Urola Kostako Hitza

«Eztabaida intelektual bat izango dute pertsonaiek»
Kandido Uranga aktore zumaiarra (Argazkilaria: Gari Berasaluze)

Bizitzaz eta adiskidetasunaz hausnartzen duten bi artisten inguruko antzezlana da Kafe txinatarra. Alde batetik, Hektor idazlea dago. Bestetik, berriz, Julian argazkilaria. Biek bat egingo dute gaur gauean, 22:00etatik aurrera, Zumaiako Aita Mari antzokian. Kandido Uranga (Zumaia, 1955) bertan izango da, bera arduratuko baita aipatutako bigarren pertsonaia antzezteaz.

Gainerako kafeekin alderatuta,  zertan da ezberdina kafe txinatarra?

Ez dut ideiarik ere. Kafe kolonbiarra, nigeriarra, greziarra, turkiarra… eta txinatarra. Kafeen artean bat gehiago da. Segur aski, kafe txinatarra auzo txinatarretan hartu beharko da.

Auzo txinatar batean kokatuta al dago bada istorioa?

Ez, ez dago horrelako auzo batean kokatuta, baina pertsonaietako bat bertan bizi da, eta noizbehinka kafe txinatarra hartzen du. Era berean, txinatarrez hitz egiten du, baita txinatarren filosofiaz eta bizimoduaz ere. Baina, azken finean, aitzaki bat baino ez da beste hainbat gauza ezkutatzeko.

Hori al da zure pertsonaia antzelan honetan?

Ez, Asier Hormazak antzezten duen Hektor da pertsonaia hori. Idazlea da, eta bera bizi da auzo txinatarrean. Nik Julian argazkilaria antzezten dut.

Antza denez, etsaituta dauden bi lagunen kontakizuna da.

Lagunak dira, baina etorkizuna eraikitzen doa. Oraingoz, iragana bakarrik dakigu: oraina etengabeko iraganaz bihurtzen da eta orainak egiten du etengabeko etorkizuna. Orain arte lagunak dira bi pertsonaiak, baina etorkizunean ez dakigu zer gertatuko den, eztabaida latz bat izango baitugu. Hori edonori gerta dakioke: gure lagun-mina hala izango da lagun-mina den bitartean, baina izateari uzten dionean, ez dakigu  zer izango den bihar.

Printzipioz, ongi hasi eta gaizki bukatzen den harreman bat al da?

Bai, hala da. Harremana gozoagoa da hasieran bukaeran baino. Ongi eta gazki bukatzen den, hori erlatiboa da, eta, egia esan, ez dakit bien arteko erlazioa noiz dagoen hobeto. Aldatuz doa, zalantzarik gabe.

Nolakoak dira bi artista hauek?

Porrot egiten duten bi pertsonaia dira. Elkarren artean eztabaida dialektiko-intelektual bat izango dute; premiazkoa duten eztabaida, alegia. Idazlea argazkilariarengana joango da goizeko 02:00­etan, zor dion dirua eskatzera. Nire pertsonaiak zera galdetuko dio, orduan: ea zor dion diruaren bila datorren, ala idatzi berri duen liburuaren herentziaren bila. Eztabaida horrela hasten da. Psikologikoki batak bestea manipulatzen du hasiera batean, baina denborak aurrera egin ahala, manipulatuak ezingo du hori aurrera eraman, eta bere benetako egia utziko du agerian. Nolabait esateko, ikuspegi eta bizimodu diferenteak dituzte.

Hausnatzeko antzezlan bat dela uste al duzu?

Ikusteko antzezlana da. Antzerkia ikusiz tarte atsegin bat pasatzeko aukera ematen du. Ekitaldi bakarra izango du obrak, hasieratik bukaerara arte, eta bi aktoreen eskutik, bi pertsonaien arteko lehia du kontagai.

Gaztelaniazko bertsioaren ondotik dator euskarazkoa, ezta?

Lehen bertsioa gaztelaniaz egin zuten, Asier Hormazak eta Manuel Galianak. Ondoren, niri deitu zidaten euskarazko bertsioan parte hartzeko. Beraz, antzezlana jada disenatuta zegoen ni sartzerako. Euskarazko bertsioa duela hiru hilabete inguru estreinatu genuen, eta jendea oso gustura geratu da gure lanarekin. Sentipen onarekin, egia esan.

