Larunbatean jarri zuten martxan TAO sistema berritua. Aparkaleku arautuez gain, beste alternatiba bat jarri du Zarauzko Udal Gobernuak herritarren zein bisitarien eskura: herri kanpoaldeko aparkalekuak. Aurten hiru prestatu dituzte uda sasoirako: Astin bata, Eguzki Zahar partzelan bestea, eta Abendañon azkena. Hirurak doakoak dira, eta lehenbiziko biek autobus zerbitzua ere izango dute. Abendañon, autokarabanentzako aparlakuak ere [...]
Euskal Bodyboard Zirkuituaren lehen proba irabazi du Alex Odriozolak
[Sasoian.info] Asteburu honetan Euskal Bodyboard Zirkuituaren lehen proba jokatu zuten Donostiako La Zurriola hondartzan, eta Alex Odriozola zumaiarrak azken unean irabazi zuen finala. Jarraitu irakurtzen…
Metalgintzako hitzarmenaren alde manifestazioa egin dute Azpeitian
Sindikatuek hainbat mobilizazio deitu dute aste honetarako metalgintzan. ELAk, esaterako, mobilizazio eta greba astea deitu du. LABek ere hiru egunetarako deitu du greba: gaur bertan egiten ari dira lehen greba eguna, eta asteazkenean eta ostiralean egingo dituzte beste biak.
Irudietan: Zarauzko Ondartza taldearen 50. urteurrena
Ondartza taldeak 50 urte bete ditu, eta hori ospatzeko festa egin zuten atzo. Aspaldiko kideak elkartu eta dantzan jardun zuten kalez kale, besteak beste.
Santurtziko lehen triatloia irabazi du Jon Unanuek
[Sasoian.info] Jon Unanue (SVC- Seguridad) zarauztarra izan da garaile Santurtziko lehen triatloi proban, 57:17ko denborarekin. Jarraitu irakurtzen…
Jendetza bildu da ‘Oihanetik itsasora’ erakusketan, Zarautzen
Larunbat arratsaldean ontzigintza tradizionalari buruzko Oihanetik itsasora erakusketa bizia izan zen Zarauzko malekoian ikusgai. Gaiari buruzko informazio panelez gain, Albaola Elkarteko kideak belak josten aritu ziren.
Hirugarren postuan sailkatu da Orioko trainerua ligako lehen estropadan
Atzo eguerdian TKE ligako lehen estropada jokatu zuten Bartzelonan (Herrialde Katalanak) Orioko eta Zumaiako taldeek beste hamar traineruekin batera eta oriotarrek hasiera ona eman diote denboraldiari, iaz bigarren mailan jokatu ondoren, indarrez hasi baitute denboraldia. Oriotarrak hirugarren postuan sailkatu ziren, Basque Country Bandera irabazi duen Urdaibaiko traineruarengandik 12 segundu eskasera. Bestalde, zumaiarrak 11. postuan sailkatu [...]
Berri honekin lotuta:
Laburrak
Bideoak
- Title
- guibert
- Runtime
- 2:44
- Title
- Joxe Makazaga
- Runtime
- 7:51
- Title
- 'Alde hemendik' manifestazioa Zarautzen
- Runtime
- 0:14
Blogak
- Zinetogram zinekluba (Matadeixe)
ikusi makusi gogoratu: Ekainak 19, 21:30tan, Matadeixen, ARTIN TARTIN (zikloa): EXIT THROUGH THE GIFT SHOP zuz_ Banksy (eus... - Kalaportu
Ez zaizkit zakurrak gustatzen: Inork fobiarik lepora ez diezadan, hasieratik hasiko naiz: ez zaizkit zakurrak gustatzen. Fisikoki,... - Gaurko hitza
maritzar: iz. (arrt.) Prostituta. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, emagaldu) Sinonimoak: iz. [emagaldua] :... - Aldaba euskaltzaleon topagunea
Euskara gabe, ezkara! Araba Euskaraz 2013: Aiaraldeko Ernai gazte antolakundeak eginiko bideoa da. Araba euskaraz 2013. edizioan grabatua.
Bilatu
Herriak
Zorion Agurrak
-
Iker (Azpeitia)
Zorionak! Bost muxu goxo etxekoen partez, batez ere zure anaia Beñaten partetik.Zorionak! Bost muxu goxo etxekoen partez, batez ere zure anaia Beñaten partetik.http://urolakosta.hitza.info/files/2013/06/ZORION_AGURRA4.jpgIker (Azpeitia)irakurri gehiago » -
Joxe Antonio (Zumaia)
Zorionak! 74 ere zureak dira, segi horrelaxe. Maite zaitugu!!Zorionak! 74 ere zureak dira, segi horrelaxe. Maite zaitugu!!http://urolakosta.hitza.info/files/2013/06/ZORION_AGURRA2-237x300.jpgJoxe Antonio (Zumaia)irakurri gehiago » -
Patxi (Zumaia)
Zorionak! Zorionak Patxi! Urte askotarako!Zorionak! Zorionak Patxi! Urte askotarako!http://urolakosta.hitza.info/files/2013/06/ZORION_AGURRA1-300x200.jpgPatxi (Zumaia)irakurri gehiago »
Berriketan.info [RSS]
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 2 hours, 17 minutes ago
Konfederazio Kopa: Brasil-Mexiko (2-0). Neymar eta Jo Alves golegile. A multzoko bigarren jardunaldia. Gauerdian, Italia-Japonia.
-
Garikoitz Goikoetxea posted an update 5 hours, 22 minutes ago
Jose Ignacio Wert ministroak bilera egin du Hezkuntza sailburuekin, bekei buruz. Nota handiagoak eskatzeko asmoa du ministerioak, eta, sailburuak aurka dituela ikusita aldatzea aztertuko duela esan du Wertek. Edonola ere, berretsi du ”ahaleginaren kulturak” zeresan handiagoa izango duela aurrerantzean bekak jasotzeko.
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 7 hours, 54 minutes ago
Konfederazio Kopan, gaur hasiko da bigarren jardunaldia: http://futbolmamia.com/brasil-mexiko-gaur-italia-japonia-gauerdian/
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 8 hours, 12 minutes ago
Paco Herrera: elkarrizketa. 3. zatia jarri dugu: http://futbolmamia.com/paco-herrera-jokatzeko-ereduaz-elkarrizketaren-1-zatia/ Partidetako akatsak nola zuzendu entrenamenduetan? Nolakoa izan behar du jokalaria-entrenatzailea harremanak?
-
Iñaki Petxarroman posted an update 9 hours, 58 minutes ago
12 urteren ostean Argiako zuzendari kargua utziko du Xabier Letonak. Estitxu Eizagirrek hartuko du kargua. Hona Letonak idatzitako agur gutuna.









