Getarian, N-634 errepidean bi autoren arteko istripua egon dela jakinarazi berri dute, eta AP-8 autobidean, Zumaia parean, hiru ibilgailuk izan dute istripua. Arretaz gidatzeko gomendatu dute.
Egoki idazteko irizpideak, sarean
[Berria.info] Berria egunkariaren estilo liburua oinarrizko tresna da idatzizko komunikabideetan euskaraz diharduten kazetarientzat. Paperezko bertsioa duela sei urte argitaratu bazuten ere, etengabe berritzen eta osatzen ari den lanabesa da. Bizitasunasun eta egunerokotasun hori ardatz hartuta, estilo liburuaren edizio digitala osatu dute orain. Atzo arratsaldean aurkeztu zuten Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan, eta dagoeneko erabilgarri jarri dute www.berria.info/estiloliburua [...]
‘Herriko tabernen’ auziaren kontra elkarretaratzeak egin dituzte eskualdean
Atzo arratsaldean Zarautzen, Azpeitian eta Zestoan elkarretaratzeak egin zituzten Herriko tabernen auziaren kontra eta bertan auzipetuta daudenei babesa eta elkartasuna adierazteko. Epaituko dituzten Batasuneko kide izandakoen artean Mikel Arregi Ertxin zestoarra eta Joseba Permach eta Esther Agirre zarauztarrak daude. Sortu alderdiak deituta egin zituzten protestak Konponbideari erasorik ez, utzi Euskal Herria bakean lelopean.
Getariako Udal Gobernuak aurrera begira “gogotsu” jarraituko du lanean
Getariako Udal Gobernuak legealdiaren erdia igaro du eta bi urte horietako balorazioa egin du. “Politika arloan esperientzia asko ez izan arren, herriko hainbat eragiletan parte partutako herritarrek osatu genuen zerrenda, ilusioz, gogoz eta konpromisoz gainezka. Lehen unetik helburu nagusi bat genuen, gauzak beste era batera egitea, Getaria eta Euskal Herri hobe bat eraikitzea posible dela [...]
Ireki dute Getaria-Zumaia arteko N-634 errepidea
Errepidean lanak egiten ari dira, eta itxi egin dute berriz kostako errepidea, Getaria eta Zumaia artean. 13:00ak arte N-634 errepideko zati hori itxita egongo dela jakinarazi dute.
Lau egun falta dira TAO sistema abiatzeko Zarautzen
Inkesta: Zer iruditzen zaizu TAOren bereizgarria lortzeko martxan jarri duten prozesua? Bibi Alberdi Herritarra «Pena da. Egoera ikusita beste modu batera egin beharko lituztekete gauzak. Izapide guztiak bete ditut, ordaindu dut, paper guztiak ongi kontrolatuta nituen. Hala ere, ordubete egon behar izan dut zain txartela jasotzeko. Hain zaila al zen bereizgarria etxera bidaltzea? Pazientzia izan, [...]
‘Herriko tabernen auzia’ salatzeko elkarretaratzeak egingo dituzte bihar
Zestoan eta Azpeitian, 19:00etan izango dira protestak, herriko plazetan, eta Zarautzen 19:30ean, udaletxe plazan. «Auzipetuei babesa adierazteaz gain, egungo egoera politikoari erabaki hauek mesede nekez egiten diotela adierazteko deitu dugu elkarretaratzera», azaldu dute Sortuko kideek. Konponbideari erasorik ez! Utzi Euskal Herria bakean! lelopean egingo dituzte elkarretaratzeak. Urriaren 17an hasiko da herriko tabernen 35/02 auziko epaiketa, [...]
Errezeta elektronikoa indarrean jarri dute hainbat herritan
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez, Aizarnazabalen, Getarian, Zestoan eta Zumaian hilaren 20an ezarriko dute e-rezeta. Azkoitian, Azpeitian eta Errezilen, berriz, ostegunaz geroztik dago martxan sendagaiak emateko eta preskripzioak egiteko sistema berria. Sistema berriaren bidez desagertu egingo da ohiko paperezko errezeta, eta horren ordez herriatrrek osasun-txartela aurkeztu beharko dute farmazietan botikak lortzeko, bertan egongo baita [...]