Zure kasuan, eroso sentitzen al zara Julian argazkilariaren azalean?

Bai. Oso atsegina da halako lanak egitea, baita antzeztoki gaina Asier Hormazarekin partekatzea ere. Aktore handia da, eta elkarrekin oso ongi pasatzen dugu. Horrexegatik bakarrik merezi izan du antzezlan hau egiteak; hau da, gure arteko, bi aktoreon arteko, gozamenagatik.

Kafe txinatarra antzezlanaz gain, antzerki proiektu propioekin –Miranderen inguruan ikuskizunarekin– ere jarraitzen al duzu?

Bai, deitzen badidate inon egiteko, beti prest nago. Miranderen inguruan lanarekin, adibidez, badaramat pare bat urte, eta, oraingoz, beste proiektu pertsonalik ez dut esku artean. Hala ere, baditut beste proiektu batzuk, baina oraindik goiz samar da horiei buruz hitz egiten hasteko. Askotan hobe da ez hitz egin, askotan ez baitakizu ziur izango diren ala ez.

Hori antzerkiari dagokionez. Izan ere, Goenkale-n ere jarraitzen duzu.

Aurtengo denboraldiko grabazioekin bukatu dugu. Telesaila emititzen jarraitzen dute, baina aktoreok jada bukatu ditugu antzezpenak. Orain zain gaude, ea da­torren denboraldian zer gertatuko den. Pentsatzen dut jarraituko duela, baina ETBren baieztapen ofizialaren zain gaude. Bestela, Goenkale-n oso gustura nabil. Herrian badago ikusteko amorratzen dagoen publiko oso fidela eta leiala, eta hori horrela den bitartean, guk horientzat egiten segituko dugu.

Aktore todoterreno horietakoa zara: antzerkia, telebista, zinema…

Abizena soberan dagoela uste dut. Ni aktorea naiz, besterik ga­be. Gainera, ez dut aktore todoterrenorik ezagutzen. Ez dakit zer esan nahi duen ere.

Zorteduna zarela, behintzat, ezin diteke uka. Diziplina guztietan lana sarri eta nahiko konstatea duzu.

Orain arte hala izan da, eta, alde horretatik, zorteduna naiz. Dena dela, aktore batzuen izenak baino ez ditugu ezagutzen. Demagun Euskal Herrian 300 edo 400 aktore daudela. Horietatik zenbat ezagutzen ditugu? Eta Espainian? Eta Hori horrela, zortedun sentitzen naiz, aktore lanetik bizimodua ateratzen dudalako.

EAJko ordezkariek Bilduk atez atekoa ezarriko duen argitzeko eskatu dute
Ezkerretik eskuinera, EAJko ordezkari Andoni Aristi (Getaria), Montse Arana (Zumaia), Igor Iturain (Aia), Imanol Lasa (Zarautz) eta Noemi Ostolaza (Orio) atzo egin zuten agerraldian, Zarauzko batzokian (Argazkilaria: Amaia Ventas)

EAJko kostako ordezkariek Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian Bilduk atez atekoa ezarriko duen ala ez argitzeko eskatu dute. Aian ez dutela jarriko aurreratu du Aiako alkate Igor Iturainek (EAJ). Pasa den astean, aipatu herrietako alkateek (Bildu) eta Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari Amaia Guruzetak (Bildu) birziklatzearen alde lanean jarraitzeko konpromisoa hartu zuten, agerraldi publiko batean. Ez zuten zehaztu, ordea, zein izango den bultzatuko duten bilketa sistema.

Horren harira, Bilduk «behin eta berriz aldarrikatzen duen gardentasuna hankaz gora jarri» duela nabarmendu du Iturainek. Hondakinen kudeaketan azken pausoan bi aukera daudela gogoratu du: birziklatu ezin daitekeena errauste plantan erretzea, ala atez atekoa jarri eta errefusa zabortegira botatzea. Lehenbiziko aukeraz baliatuz gero, hondakinen arazoari irtenbidea emateaz gain, energia sor daitekeela esan du. Bigarrengoak, berriz, Urteta urte askoan zabalik mantentzea dakarrela adierazi du, eta horrek hainbat kalte ekarriko dizkiela auzotarrei, eta, oro har, herritarrei.

