Kirola

Txalintxon hasi eta Xoxoten bukatuko da Mendi Astea

2012/05/18
Nork
Txalintxon hasi eta Xoxoten bukatuko da Mendi Astea

Etzi hasita, igandetik igandera bitartean, mendiarekin lotutako hainbat ekitaldi prestatu ditu Lagun Onak Mendi Bazkunak. Etzi Txalintxoko eguna ospatuko dute, han haurrentzako egun osoko egitaraua antolatu dute. Azpeitiko plazatik 09:00etan irtengo dute mendizaleek. Txalintxon eguerdian meza izango da, gero salda hartzeko aukera egongo da eta haur jolasak ere izango dira, trikitilariek alaituta. Asteartetik aurrera, berriz, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Azpeitia, Bestelakoak, Ekitaldiak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Zestoako kirol udalekuetarako begiraleen lan poltsa osatuko dute

2012/05/17
Nork

Zestoako Kirol Patronatuak udan antolatzen dituen kirol udalekuetarako begiraleen lan poltsa osatzeko deialdi zabala egin dute. Interesatuta daudenek bertan izena emateko aukera dute, horretarako Zestoako udaletxera jota. Bertan izena emateko azkenengo eguna ekainaren 8a izango da. Eskaera egiteko orria Zestoako Udalaren webgunean eskuratu daiteke. Zestoako kirol udalekuak uztailaren 1etik 29ra arte dira. Haurrek izena emateko duten epea ekainaren [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kirola | Iruzkinak ezgaituta

Iñaki Beitiaren omenezko mendi martxa egingo dute igandean

2012/05/16
Nork
Iñaki Beitiaren omenezko mendi martxa egingo dute igandean

XV. Beitia Martxa (Argazkilaria: Irene Elorza) Datorren igandean, Urretxu-Zumarragatik abiatuta, Iñaki Beitiaren omenezko XVI. Mendi-martxa antolatu dute Goierri, Deba Garaia eta Urola-Kosta eskualdeetako mendietan zehar. Areizaga-Kalebarren enparantzatik abiatuko dira. Jende asko izango dela aurreikusita, 7:00etatik 7:30era bitartean, era mailakatuan aterako dira mendizaleak. Duela hamasei urte hil zen Iñaki Beitia. Aizpurutxokoa zen bera, «euskaltzalea eta mendizalea» [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Kirola | Iruzkinak ezgaituta

Zumaian Inda Mendi Eguna ospatuko dute igandean

2012/05/16
Nork
Zumaian Inda Mendi Eguna ospatuko dute igandean

Inda Mendi Eguna ospatuko dute igandean, eta ohi bezala, Inda Mendi tontorrera igoko dira mendizaleak. 09:00etan abiatuko dira Zumaiako Beheko Plazatik, eta mendian salda beroa, haragi egozia eta txorizoa izango dute doan. Ondoren, Maria Amonarriz  Agirre, Jurgi Esnal Zuluaga, Ane Etxabe Yeregi, Iñigo Mendizabal Eyang eta Ioritz Ponce Plazaren artean sari banaketa egingo dute. Halaber, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Anaitasunak puntu bat eskuratzea aski izango du Hirugarren Mailara igotzeko

2012/05/16
Nork
Anaitasunak puntu bat eskuratzea aski izango du Hirugarren Mailara igotzeko

Anaitasunaren denboraldi honetako taldea (Argazkia: Anaitasuna) Bergararen aurkako partida 0–1 irabazi zuen Anaitasuna Futbol Taldeak larunbatean, eta orain 67 punturekin dago lider Erregionalen Ohorezko mailan. Tolosa dago bigarren sailkatuta, 61 punturekin. Beraz, sei punturen aldea daukate, eta liga amaitzeko bi partida baino ez dira falta. Tolosak partida guztiak irabazi beharko lituzke, eta Anaitasunak galdu, bi [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Kirola | Iruzkinak ezgaituta

Bizikletako BTT irteera antolatu du Anaitasuna MBk

2012/05/15
Nork
Bizikletako BTT irteera antolatu du Anaitasuna MBk

San Donatora joango dira bizikletan Datorren larunbaterako bizikletako BTT irteera antolatu du Anaitasuna Mendi Bazkunak. San Donatora egingo dute irteera. Izena ematea nahi duenak, edo irteeraren inguruan informazioa jaso nahi duenak honako telefono zenbaki honetara deitu behar du: 652202467. Azkenengo eguna bihar dela jakinarazi dute mendi bazkunatik.

