrikapen dantza egitera. Gipuzkoa Zero Zaborrek antolatutako egitasmoa babestu zuten, hala. Mundumob-a. Eman hartu nahi duzun mundua lelopean, herririk herri dantzan jarri nahi ditu taldeak gipuzkoarrak. Probintziako lehen «zero zabor herrian», Orendainen, hasi zuten ekimena maiatzaren 4an, eta Donostian amaitzekoak dira, Gipuzkoako hiriburuan, ekainaren 8an. Biran daude [...]

Hondakinen Mahaiaren akordioa «pozgarria» dela uste du Zumaiako Bilduk

Zumaiako Hondakinen Mahaiak pasa den asteartean jakinarazi zuen hori osatzen duten aldeak akordio batera iritsi direla eta txipdun edukiontzien bidezko gaikako bilketa abiatzea adostu dutela. Zumaiako Bilduk albistea «pozgarria eta elkar zoriontzeko modukoa» dela uste du; «alde batetik, lehia politikoa alde batera utzi eta desberdinen arteko adostasuna lortu delako. Eta bestetik, sistema integral eta kontrolatuaren [...]

Zumaiako EAJ: “Zumaiarren mobilizazioak atez atekoa atzera bota du”

Zumaiako EAJk “posibitibotzat” jo du hondakinen bilketa sistemaren inguruan lortutako akordioa. Pasa den astean jakinarazi zuten Hondakinen Mahaia osatzen duten taldeek (Bildu, Aralar, PSE, EAJ, Zumaiako Natur taldea, Birziklapena bai, atez atekorik ez plataforma eta Zero Zabor taldea) herrian txip bidezko edukiontzi sistema herrian asmoa. “Zumaiarrak atez atekoa inposatzeko asmoaren aurka lehenbiziko momentutik mobilizatu zirelako” [...]

Mundumob Getarian, iraunkortasunaren alde

Zumaiako ‘Birziklapena bai, atez atekorik ez’ plataforma: “Ez da erraza izan baina lortu dugu”

Atzo arratsaldean Zumaiako Hondakinen Mahaiak urrian abiatutako prozesuaren nondik norakoak azaldu zituzten Birziklapena bai, atez atekorik ez plataformako kideek. Lortu dugu lelopean bilera egin zuten eta jende ugari bildu zen Alondegiko Oxford aretoan. Udaleko alderdiek (Bildu, Aralar, EAJ eta PSE), Zero Zabor eta Zumaiako natur  taldeetako ordezkariek eta herri plataformak askotariko proposamenak  egin dituzte mahai [...]

Atez atekoaren aurkako plataforma: “Pozik gaude emaitzarekin, helburuak lortu ditugu eta”.

Birziklapena bai, atez atekoari ez plataformak bilera irekia egin du gaur arratsaldean Oxforden ‘Lortu dugu’ lelopean.