Europako legearen aurka

Pasa den otsailean Gipuzkoako Bilduk 34 udalerritan atez ateko bilketa martxan jarriko zuela iragarri zuen; tartean, Azpeitia, Getaria, Orio, Zarautz, Zestoa eta Zumaian. Hori «Europako legediaren aurkako proposamena» dela esan du Zarauzko EAJko Imanol Lasak, eta herritarren iritzia «kontuan hartu gabe» erabaki dutela, gainera. «Orain arteko planteamendua aldatu dute, inori ezer esan gabe. Donostian egindako prentsaurreko baten bidez jakin genuen atez atekoa inposatuko dutela. Lotsagarria da».

Hori dela eta, Urteta noiz arte mantenduko duten zabalik eta bertara zenbat hondakin tona botako duten zehazteko eskatu die alkateei Lasak. «Serioak izan daitezen eskatzen diegu, egia esateko eta gardentasunez jokatzeko».

Kostako herrietako EAJk, aldiz, bosgarren edukiontziaren bidezko bilketa bultzatzen jarraituko duela nabarmendu du. «Herri guztietan jarri behar da, modu ordenatuan». Koalizioak «alternatiba hoberik» balu, aurkez dezala eskatu dio Bilduri.

Plataforma Zumaian

Birziklapena bai, atez atekoa ez plataforma aurkeztuko dute astelehenean, Zumaian. Oxford aretoan izango da ekitaldia, 19:00etan. Zarauzko plataformak  atez atekoaren aurkako 8.040 sinadura jaso ditu, guztira. Juan Luis Illarramendi alkatearekin biltzeko hitzordua eskatuko dute datozen egunetan, jasotako sinadura kopuruaren berri eman, eta herritarren iritzia kontuan izan dezan eskatzeko. Herri kontsulta egiteko eskatuko diote, hala.

Museoaren Egunarekin bat egingo dute gaur eskualdeko lau museok
Azpeitiko Burnibidearen Euskal Museoan Urolako burnibide zaharrari buruzko erakusketa dago zabalik, joan den ostiraletik (Argazkilaria: Nerea Uranga)

Museoen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin bat egingo dute gaur eta asteburuan Azpeitiko Burnibidearen Euskal Museoak, Zestoako Ekainberrik, Getariako Balentziaga museoak eta Zarauzko Arte eta Historia Museoak. Mundu aldakor batean, erronka berriak, inspirazio berriak du leloa aurtengo Museoen Nazioarteko Egunak.

Hala, Urola Kostako museoek jasotzen duten ondarea ezagutzeko aukera egongo da asteburu osoan zehar eskualdearen barnealdetik hasi eta kostaldera arteko bidean. Eskualdeko museoetan ate irekien jardunaldiak izango dituzte gaur. Horrez gain, euren ohiko eskaintza ekitaldi berriekin osatuko dute.

Urolako tren zaharra gogoan

Azpeitiko Burnibidearen Euskal Museoak bertan jasotako bilduma eta gaur zortzi inauguratu zuen Urolako trenbideari buruzko erakusketa ikusteko aukera eskainiko du. Urolako burnibidea: azken bidaia aldia erakusketak Urolako trenaren bagoiak bertatik bertara ikusteko aukera eskaintzen du. Gainera, panel handi batzuen bidez Urolako tren zaharraren nondik norakoak azaldu dituzte, eta ikus-entzunezko batean trena ezagutu eta burnibidean lan egin zuten herritarren testigantzak bildu dituzte. Erakusketa, Azpeitiko Argazki Elkartearekin elkarlanean osatu zuten, horretarako 300 argazki inguru erabiliz.

Urolako tren zaharraren erakusketarekin lotuta, beste bi ekitaldi antolatu dituzte gaur arratsalderako Euskal Burnibidearen Museoko instalazioetan. Batetik, Zumaiako San Pedro abesbatzaren emanaldia izango da; bost euskal kanta abestuko dituzte. Jarraian, Lourdes Odriozola historialariak Urolako trenbidearen ikuspegi orokorra emango du, museoko auditorioan eskainiko duen hitzaldian.

Bestetik, museoen egunarekin bat eginez Ekain abentura aurkeztuko dute gaur Zestoako Ekainberrin. Bertako eskaintzaren «izarra» dela adierazi dute antolatzaileek; «Historiaurrekoen moduan bizitzeko aukera» izango da bi orduz. Hala, besteak beste Ekain kobazuloaren erreplika eta erakusketa finkoa bisitatzeko eta ehizatzeko, eta sua eta margoak egiteko teknikak erakutsiko dituzte.

Balentziaga, barru-barrutik

Getariako Balentziaga museoak lehendabiziko aldiz ospatuko du aurten Museoen Nazioarteko Eguna. Sarrera doan izango da gaur, eta bertan dauden Marrazketaren dotorezia; Parisko kronika; Carlos Saenz de Tejada eta ManneQueen, since 1922 erakusketak ikusteko aukera edukiko dute bisitariek. Horrez gain, gaur arratsaldean fundazioko zuzendariak gidatuta eraikinaren arkitektura barru-barrutik ezagutzeko ibilaldia antolatu dute, «berez ikusten ez diren eremuetan ibiliz». Ondoren, Miren Arzalluz fundazioko bildumaren arduradunak Cristobal Balentziagaren hastapenetaz hitzaldia emango du. Museoaren Gauarekin ere bat egingo du Getariako museoak bihar. Hala, gau zinematografiko eta gastronomikoa eskainiko du, iluntzeko hamarretatik goizaldeko ordubatak bitartean.

Azkenik, Zarauzko Arte eta Historia museoak ere gaurko eta biharko ate irekien jardunaldiak antolatu ditu. Era horretan, herritarrak eta bisitariak Santa Maria la Realgo aztarnategi arkeologikoak ezagutzera gonbidatu dituzte. Eraikinak, hilobiak eta antzinako elizak ikus daiteke bertan.

Museoen eskaintza

Azpeitia

Burnibidearen Euskal Museoa.

- Gaur, ate irekien jardunaldia ospatuko dute eta museoko bildumaz gainera Urolako burnibidea: azken bidaia aldia erakusketa ikusteko aukera. 18:30ean, San Pedro abesbatzaren emanaldia, Amaia Aldalurrek zuzenduta. Eta, 19:30ean, museoko auditorioan, Lourdes Odriozola historialariaren hitzaldia, Urolako burnibidea: ibilbide esanguratsu baten jaiotza eta gainbehera gai hartuta.

Getaria

Balentziaga museoa.

- Gaur, sarrera doan izango da egun osoan. 17:30ean, bisita gidatua Javier Gonzalez Durana Cristobal Balenciaga Fundazioaren zuzendariarekin. 18:30ean, hitzaldia, Parisko ibiltokiak Cristobal Balenciagaren hastapenetan (1917-1936) izenburupean. Hizlari, Miren Arzalluz ariko da.

- Bihar, Museoen Gaua ospatuko dute. 22:00etan, hasiera. 22:15ean, El Arte de la moda filmaren emanaldia. 23:15ean, txokolatea eta Getariako botoien dastaketa. 23:45ean, Cristobal Balenciaga. El legado de un mito filmaren emanaldia.

Zestoa

Ekainberri.

- Gaur, Zestoatik Ekainberrira ibilbidea egingo dute eta Ekain abentura aurkeztuko dute.

- Bihar eta etzi, sarrerak erdi prezioan izango dira: Ekainberrikoa 3 eurotan eta Ekain abentura-koa 4 eurotan.

Zarautz

Arte eta Historia museoa.

Bihar (10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara) eta etzi (16:00etatik 18:00etara) ate irekien jardunaldia. Bihar bisita gidatuak antolatu dituzte, 10:30ean gazteleraz eta 16.30ean euskaraz. Telefonoa: 943 835281.

