Ostirala, 2013-05-24

Igandean zabalik egongo da ZAEren bigarren eskuko azoka

Hileko azken igande guztitan bezala, etzi zabalik egongo da ZAE Zarauzko Arraun Elkarteko bigarren eskuko azoka. 10:00etatik 13:00etara edukiko ditu ateak zabalik, Arrona enpresaren egoitza zaharrean. Aste tartean ere egoten da irekita, 18:00etatik 21:ooetara.

Ospatu dezagun bertsotan

Berria egunkariak hamar urte beteko ditu ekainean, baina jada ospakizunekin hasia da. Hamarnaka kontatzekoak gara lelopean, 30 kultur ekitalditik gora antolatu ditu Euskal Herri osoan, eta egun osoko jai batekin biribilduko du urteurrena; ekainaren 22an, Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean. Programatutako kontzertu eta antzerki saioez gain, bertso tramak ere antolatu ditu, eta horietako bat Zarautzen [...]

Jada eska daiteke plaza Maria Etxetxikiko hamar pisuetarako

Dagoeneko hamar apartamentu tutelatu prest daude Maria Etxetxiki zentroan. Interesa dutenek eskatu dezakete plaza, beraz. Lehenbiziko pisuan daude guztiak, banakakoak dira, 40 metro koadro ingurukoak. Logela, komuna, sukaldea eta egongela txikia ditu bakoitzak. Horietako batean bizi nahi duenak Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuetan aurkeztu beharko da hautagaitza, 943-00 51 27 telefono zenbakira deituta. Etxe horiek eskatzeko, [...]

Enpresa handienek metaleko grebarekin bat egingo dutela diote sindikatuek

Gipuzkoako metalgintza sektoreko enpresak greba egitera deitu dituzte ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek, herrialdeko hitzarmenaren defentsan. Uztailaren 7an lan itunen ultraaktibitatea bukatuko da, eta ordurako berritzen ez badute, hitzarmena desagertu eta Espainiako Lan Erreforma ezarriko diete enpresei. Baina apirilaren 9tik Metal Hitzarmenaren Negoziazio Mahaia eta Adegi Gipuzkoako Enpresarien Elkartea ez dira elkartu, eta LABek [...]

Laudioko hilketa salatuko dute bihar Zarautzen, Azkoitian eta Azpeitian

Sorginak taldeak,  Bilgune Feministak eta Azkoitiko Emakumeen Mahaiak  egin dute deialdia biharko, ostirala. Elkarretaratzeak 19:00etan izango dira hiru herrietan,  herri bakoitzeko udaletxe aurrean. Goizean jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak 26 urteko emakume bat hil dutela  goizaldean Laudion; Amagoia Elezkano da hildakoa. Ertzaintzak 49 urteko gizonezko bat atxilotu du, hildakoaren bikotekidea.

Adinekoen hiru egoitzatako langileek lan hitzarmenik gabe jarraitzen dute eskualdean

Zestoako Gisasola adineko egoitzan gaur sinatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak proposatutako akordiorako oinarria. Egoitzaren jabeak eta sindikatuetako ordezkariek sinatu dute. Eskualdean denek lortu dute akordioa hiru egoitzatan izan ezik: Zarauzko Santa Anan eta Zumaiako San Juanen eta Otezurin ez dago akordiorik oraingoz. Aste honetako Arkupean gehigarrian jaso dira protagonisten iritziak eta beste hainbat datu; hemen [...]

Antton Aranburu: «Disko berriaren lehenengo suzko froga izango da Zarauzko saioa»

Maiatzaren 30eko greba deialdia dela eta, gaur egingo dute Kafe Torero kultur ekimeneko saioa. Gasteizen bizi den Antton Aranburu (Busturia, 1979) musikaria izango da hilabete honetako gonbidatua, eta uztailean argitaratuko duen Bizirik diskoa aurkezten izango da, Euskalduna tabernan, 21:30etan hasita. Hau ez da Kafe Toreron ariko zaren lehen aldia. Duela bi urte ere izan zinen, [...]

Zarauzko Udalak harrera egin dio Sinergia Zarautz errugbi taldeari

Sinergia Zarautz errugbi taldeak igoera lortu du Espainiako ohorezko B mailara, eta egindako balentria aitor­tze aldera, Za­rauz­ko Udalak harrera egin zion atzo taldeari udaletxean. Bertan izan ziren Jose Luis Illa­rramendi alkatea eta Aser Lertxundi kirol zinego­tzia, eta Zarauzko errubgi jokalariak, besteak beste.

Uda garaian herri osora zabalduko dute TAO sistema Zarautzen

Ekainaren 15etik aurrera hainbat aldaketa egingo dute TAO sisteman. Besteak beste, udan herri osora zabalduko dute. Gainontzeko urte garaietan aparkatzea libre izango da herri guztian, baita 1. gunean ere (Alde Zaharra eta Salbide, Vista Alegre, Azken Portu eta Azken Portu Goia), hor egoiliarrentzat sortutako zona esklusiboetan eta errotazio altuko guneetan izan ezik. «Zarautzen egoera asko [...]

Zazpigarren urteurrena ospatzen hasia da jada Arraio Irratia

Zarauzko Arraio Irrati libreak 7 urte bete zituen astelehenean, eta urteurrena ospatzeko, aurten ere hainbat ekitaldi antolatu dute. Herenegun irratsaio berezia eskaini zuten, eta atzoastearte bidaiariak hitzaldia. Bihar, Gasteizko Hala Bedi irratiko lagunekin solasean ariko dira, 19:30ean, Putzuzulon. Larunbatean, egun osoko urteurren festan  murgilduko dira. 12:00etan, pilota eta pala partidak jokatuko dituzte Frontoi Txikin,  Izerditan [...]