Igandea, 2014-12-21

Etiketen Fitxategia | atxiloketa

Zumaiako ustezko eraso sexista salatuko dute gaur 20:00etan

Atzo eguerdian Ertzaintzak 23 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Zumaian bikotekidea erasotzea leporatuta. Ertzaintzako prentsa gabinetetik azaldu dutenez, emakumeak larunbat gauean gizonaren kontrako salaketa jarri zuen eraso egin ziola argudiatuz. Atzo eguerdian, berriz, emakumeak gizonezkoa bere etxe inguruan zebilela ohartarazi zion Ertzaintzari, eta abisua jaso orduko ertzainen patruila bat emakumearen etxera bertaratu zen. «Emakumea ezer [...]

Atxiloketak salatzeko mobilizatzera deitu dute

Guardia Zibilak Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren bitartekaritzaren kontra herenegun egin zuen polizia operazioa salatu dute dozenaka herritarrek eskualdean. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epailearen aginduz, Guardia Zibilak zortzi lagun atzeman zituen asteazkenean, eta sarekada egin bezain pronto izan ziren mobilizazioak hainbat herritan. Zestoan, esaterako, elkarretaratzea egin zuten plazan, eta Zumaian manifestazioa egin zuten 80 lagun [...]

Gazte bat atxilotu dute Azpeitian, droga trafikoa egotzita

Ertzaintzak 25 urteko lagun bat atxilotu zuen bart, 01:00ak aldean, Urola kalean, droga trafikoa egotzita. Ertzaintzaren arabera, bederatzi estupefaziente poltsatxo eta marihuanaz betetako motxila bat zituen gazteak.

Herriraren aurkako operazioan atxilotutakoen askatasuna eskatu du Azkoitiko Udalak

Azkoitiko Udalbatzak premiazko bilkura egin zuen atzo arratsaldean, Herriaren aurkako polizia operazioa salatzeko. Pleno aretoa txiki geratu zen, eta Bilduk eta EAJ-k adostutako mozioa onartu zuen udalak, Bildu, EAJ eta Azkoitia Bairen aldeko botoekin. Izan ere, plenoaren hasieran, han lantzekoa ziren mozioa premiazkoa zen edo ez bozkatu zuen Udalbatzak, eta PSE-EEk aurka egin eta pleno aretoa [...]

Ehunka lagun atera dira kalera Ibargurenen eta Garciaren atxiloketak salatzeko

Manifestazioak egin zituzten atzo iluntzean Azpeitian eta Zumaian, Nagore Garcia eta Eneko Ibarguren herritarren askatasuna eskatuz.  Orion, Zarautzen eta eskualdeko beste zenbait herritan ere bilkurak egin zituzten. Azpeitiko manifestazioan, esaterako, ehunka lagunek hartu zuten parte. Aurretik, batzar informatiboa egin zuten eta bertan Ibargurenen arrebak hitz egin zuen. Bere esanetan, atxilotutakoak ez daude inkomunikatuta, eta  ostegunean [...]

Zarauzko Udal Gobernuaren adierazpena, astearteko atxiloketen inguruan

Zarauzko Udal gobernuak astearte goizaldean Frantzian gertaturiko atxiloketen aurrean honakoa adierazi  du: 1.    Zarauzko Udal gobernua arduratuta agertzen da Ekhiñe Eizagirre gazte zarauztarraren atxiloketagatik. 2.    Atxiloketan eta ondorengo inkomunikazio aldian jasan dezakeen tratuagatik bere kezka agertzen du Udal gobernuak. 3.    Urte eta erdi bete da Aieteko bide orria adostu zenetik. Zarauzko Udalak, bakegintza eta normalizazio [...]

Gizonezko bat atxilotu dute bart, ustez bere bikotekidea jotzeagatik

Atzo gauerdian, 37 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak Zestoan. Ustez bere bikotekidea jotzeagatik izan da. Bikotekideak salatu duenez, “hainbatetan” jasan ditu atxilotutakoaren erasoak seme-alaben aurrean.

Bi gizonezko atxilotu dituzte Ipintzan txatarra lapurtzen ari zirelakoan

Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu zituen joan den igandean enpresa batetik txatarra lapurtzea leporatuta. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, arratsaldeko 17:30ak aldera gertatu zen lapurreta, Ipintza auzoan kokatuta dagoen enpresa batean. Ordu horre…

Bideoa: ‘Labi’-ren eta ‘Xaporra’-ren atxiloketa

Apirilaren 27an zuten Aritz Labiano Labi-k eta Haritz Gartxotenea Xaporra-k espetxera sartzeko hitzordua. Beren kabuz Espainiako Auzitegi Nazionalera ez joatea erabaki zuten bi gazteek, eta Zarauzko Santa Barbara mendiko harrizko horma handian zintzili…