Hilaren 26an Umeen Eguna izango da Sanjuandegin, auzoko festen harira
Sanjuandegiko Umeen Eguna aurkeztu eta parte hartzeko gonbidapena egin dute

Sanjuandegin 3 urtetik 12 urtera bitarteko haurrentzako Umeen Eguna antolatu dute maiatzaren 26rako. Haurrei zuzendutako ekitaldiak izango dira goiz-goizetik, «egun polit bat pasatzeko asmoarekin».

Umeen Egunean parte hartzeko izena emateko orriak herriko ikastetxeetan banatu dituzte, eta gaur da inskribatzeko azkenengo eguna.

Esku orririk jaso ez duenak 645-47 17 00 telefonora deituta eman dezake izena.

Eguneko ekitaldiak koordinatzen eta haurrak antolatzen begiraleek jardungo dute. Goizeko hamaiketan Jose Antonio Agirre plazan elkartu, eta arratsaldeko seiak bitartean hainbat ekitaldi egingo dute, baita bazkaria e

re. «3 urtetik 6 urtera artekoak toki zehatz batean egongo dira, eta jolasak egingo dituzte. Nagusiagoak, berriz, auzoan zehar ibiliko dira jolasean. Denak begiraleekin egongo dira, eta gurasoek ez dute bertan egon beharrik izango», diote Umeen Egunaren antolatzaileek.

Umeen Egunean parte hartzeko ezer ez da ordaindu behark

,o eta bazkaria ere Xanjuandegi auzo elkartekoek prestatuko dute. Bazkariko menua aurreratu dute: makarroiak eta izozkia.

Bazkalondoan, diskotekarako prestaketak hasiko dituzte. 16:30ean jarriko dute martxan. Tarte horretan, gainera, festei hasiera ofiziala e

mango dion Amona Mantangorriren etorrerako koreografia prestatuko dute haurrek. Diskoteka eta gero, seietatik zortziak bitartean haurrak gurasoek jaso beharko dituzte.

Sanjuandegiko festen baitan antolatu du Umeen Eguna Xanjuandegi auzo elkarteak. «Orain dela urte batzuk ere haurrentzako egun bat antolatu ohi zen Sanjuandegiko festetan. Azken urteetan, berriz, umeentzako jolasak antolatzen genituen arratsalde batean. Baina, festetako gainontzeko ekitaldiak bezalaxe, haurren jolasak ere indarra hartu dute. Horregatik, aurten festen asteburua baino astebete lehenago txikienei eskainitako egun oso bat antolatu nahi izan dugu», adierazi dute kideek.

Festak iragartzeko bideoa egin du Xanjuandegi auzo elkarteak, eta hemen ikus daiteke.

EAJko ordezkariek Bilduk atez atekoa ezarriko duen argitzeko eskatu dute
Ezkerretik eskuinera, EAJko ordezkari Andoni Aristi (Getaria), Montse Arana (Zumaia), Igor Iturain (Aia), Imanol Lasa (Zarautz) eta Noemi Ostolaza (Orio) atzo egin zuten agerraldian, Zarauzko batzokian (Argazkilaria: Amaia Ventas)

EAJko kostako ordezkariek Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian Bilduk atez atekoa ezarriko duen ala ez argitzeko eskatu dute. Aian ez dutela jarriko aurreratu du Aiako alkate Igor Iturainek (EAJ). Pasa den astean, aipatu herrietako alkateek (Bildu) eta Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari Amaia Guruzetak (Bildu) birziklatzearen alde lanean jarraitzeko konpromisoa hartu zuten, agerraldi publiko batean. Ez zuten zehaztu, ordea, zein izango den bultzatuko duten bilketa sistema.

Horren harira, Bilduk «behin eta berriz aldarrikatzen duen gardentasuna hankaz gora jarri» duela nabarmendu du Iturainek. Hondakinen kudeaketan azken pausoan bi aukera daudela gogoratu du: birziklatu ezin daitekeena errauste plantan erretzea, ala atez atekoa jarri eta errefusa zabortegira botatzea. Lehenbiziko aukeraz baliatuz gero, hondakinen arazoari irtenbidea emateaz gain, energia sor daitekeela esan du. Bigarrengoak, berriz, Urteta urte askoan zabalik mantentzea dakarrela adierazi du, eta horrek hainbat kalte ekarriko dizkiela auzotarrei, eta, oro har, herritarrei.

