Osteguna, 2013-06-20

Mari Carmen Almendras Boliviako enbaxadorea Azkoitian izan da

Mari Carmen Almendras Boliviako enbaxadorea Azkoitian izan zen atzo arratsaldean, Bizenta Juaristi Boliviako independentziaren aldeko borrokalariaren jatorria ezagutzeko asmoz. Juaristiren aita azkoitiarra izan zen, eta udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak harrera berezia egin zion Almendrasi. Ordezkari politiko ugari bildu ziren ekitaldian; hala nola, Pello Bastarrika Azkoitiko alkatea, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Iñaki Errazkin aldundiko Ingurumen eta [...]

Egoki idazteko irizpideak, sarean

[Berria.info] Berria egunkariaren estilo liburua oinarrizko tresna da idatzizko komunikabideetan euskaraz diharduten kazetarientzat. Paperezko bertsioa duela sei urte argitaratu bazuten ere, etengabe be­rritzen eta osatzen ari den lanabesa da. Bizitasunasun eta egunerokotasun hori ardatz hartuta, estilo liburuaren edizio digitala osatu dute orain. Atzo arratsaldean aurkeztu zuten Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan, eta dagoeneko erabilgarri jarri dute www.berria.info/estiloliburua [...]

Intsaustiko proiektua auzitan, Azkoitian

Azkoitiko Intsausti eremu industriala bizitoki bihurtzeko proiektua abiarazi zuten 2007an Azkoitia Lantzenek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Gunean 690 etxebizitza libre eta babestu egiteko asmoa zuen orduan Azkoitiko Udalak, eta horretarako hainbat kontratu sinatu zuen Biteso, Sierras Sabi eta Galmak XXI enpresekin. Lehenengo biak lurren jabeak ziren, eta hirugarrenak jarduera industriala zuen han. Bost urte geroago, [...]

Aizpurutxoko Bertso Sariketan gabiriarrak nagusitu dira

[Otamotz.com] Hiru talde izan ziren nor baino nor, Azkoitia, Gabiria eta Zumarraga-Urretxu, eta talde bakoitzean hiru bertsolarik kantatu zuten. Jarraitu irakurtzen…

Madariagan motoak eta quad-ak erabiltzea debekatu du udalak

Azkoitiko Madariaga auzoan mendiko motoak eta quad-ak erabiltzea debekatu egin du Azkoitiko Udalak, hango auzotarren «eskaerei erantzunez». Udalak adierazi duenez, ibilgailu horiek «arazo ugari» sortzen zituzten auzoan, «arriskutsuak eta ingurumenerako kaltegarriak» direlako; izan ere, Inaxio Gorosabel udaleko zinegotziak azpimarratu duenez, ibilgailu horien eraginez mendi-bideak eta ubideak hondatu egiten dira. «Gurutzeta aldean metro bateko zuloak aurkitu [...]

Andramarietako kartel lehiaketa antolatu du udalak, bigarrenez

Azkoitiko Udalak andramarietako kartel lehiaketa jarri du abian bigarren urtez jarraian, eta dagoeneko oinarriak argitaratu ditu; nahi duen edonork hartu dezake parte, eta bakoitzak gehienez kartel bat aurkeztu ahal izango du. Kartelek 2012ko Andramariak izango dute gai nagusia. Lanak egiteko edozein teknika eta material erabili daiteke, eta guztiek honako neurriak izan beharko dituzte: 350 milimetro [...]

Martirietarako behin behineko biderako sarrerako seinalizazioa aldatu dute

Martirietarako behin behineko bidera joateko bidegurutzeko sarrera eta irteerak seguruago izan daitzen, seinalizazioa aldatu egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta GI-631 errepideko Hierros Azkoitia paretik Aldatxarren baserrirainoko zatian ibilgailuek debekatuta izango dute aurreratzea. 400-500 metroi eragingo diete aldaketek. Azkoitiko Udalak adierazi du arrisku dezente zeudela orain arte zegoen moduan, eta horregatik proposatu zioten aldundiari seinalizazioa aldatu [...]

Prointer programa aurkezteko jardunaldiak antolatu ditu Iraurgi Lantzenek

Eusko Jaurlaritzak babesten duen Prointer programa aurkezteko jardunaldiak antolatu ditu ostegunerako Iraurgi Lantzenek. Enpresen nazioartekotzerako laguntza programa da Proienter, eta laguntza horiek ezagutarazi eta bailarako enpresekin harremanetan jartzeko asmoz antolatu ditu saiaok. Egitasmoaren nondik norakoak azalduko dituzte jardunaldietan, eta bertaratu nahi dutenek aurretik baieztatu egin behar dute, honako helbidera idatzita: empresa@iraurgilantzen.net. Era berean, bakanako elkarrizketak [...]

‘Herriko tabernen’ auziaren kontra elkarretaratzeak egin dituzte eskualdean

Atzo arratsaldean Zarautzen, Azpeitian eta Zestoan elkarretaratzeak egin zituzten Herriko tabernen auziaren kontra eta bertan auzipetuta daudenei babesa eta elkartasuna adierazteko. Epaituko dituzten Batasuneko kide izandakoen artean Mikel Arregi Ertxin zestoarra eta Joseba Permach eta Esther Agirre zarauztarrak daude. Sortu alderdiak deituta egin zituzten protestak Konponbideari erasorik ez, utzi Euskal Herria bakean lelopean.

Azkoitiko Aniztasun Kontseiluaren bilera izango da astelehenean

Besteak beste, 2013ko Ipaka astearen balorazioa egingo dute, eta zurrumurruen aurkako taldea jorratuko dute. Elkargunean izango da bilera irekia, 18:30ean, eta udalak bertan parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak.