Egitaraua, herriz herri AZKOITIA Maiatzak 17, ostirala. – 22:00. Barrura begiratzeko leihoak dokumentala, Kontzejupean. Maiatzak 18, larunbata. – 12:30. Elkarretaratzea, herriko plazan. AZPEITIA Maiatzak 18, larunbata. Elkartasun Eguna. – 11:30. Elkartasun Krosa. Irteera eta helmuga herriko plazan. 5 kilometroko ibilbidea du. Aurrez izena ematea 10 euro kostako da. Horretarako aukera dago Azpeitian Aradi eta Aitzaki [...]
-
ELAk eta LABek agerraldi bana egin dute Azpeitian
-
-
-
Eskualdeko ibilbide osoko argazkiak eta bideoak, ikusgai eta EROSTEKO aukerarekin: Azkarate-Azkoitia-Azpeitia-Zestoa-Zumaia-Getaria-Zarautz-Orio-Aginaga.
Argizulo barnetegiaren 10. urtemuga ospatuko dute bihar Zestoan
Maiatzak 18, larunbata 10:00. Artisau azoka eta mural pintaketa. 10:30. Aire-akrobazia eta zirku tailerrak haurrentzako. 12:30. Aire-akrobazien erakustaldia. Xuira konpainiaren, El despertar antzezlana eta Zirkula konpainiaren Aire-zoka lana. Euria egiten badu, kiroldegi aurreko aterpean dira. 14:00. Bertso-bazkaria. 15:30. Haurrentzako bideo-emanaldia. 17:30. Musiko Loko Klownek Fuman antzezlana egingo du. 18:30. Kontzertuak: El Grillo y la Cigarra, [...]
Sanisidroak Arroa Behean
Zestoako Arroa Behean sanisidroak hasiko dituzte gaur; mus txapelketa izango da 22:00etan, Ederki elkartean, eta izena 21:30eatik 22:00etara artean eman beharko dute bikoteek. Bihar, berriz, herriko sagardozaleen sagardo dastaketa egingo dute txorizo pintxoekin, 18:00etatik aurrera, eta afariarekin amaituko dute eguna elkartean. Igandean, 17:00 Sanisidroetako I. Pala Txapelketako Finala izango da.
Korrika-ko argazki guztiak
Azkoitia eta Orio arteko KORRIKAko argazkiak eta bideoak, hemen. Argazkiak ikusteaz gain, nahi dena erosteko aukera ere badago honako webguneetan: Azkarate-Azkoitia-Azpeitia artekoak hemen; Arroa – Zestoa – Arroa – Zumaia – Getaria – Zarautz – Orio – Aginaga artekoak, berriz, hemen. Bideoak ere badaude ikusgai, Azkarate eta Azpeitia artekoak hemen;Arroa eta Getaria artekoak hemen daude [...]
ELA eta LABek grebara deitu dituzte herritarrak, «erabaki politikoak baldintzatzeko»
Maiatzaren 30ean egitekoak diren greba orokorrarekin herritarrei bat egin dezaten eskatzeko mobilizazioak hasi dituzte sindikatuek. LABek eta ELAk elkarretaratzeak egin zituzten atzo Azpeitian, bakoitzak bere aldetik, baina biek ala biek egin zuten greba orokorrerako deia. LABek antolatuta, herriko plazan bildu zen hainbat lagun, Euskal Herriak beste [...]
Estresa gainditzea, norberaren esku
Simon Marmier sendagilearen jarraibideak. Nola gainditu estresa? Atseden txikiak hartu behar dira. 5-15 minutu ingurukoak hain zuzen ere. Errendimendu egokia izateko gehiago jan beharra dago. Elikadura osasuntsua mantentzean harreman zuzena du estres mailarekin. Ura edan behar da. 1-2 litro ur egunean. 6-7 ordu baino gehiago egin behar da lo, egunerokoan errendimendu egokia izateko. Kantitatea eta [...]
Kontserbazio Bereziko Eremuak dira Pagoeta eta Izarraitz mendiguneak
Pagoeta eta Izarraizko mendiguneak KBE Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak. Izarraizko eta Pagoetako espezieak eta eremuak ekologikoki «funtsekoak» direla jo ditu Jaurlaritzak, eta horiek babestu ahal izango ditu Jaurlaritzak, hartuko dituen neurrien bidez. Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuorde Josean Galerak bi eremuetako «aberastasuna» nabarmendu du. Pagoetari dagokionez, [...]
Lagun bat galdu du mendiak
Mendia maite, eta mendian lagunartean ibiltzea atsegin zuen Benantxio Irureta (Zestoa, Aizarna, 1953) mendizaleak. Larunbatean hil zen, Aneto (3.404 metro) mendian istripuan. Azpeitiko lagun talde batekin zebilen, eta amildegi batean erorita zendu zen. Larunbatean autopsia egin, eta igandean iritsi zen Azpeitira Iruretaren gorpua. Igande arratsaldean Azpeitiko tanatorioa zabalik egon zen, eta jende ugari bildu zen [...]