Europako legearen aurka

Pasa den otsailean Gipuzkoako Bilduk 34 udalerritan atez ateko bilketa martxan jarriko zuela iragarri zuen; tartean, Azpeitia, Getaria, Orio, Zarautz, Zestoa eta Zumaian. Hori «Europako legediaren aurkako proposamena» dela esan du Zarauzko EAJko Imanol Lasak, eta herritarren iritzia «kontuan hartu gabe» erabaki dutela, gainera. «Orain arteko planteamendua aldatu dute, inori ezer esan gabe. Donostian egindako prentsaurreko baten bidez jakin genuen atez atekoa inposatuko dutela. Lotsagarria da».

Hori dela eta, Urteta noiz arte mantenduko duten zabalik eta bertara zenbat hondakin tona botako duten zehazteko eskatu die alkateei Lasak. «Serioak izan daitezen eskatzen diegu, egia esateko eta gardentasunez jokatzeko».

Kostako herrietako EAJk, aldiz, bosgarren edukiontziaren bidezko bilketa bultzatzen jarraituko duela nabarmendu du. «Herri guztietan jarri behar da, modu ordenatuan». Koalizioak «alternatiba hoberik» balu, aurkez dezala eskatu dio Bilduri.

Plataforma Zumaian

Birziklapena bai, atez atekoa ez plataforma aurkeztuko dute astelehenean, Zumaian. Oxford aretoan izango da ekitaldia, 19:00etan. Zarauzko plataformak  atez atekoaren aurkako 8.040 sinadura jaso ditu, guztira. Juan Luis Illarramendi alkatearekin biltzeko hitzordua eskatuko dute datozen egunetan, jasotako sinadura kopuruaren berri eman, eta herritarren iritzia kontuan izan dezan eskatzeko. Herri kontsulta egiteko eskatuko diote, hala.

Txalintxon hasi eta Xoxoten bukatuko da Mendi Astea
Txalintxoko eguna. Haur eta gazteak Txalintxon, 2010ean (Argazkia: Lagun Onak Mendi Bazkuna)

Etzi hasita, igandetik igandera bitartean, mendiarekin lotutako hainbat ekitaldi prestatu ditu Lagun Onak Mendi Bazkunak. Etzi Txalintxoko eguna ospatuko dute, han haurrentzako egun osoko egitaraua antolatu dute. Azpeitiko plazatik 09:00etan irtengo dute mendizaleek. Txalintxon eguerdian meza izango da, gero salda hartzeko aukera egongo da eta haur jolasak ere izango dira, trikitilariek alaituta.

Asteartetik aurrera, berriz, hiru proiekzio izango dira mendizaleen egoitzan, 21:00etan. Asteartean Gorka Karapeto azpeitiar eskatzailearen txanda da. Honi lekukoa Josu Bereziartua herriko goimendizaleak hartuko dio asteazkenean. Ostegunean, berriz, herritik kanpokoak izango dira Zeelanda Berrian familian bizikleta gainean egindako bidaia baten berri ematen.

Maiatzaren 26rako, mendi ibilaldietan parte hartu duten haurrentzako eskalada praktikak eta argazki emanaldia antolatu dituzte. Mendi Astea bukatzeko, maiatzaren 27an, Xoxoteko eguna ospatuko dute mendizaleek.

Maite Eliasek bere lanak aurkeztuko ditu Behance Portfolio Review-n
Elias, astelehenean aurkeztuko dituen lanekin (Argazkia: Maite Eliasen artxiboa)

Maite Elias diseinatzaile azkoitiarrak Behance Portfolio Review topaketan hartuko du parte, Donostian. Datorren astelehenean izango da, eta bi lan aurkeztuko ditu bost minutuko hitzalditxo batean. Diseinura zuzendutako Behance.net sare soziala topaketak antolatzen ari da nazioartean. Bilbon saio bat izan da duela gutxi, eta New Yorken eta Shanghain ere izan dira, besteak beste. Astelehean, diseinu munduarekin zerikusia daukaten Gipuzkoako bost lagunek aurkeztuko dituzte lanak Donostian, eta horietako bat Elias izango da.