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Kirola | Iruzkinak ezgaituta

Bi proba, lau txapel eta errekorra

2012/05/15
Nork
Bi proba, lau txapel eta errekorra

Izarraitz Mendi Lasterketako garaileak sari banaketa saioan; Combarieu eta Becerra lehen postuan (Argazkilaria: Nerea Uranga) Mendi lasterketen sukarra hedatuz doa, eta astebururo modalitateko hainbat proba antolatzen dute Euskal Herri osoan. Herenegun, esaterako, bi jokatu zituzten eskualdean: Pagoeta Mendi Lasterketa eta Izarraitz Mendi Lasterketa. Egun eta ordu berean antolatu zituztenez, lasterkari gutxiago lehiatu ziren batean zein [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kirola, Paperekoa | Iruzkinak ezgaituta

«Plater tiraketan guztia norberaren esku dago»

2012/05/15
Nork
«Plater tiraketan guztia norberaren esku dago»

Antxon Agirrezabalaga (Aia, 1983) Euskadiko Plater Tiraketa Kopako txapelduna da, eta Espainiako Txapelketan bigarren postuan geratu da, taldeka egin duen saioan. Duela lau urte hasi zen plater tiraketan, eta lehenengo mailara igotzea du helburu. Zer moduzko saioa egin duzu Euskadiko Kopan? Hirugarren mailan geratu naiz txapeldun; sailkapen orokorrean, berriz, hirugarren postua lortu dut. Arraten (Gipuzkoan) jokatu genuen txapelketa. 25 platereko bi serie [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kirola, Orio, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

“Kontzentrazioa ezinbestekoa da plater tiraketan”

2012/05/14
Nork
“Kontzentrazioa ezinbestekoa da plater tiraketan”

Antxon Agirrezabalaga (Aia, 1983) Euskadiko Plater Tiraketa Kopako txapelduna da, eta Espainiako Txapelketan bigarren postuan geratu da, taldeka egin duen saioan. Urola Kostako Hitza egunkariak bihar argitaratuko du Agirrezabalagaren elkarrizketa osoa. Zer moduzko saioa egin duzu Euskadiko Kopan? Hirugarren mailan geratu naiz txapeldun; sailkapen orokorrean, berriz, hirugarren postua lortu dut. Arraten (Gipuzkoan) jokatu genuen txapelketa; 25 plateretako bi serie egin genituen; guztira [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Amenabar Zarautz Ohorezko Zilar Mailako taldea da

2012/05/14
Nork
Amenabar Zarautz Ohorezko Zilar Mailako taldea da

Igoera faseko finalerdiko partida irabaztea nahikoa zuen Amenbar Zarautz eskubaloi taldeak Ohorezko Zilar Mailako txartela lortzeko, eta halaxe egin zuten. Errenteriako kiroldegia zalez beteta, zarauztarrek ez zuten hutsik egin eta 23-27ko emaitzarekin hartu zuten mendean BM La Roca taldea. Igoera lortuta zuten, jada, baina pauso bat haratago eman eta txapelketa irabazi zuten, finalean Ereintza etxeko [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kirola | Iruzkinak ezgaituta

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Blogak

Berriketan.info [RSS]

  • Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Sanpedroetako festa batzordea astelehenean elkartuko da gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    Orioko San Pedro festak antolatzeko bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, kultur etxean. 18:30ean elkartuko dira, eta udalak dei egin die herritarrei bertan parte hartzeko. Hirugarren aldiz bilduko da festa batzordea.

     


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du iPhone, iPad eta iPod touch-erako bertso aplikazioa gunean   duela 18 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaAbarkatxo erabiltzaileak bertso aplikazio bat sortu du Apple tresnentzat. ETBko Mihiluze saioaren Pottokumeak probaren antzeko aplikazioa da: “Aplikazio hau jolas erara planteatuta dago. Pantailan, bertso bat agertuko baita baina errimak, oinak, kenduta. Erabiltzaileak, dagozkion oinak bertsoan jarri beharko ditu, ordenean. Amaitutakoan, aplikazioak automatikoki zuzenduko du bertsoa, ondo dauden errimak berdez jarriz eta gaizki daudenak, ordea,


  • Bizkaiko Bertsolari Txapelketa-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 18 minutu · Ikusi

    ”Parte-hartzetik bertso-afanera” Maddi Ibaibarriagak Plazatik
    http://www.bizkaikotxapelketa.com/parte-hartzetik-bertso-afanera/


  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Domekan lehiatuko da Sabin Foruria Memoriala txirrindulari lasterketa gunean   duela 19 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaDomekan, 16:00etan, lehiatuko da Lea-Artibai eskualdeko errepideetan zehar, Markina-Xemeingo Txirrindulari Elkarteak 22. urtez antolatuko duen Sabin Foruria Memoriala txirrindulari lasterketa. 23 urtez azpiko txirrindulariak hartuko dute parte, aurten, bertan, eta Lehendakari Txapelketarako puntuagarria izango da. Aldaola kaletik irtengo dira txirrindulariak, eta 103 kilometrotako ibilbidea egin beharko dute. Ibilbidea: (I rteera) MARKINA-XEMEIN – Plazakola – Berriatua – Ondarroa – [...]


  • Koadro txikiaSusak argitaratu du idazlearen lehen nobela Yoseba Peñak (Sodupe, 1977) bere lehen literatur lana plazaratu du: Hodeien adorea nobela. Kontalari nagusia trapitxero bat da, eta hiru anaiaren bizitzak azaltzen dizkio irakurleari. Txefe, kotxe mekanikaria; Jon, unibertsitate-ikaslea; eta Hodei, autista. Familia arras apalekoak dira Preciado anaiak, Donostiako periferiako estolderian haziak, bizitzan zori txarretik gehiago izango dutenak ditxa [...]