Aniztasun kulturalaren festak herritar ugari erakarri ditu
Ipaka Izarraizpeko Aniztasuna Astearen barruan, Aniztasun kulturalaren festa ari dira ospatzen Azkoitian. Goizetik munduko gastronomia desberdinak dastatzeko postuak, dantzak, jolasak eta musikak izan dira herrian, eta plaza jendez bete dute herritarrek eguerdian. Hemen ikus daitezke orduko irudiak:
Benantxio Irureta mendizalea hil da Aneton
(BERRIA.INFO) Benantxio Irureta aizarnarra Aneto mendian (3.404m) hil da, Mahoma pasalekuan erorita, 14:00ak aldera, beste hainbat lagunekin batera jeisten ari zela. Irureta Aizarnan jaio zen 1953ko irailaren 10ean. Ibilbide oparoa izan duen mendizalea izan da, Himalayan, Alpeetan, Andeetan eta Pirinieotan mendi asko igotakoa. Besteak beste Yalung Kang (Himalaya, 8.505) mendia igo zuen 1988an, Azpeitiko [...]
Zestoan turismo arloko profesionalen arteko topaketa antolatu dute
Datorren ostegunerako, maiatzak 16, Zestoako EAJk Turismo arloko profesionalen arteko topaketa antolatu du. Zestoa inguruko profesionalei zuzenduta dago, eta nahi duten guztientzako irekia da. EAJkoek adierazi dutenez, Topaketaren helburua Zestoako Turismoaren inguruan hausnarketa egitea da, gaur egungo egoerari errepasoa eginez eta etorkizunerako proposamenak mahai gainean jarriz. Zestoa, Urola bailarako turismoaren eragilea izenburu hartuta egingo dute [...]
Laburrak
- Bai Euskarari ziurtagiria duten saltokietan zozketak egingo dituzte
- Bolo txapelketa antolatu dute gaur Aizarnazabalen
- Juan Antxieta abesbatza Donostian izango da gaur, kontzertu batean
- Arritokietarako txirrindularitza igoerarako izen-ematea zabalik dago
- Zarautzen merkataritza jardueretarako laguntzak eska daitezke dagoeneko
Bideoak
- Title
- Txibilter eta Haritz Aratz Errekako sanisidroetan
- Runtime
- 0:58
- Title
- Igor Uria, Balentziagako zaharberritze arduraduna
- Runtime
- 1:36
- Title
- Eñaut Elorrieta: 'Deserriko kantak' bakarkako diskoa
- Runtime
- 12:05
Bilatu
- Baleei buruzko hitzaldia egingo du Jon Maiak asteartean 2013/05/13
- Imanol Elias zenari eskainitako erakusketa Shanty Oria margolariak jarrita 2013/05/14
- ‘Zine’ erakusketa ireki dute Ispilu Arte galerian, zinema eta Modelo aretoa oinarri hartuta 2013/05/14
- Birziklatzearen aldekoak denok izanik, zergatik ez dugu ezarriko hondakinen a birziklatzea posible egiten duen sistema bat? | EHBildu Zestoa: [...] Hona hemen ‘Urola Kostako Hitza’k argita...
- Aimar Etxeberria: Oso argigarriak dira Udalak pasa den astean argita...
- Euskal Kultur Mintegia: "Itxia, baina ez isila" Gaurko egunez, duela h...
Zorion Agurrak
-
Ibai (Aia)
ZORIONAK! Aiur eta Iratiren partetik, txokolatezko eta marrubizko muxuak!ZORIONAK! Aiur eta Iratiren partetik, txokolatezko eta marrubizko muxuak!http://urolakosta.hitza.info/files/2013/05/ZORION_AGURRA-225x300.jpgIbai (Aia)irakurri gehiago »
Berriketan.info [RSS]
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 48 minutes ago
Nibali geroz eta sendoago eta aurkariak huts egiten. 1.26ra dago Evans, 2.46ra Uran, 2.47ra Santambrogio eta 3.53ra Scarponi. Intxausti 10. postuan dago, 5.41era.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 52 minutes ago
Gesink oraintxe helmugan, Garateren gurpilean, 4.14ra.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 54 minutes ago
1.28ra iritsi da Beñat Intxausti, Michele Scarponiren aurretik.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 55 minutes ago
Santambrogiok etapa eta Nibalik Giro erdia irabazi dute. Bikain Samuel Sanchez, 26 segundora, eta Beñat Intxausti ez da iritsi oraindik.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 1 hour, 4 minutes ago
Henao, Rosa eta Pellizotti erasoan eta Gesink ezinean. Aurreko hirukoak minutu bateko aldea dauka.




