«Nire azken bi lanak aurkeztuko ditut. Hasieran gehiago aurkezteko asmoa neukan, baina hain denbora gutxi izanda, nahiago dut bi lan bakarrik aurkeztu, baina sakon». Sormen prozesua azalduko duela jakinarazi du, eta ondoren, bertaratuko direnen galderak erantzungo ditu.

Diseinuan edo sormenarekin lotuta lan egiten duen edonork bere lanak zintzilikatzeko aukera dauka Behance.net-en. Behin jarritakoan, edonork iruzkin edo komentarioak idatzi ditzake lanen inguruan. «Aspaldi jarri nituen nire aurrenengo lanak bertan». Lanak webgunean zintzilikatu dituzten bost lagun aukeratu dituzte, eta horiek izango dira euren lanak jendaurrean aurkeztuko dituztenak. «Nireak hautatu izanak ez du esan nahi nire lanak onenak direnik, jendeak lan onak ipintzen baititu, baina nireak aukeratu dituzte. Mezu bat bidali zidaten, lanak aurkeztu nahiko nituzkeen galdetuz».

Elias diseinu grafikoan aritzen da, baina bestelako modalitatetako jendea izango da berarekin; arkitektura, argazkigintza edo pertsonaia edo pizti diseinatzaileak.

Sortzaileentzako aukera

Topaketa horietan parte hartzeak garrantzia daukala garbi azaldu du Eliasek. «Izen handia dauka diseinatzaileen artean Behancek. Beraz, garrantzitsua da», dio. «Aukera polita da sortzaileenzat. Asko gaude geure kontura lan egiten dugunak, mota guztietako diseinu lanak egiten. Ez da enpresa batentzat lana egitea bezalakoa. Ez daukazu soldata finkorik, hori nabarmena da, baina askatasun handiagoa daukazu sormena lantzeko».

Jaia euskal kutsuarekin
Monik Valor eta Eider Iraola zestoarrak izan ziren garaile iaz Trikitilari Gazteen XII. Getariako Txapelketan (Argazkia: Getariako Udala)

Trikitilari txapelketa, euskal dantzak, sagardoa eta sardina jana, euskarazko film laburrak… Euskal kutsua are nabarmenagoa izango da Getarian datozen egunetan. Urtero legez, Kultura sailak egitarau bete-betea antolatu du Euskal Asterako. Astelehenean bertan hasiko dira ekimenekin; izan ere, euskarazko film laburren emanaldia izango da Gaglo gaztelekuan, 21:00etatik aurrera.

Ostiralean ekingo diete, ordea, ospakizun nagusiei. Gure Txeruko dantza taldeak izango dira egun horretan protagonistak. Haurrek 18:30ean eskainiko dute dantza emanaldia; gazte eta helduek, berriz, 22:30ean. Larunbatean, Euskal Jai Egunean, askotariko jardunaldiak izango dira herrian. Goizean goiz Gazte Alaiak eta musika eskolako eta herri eskolako txistularien doinuekin esnatuko dira herritarrak. Baserriko kirolen jaia izango da gerora, Kulki taldearekin eta baita sardina jana eta sagardoa txotxetik ere.

Era berean, askotariko euskal produktuak erosteko aukera ere  izango dute Harritarten antolatuko duten azokan. 13:00etatik aurrera, dantza emanaldiak eta irrintzi lehiaketa izango dira. Arratsaldean egingo dute, berriz, Trikitilari Gazteen Getariako XIII. Txapelketa. Kantu poteoaren ostean, Laja eta Narbaiza trikitilariek girotuko dute herriko plazan.

Egitaraua

Maiatzak 21, astelehena

21:00. Euskarazko film laburren emanaldia, Gaglo gaztelekuan, Alondegian.

Maiatzak 25, ostirala

18:30. Gure Txeru dantza taldeko haurren emanaldia, herriko frontoian.

22:30. Gure Txeru dantza taldeko gazte eta helduen emanaldia, herriko frontoian.

Maiatzak 26, larunbata. Euskal Jai Eguna

09:00. Goiz soinua, Getariako  Gazte Alaiak eta musika eskolako eta herri eskolako txistulariekin.

