Izarraitz Mendi Lasterketako garaileak sari banaketa saioan; Combarieu eta Becerra lehen postuan (Argazkilaria: Nerea Uranga) Mendi lasterketen sukarra hedatuz doa, eta astebururo modalitateko hainbat proba antolatzen dute Euskal Herri osoan. Herenegun, esaterako, bi jokatu zituzten eskualdean: Pagoeta Mendi Lasterketa eta Izarraitz Mendi Lasterketa. Egun eta ordu berean antolatu zituztenez, lasterkari gutxiago lehiatu ziren batean zein [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Kirola, Paperekoa | Iruzkinak ezgaituta
Antxon Agirrezabalaga (Aia, 1983) Euskadiko Plater Tiraketa Kopako txapelduna da, eta Espainiako Txapelketan bigarren postuan geratu da, taldeka egin duen saioan. Duela lau urte hasi zen plater tiraketan, eta lehenengo mailara igotzea du helburu. Zer moduzko saioa egin duzu Euskadiko Kopan? Hirugarren mailan geratu naiz txapeldun; sailkapen orokorrean, berriz, hirugarren postua lortu dut. Arraten (Gipuzkoan) jokatu genuen txapelketa. 25 platereko bi serie [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Kirola, Orio, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Orokieta eta Institutuko ikasle eta irakasleak, ekitaldiaren amaieran (Argazkilaria: Amaia Ventas) Musika, dantza, tailerrak, kirola, ikuskizunak… Askotariko ekimenak izango dira ekainaren 10ean , Euskal Eskola Publikoaren XXI. Jaian. Zarautzen izango da aurten «benetako eta kalitatezko euskal eskola publikoaren» aldeko festa handia, Bale, bizi garen seinale! lelopean, eta egitarau zabala prestatu dute horretarako. Ostiralean aurkeztu zituzten [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Hezkuntza, Paperekoa | Iruzkinak ezgaituta
Orioko Udalak erabilera anitzerako lokal bat sortu du, Salatxo Plaza berriaren azpian. Oraindik guztiz amaitu gabe dago aretoa, altzariak jartzea falta delako. Baina udalak adierazi duenez, hornitze lanak egin dituzte dagoeneko. Beñat Solaberrieta Orioko alkateak adierazi du gela publikoaren funtzionamendu zehatza oraindik zehaztu gabe dutela, baina herriko elkarteek, taldeek eta herritarrek erabili ahal izango dutela [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Gizartea, Orio, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Oriotarrek balea 1901. urteko maitzaren 14ean harrapatu zuten, eta azken urteotan gertakari horrekin lotzen dute Orioko Artisautza Azoka. Data hori gainean da dagoeneko, eta hala, Orioko Udalak hogeigarren urtez tradizioa eta eskulana elkartzen dituen egitasmoa antolatu du. Urtemugaren bezperan egingo dute aurten azoka, igandean. Hogeita hemezortzi postuk osatuko dute Artisautza Azoka aurten. Oriotarren nahiz inguruko [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Ekonomia, Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioak, Azpeitiko Tren Museoko urteko jardueren artean, Tren Bidea argazki lehiaketa antolatu du lehen aldiz. Adin nagusiko edozein argazkilarik har dezake parte, eta aurkeztutako irudiek trenbidearekin lotura zuzena izan beharko dute. Zehatzago esateko, Euskal Herriko trenbide sareko trenak irudikatzea da lehiaketako helburu nagusia. Argazkia bisualizatzeko, ateratzeko eta aurkezteko denbora soberan dago oraindik. [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Azpeitia, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Harribil dantza taldeak pasa zen astean aurkeztu zuen Argi-ilun emanaldia, Orioko Karela kiroldegian, eta orduan egin zuten zozketako saridunak honako zenbakiak dira: lehenengo saria 1085 zenbakiari suertatu zaio, eta bigarren eta hirugarrena, berriz, 0610 eta 2792 zenbakiei, hurrenez hurren.
Irakurri gehiago
Etiketak:Harribil, Orio, zozketa
Bidalita Aisia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Maria Maestra haurreskolak bihar zabalduko du matrikulazio epea. Maiatzaren 11ra bitartean, zero eta bi urte arteko haurrek izango dute izena emateko aukera. Astelehenetik ostiralera bitartean, 09:30etik 11:00etara bitartean, edo 15:00etatik 16:00etara bitartean inskribatu ahal izango da. Zalantzak argitzeko 943-89 06 25 telefonora deitu daiteke.
Irakurri gehiago
Etiketak:haurreskola, Maria Maestra, matrikulazioa, Orio, paperekoa
Bidalita Bestelakoak, Hezkuntza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Emakumezkoen arraun denboraldia aurkeztu dute antolatzaileek, eta uztailean eta abuztuan egingo dituzten estropaden egutegia jakinarazi dute; Orio, Getaria-Tolosa eta Zumaia Salegi Jatetxea ontziek uztailaren 7an emango diote hasiera Euskotren Ligari, Portugaleten (Bizkaia). Zazpi ontzi lehiatuko dira, eta hurrengo egunean Zarautzen Eusko Label Bandera jokatuko dute. Bi saio horiek erabakigarriak izango dira orioarrentzat eta zumaiarrentzat, sailkapen [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:arrauna, arraunlariak, estropadak, Euskotren Liga, Getaria-Tolosa, Orio, paperekoa, Zarautz, Zumaia
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
«Modelo zinemaren itxierak eta Lizardi antzokiaren itxiera arriskuak azpiegitura txukunik gabe utzi du herria», dio kultura zinegotzi Gari Berasaluzek. Horrez gain, «aurreko legealdian egindako kudeaketa txarra» medio, herriko kultura «egoera larrian» dagoela nabarmendu du. Egoera horrek, ordea, «kultur azpiegituren egoera berraztertzeko» aukera ematen du, haren esanetan. Hori dela eta, herritarrekin parte hartze prozesua abiatuko du [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Zarauzko Udala
Bidalita Azpiegiturak, Paperekoa | Iruzkinak ezgaituta