Lorategia duten herritarrak etxean konposta egitera animatu ditu udal elkarteak
Azaroan abiatu zuen Urola Kostako Udal Elkarteak etxean eta auzoan konposta egiteko plana, eta gaur eguerdian planaren 3. fasea aurkeztu dute; norbanakoek etxean eta bizilagunen komunitatean konpostagailua jartzeko kanpaina, alegia. Amaia Guruzeta Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakariak azaldu duenez, azterketa bat egin dute arlo horretan eskualdearen potentzialtasuna neurtzeko. «Azterketaren arabera, 20.906 etxebizitza daude eskualdean, eta [...]
Laburrak
Bideoak
- Title
- 'Alde hemendik' manifestazioa Zarautzen
- Runtime
- 0:14
- Title
- MVI 3237
- Runtime
- 1:14
- Title
- Ondartza taldearen 50. urteurrena
- Runtime
- 0:47
Blogak
- Kalaportu
Ez zaizkit zakurrak gustatzen: Inork fobiarik lepora ez diezadan, hasieratik hasiko naiz: ez zaizkit zakurrak gustatzen. Fisikoki,... - Aldaba euskaltzaleon topagunea
Werten erreformari bizkar eman, eta Euskal Herriti...: Hezkuntzako bederatzi eragilek beste pauso bat eskatu dute: erreformari ezekoa emateaz gain, euskal... - Zinetogram zinekluba (Matadeixe)
ikusi makusi gogoratu: Ekainak 19, 21:30tan, Matadeixen, ARTIN TARTIN (zikloa): EXIT THROUGH THE GIFT SHOP zuz_ Banksy (eus... - Gaurko hitza
garaikur: iz. Trofeoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa) Sinonimoak: iz. [trofeoa]: trofeo (UZEIren Sinonimo...
Bilatu
Herriak
- Etzi Gipuzkoako Talentudunen Txapelketako finalak izango dira Zestoan 2013/06/13
- Kalegorrian Iñurritza musika zikloa, abian 2013/06/13
- Musika zikloaren egitaraua 2013/06/13
Zorion Agurrak
-
Iker (Azpeitia)
Zorionak! Bost muxu goxo etxekoen partez, batez ere zure anaia Beñaten partetik.Zorionak! Bost muxu goxo etxekoen partez, batez ere zure anaia Beñaten partetik.http://urolakosta.hitza.info/files/2013/06/ZORION_AGURRA4.jpgIker (Azpeitia)irakurri gehiago » -
Joxe Antonio (Zumaia)
Zorionak! 74 ere zureak dira, segi horrelaxe. Maite zaitugu!!Zorionak! 74 ere zureak dira, segi horrelaxe. Maite zaitugu!!http://urolakosta.hitza.info/files/2013/06/ZORION_AGURRA2-237x300.jpgJoxe Antonio (Zumaia)irakurri gehiago » -
Patxi (Zumaia)
Zorionak! Zorionak Patxi! Urte askotarako!Zorionak! Zorionak Patxi! Urte askotarako!http://urolakosta.hitza.info/files/2013/06/ZORION_AGURRA1-300x200.jpgPatxi (Zumaia)irakurri gehiago »
Berriketan.info [RSS]
-
Garikoitz Goikoetxea posted an update 25 minutes ago
Krisiaren ondorioz ikasleen egoera kaskartzen ari dela ohartarazi du kontseiluak. Baliabideak ez gutxitzea ezinbesteko jo du.
-
Miren Garate posted an update 56 minutes ago
Inputatu egingo dituztela esan diete ertzainek kateatuta egin direnei.
-
Garikoitz Goikoetxea posted an update 58 minutes ago
EAEko eskola kontseilua azken txostena aurkezten ari da. Proposamen ugari. Erlijioa eskolako ordutegitik ateratzeko baimena eskatu diote Jaurlaritzari.
-
-
Miren Garate posted an update 1 hour, 14 minutes ago
Tentsio handia dago Adegi aurrean. Askatu dituzte kateatuta zeuden batzuk eta identifikatzen ari dira.