10:30-14:00. Azoka, frontoian.

11:30. Baserriko kirolen jaia Kulki taldearekin, Harritarte gunean.

12:00etatik aurrera. Sardin jana eta sagardoa txotxetik

12:00. Musika eskolako trikitilariak kalez kale.

13:00. Banakakoa eta bestelako dantzak Gazte Alaiak txistulariekin, plazan.

Ondoren. Helduen eta gaztetxoen Irrintzi Lehiaketa, plazan.

17:30. Trikitilari Gazteen Getariako XIII. Txapelketa, frontoian.

19:30. Larrain dantza eta bestelako plazako dantzak Arrasateko gaiteroekin, plazan.

Ondoren. Kantu poteoa Gazte Alaiak txistulariekin, Kale Nagusitik hasita.

23:00. Laja eta Narbaiza trikitilariekin erromeria, herriko plazan.

Maiatzak 27, igandea

12:30. Musika Eskolako Elkano haur eta helduen abesbatzaren emanaldia, Berdura plazan.

Hondakinak eta olioa birziklatzeko kanpaina hasi du Urola Erdiko Mankomunitateak
Urola Erdiko Mankomunitateak Birziklatzea erraza da kanpaina jarri du abian, paperezko, kartoizko, plastikozko, metalezko, eta beirazko eta brik ontzi hondakinak eta erabilitako olioa birziklatzea sustatzeko asmoz. Ecoembes, Ecovidrio eta Ekogras erakundeekin batera sortu du ekimena, eta Urola Erdiko Mankomunitatearen baitan dauden udalerrietako —Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Bidegoian, Errezil eta Zestoa­— etxeetan hondakinak eta olioa gaika biltzeko liburuxkak banatuko dituzte. Bertan, 12 itsasgarri izango dituzte, eta herritarrek euren datuekin bete beharko dituzte; hala, birziklatzerakoan, eranskailua ontzian itsatsiko dute, eta modu horretan eskualdeko jatetxe batean bi lagunentzeko bazkari edo afari baterako zozketan hartuko dute parte. Zozketak hilero egingo dituzte, 2013ko maiatzaren 31ra bitartean.

Birziklatzeari buruzko informazio guneak ere jarriko dituzte. Azpeitian, plaza nagusian izango dira gaur, 16:00etatik 20:00etara bitartean; Zestoan, bihar izango dira, 10:00etatik 14:00etara bitartean, Laranjadi Plazan. Azkoitian, igandean jarriko dute informazio gunea, plazan, 10:00etatik 14:00etara artean. Gaiaren inguruan informatzeaz gain, Birziklatzearen magoa ikuskizuna eskainiko dute hiru herrietan.

Mankomunitatearen arabera, hondakinak birziklatzeko garaian «funtsezkoa» da ontzia «erabilgarria izateari uzten dion unean» bereiztea. «Hobea izango da gaika jasotako hondakinen eta eratorritako lehengaiekin fabrikatuko diren produktu berrien kalitatea». Olioaren kasuan, biodiesela sortzeko baliabide bat «alferrik galtzea» saiesten dela gogoratu du erakundeak.

Bigarren eskuko azoka, gaur

Azpeitiko informazio gunea bidezko merkataritzaren eta bigarren eskuko azokaren baitan jarriko dute. Azpeitiko Udalak antolatu du zazpigarren aldiz azoka, eta 17:00etatik 20:00etara izango da zabalik, plazan. Herritarrek, bisitari izatetik haratago, salmenta postua erreserbatzeko aukera dute, 943-67 02 49 telefonora deituta. Postua erreserbatu nahi ez dutenek 16:00etatik 17:00etara bitartean norberak bere gauzak eraman ditzake plazara, eta berak jarritako prezioakin gordailu-salmenta izango dute. Azoka amaitzean, saldu ez dena jasotzera itzuli beharko dute. Zerbitzu guztiak doakoak izango dira, eta arropa ezik beste produktu guztiak onartuko dituzte. Ezinbestekoa izango da produktua erabilia eta egoera onean egotea.

Bidezko merkataritza azokan, berriz, salmenta ugari izango dira, «ingurumena eta giza eskubideak behar bezala zainduz lan eginda».