Astelehena, 2014-10-20

Etiketen Fitxategia | Balentziaga

Balentziaga museoko zuzendari berria aurkeztuko dute asteazkenean

Miren Vives Almandoz da museoko zuzendari berria, eta kazetariekin elkartuko da asteazken honetan, maiatzak 14. Ekitaldian parte hartuko dute, Vivesekin batera, Ikerne Badiola Kultura diputatu eta museoaren fundazioko presidenteak; Joxean Muñoz Kultura sailburuordeak; Nika Lertxundi Getariako alkateak.

Gaur du azken eguna Espainiak ‘ontziolen auziko’ dirua bildu duela Bruselari jakinarazteko

Sektoreak jakinarazi duenez, diru guztia biltzetik urrun dago Espainiako Gobernua. Ogasun Ministerioaren arabera, 126 milioi euro berreskuratu behar du, eta 50-60 milioi baino ez dituela bildu diote sektoreko ordezkariek. “Prozesua konplexua” dela arguditu dute gobernuko bozeramaileek, kontratuak banan-banan ari direla aztertzen, eta horrek zaildu egiten duela prozesua, “inbertsiogile gehienak atzerritarrak direlako”. 2007 eta 2011 urte [...]

Getariako Independenteek osasun zentroko lanak geldiarazteko eskatu dute

Getariako Independenteak taldeak udala osasun zentro berriko zein urbanizazioko funtsezko elementuak baimen edota beharrezko dokumentaziorik gabe egiten ari dela salatu du. Hori dela eta, «legeak eskatzen dituen baldintzak bete artean» lan horiek gelditzeko eskatu du. Getariako alkate Nika Lertxundik, berriz, lanak «normal» doazela aurrera nabarmendu du. «Bisatuarena egia da, baina ez da larria; ez da [...]

Balentziaga kaleko garajeen lanak urte bukaerarako amaitzea aurreikusten dute

Aparkalekua aurkitzea herritarren egunerokoan arazoa bihurtu da zenbait udalerritan. Izan ere, gero eta kotxe gehiago dago herrietan, eta geografiaren eraginez aparkatzeko espazioa mugatua denez, jira eta bira ibili beharra izaten dute herritarrek toki bila. Aparkaleku arazoari irtenbidea emateko Getariako Udala Balentziaga kalean garajeak eraikitzen ari da, eta lanak oso erritmo onean doazela azaldu dute arduradunek. [...]

Candela Cort: «Kapelek festa espiritua ematen dizute; aldartea aldatzen dizute»

Artearen eta modaren arteko mugetan dabil Candela Cort (Madril, 1959). Artista espainiarrak arrakasta itzela lortu du eskuz landutako kapela eta buruko ikusgarriekin. Mun­duko hainbat hiritan ikusi ahal izan dira bere la­nak, baita antzerkian, zineman eta musika-ikuskizunetan ere. Orain, Balentziaga museoko atarian jarri ditu erakusgai, Burukodun burukoak izenburupean; hilaren 26ra arte ikus daiteke. Balentziagari kapela jartzeko [...]

Mikel Urdangarin: «Musikak gure etengabeko aldaketaren ispilua izan behar du»

Artzape egoera ekonomiko larri­an dagoela eta, hainbat ekitaldi antolatu dute kideek aldizkaria aurrera ateratzeko asmoz. Horietako bat Mikel Urdangarinen (Zornotza, 1971) kontzertua da. Musikari bizkaitarrak Azula disko berria aurkeztuko du etzi, 21:30etik aurrera, Cristobal Balenciaga Museoan. Sarrerak 10 eurotan jarri dituzte salgai aldez aurretik, Getariako Mahasti tabernan eta turismo bulegoan, Zarauzko  Eguzki tabernan, Zumaiako turismo [...]

Kultur sortzaileen erakusleiho

Gipuzkoako sortzaile gazteak  sustatzea du helburu Kutxa Kultur 2013 egitasmoak, eta herenegun aurkeztu zuten, Donostian. Bertan, egitasmoko ildoak —Kutxa Kultur Musika, Kutxa Kultur Moda eta Kutxa Kultur Hiria— zeintzuk izango diren azaltzeaz gain, horien guztien inguruko xehetasunak eman zituzten jakitera. Musikaren alorrean, iaz bezalaxe, Kutxa Kultur Festibala antolatu dute Igeldo jolas-parkean, irailaren 6 eta 7rako. [...]

Getariako 2013ko inbertsio nagusia, Balentziagako garajeak

2013ko Getariako Udaleko aurrekontua Sarrera arruntak: 6.659.021 euro. Gastu arruntak: 2.782.875 euro. Inbertsio nagusiak: – Balentziaga kaleko garajeak 3.252.000 euro. – Aldamar parkea hornitu eta estaltzeko lanak 100.000 euro. – Saneamendua hobetzeko lanak 60.000 euro. – Turismoa: web orria eta sustapen ekintzetarako 40.000 euro. – Haurreskolako lokalaren egokitzapen lanak egiteko 100.000 euro. – Eskolako jangela [...]

Zinemako diseinatzaileen inguruko zinema-zikloa antolatu dute Balentziagan

Zinemaren eta moda-munduaren arteko harremana aztertze aldera, Cristobal Balenciaga Museoak zinema-ziklo bat antolatu du. Jantziek eta janzkerek presentzia nabarmena duten sei film klasiko emango dituzte, etzi hasi eta uztailera arte; saioak 19:00etan hasiko dira, eta dohainik emango dituzte. Egitasmoan ikusgai izango diren jantziak goi-mailako joskintzako izen handiek diseinatutakoak dira; hala nola, Christian Dior, Givenchy, Yves Saint Laurent, Paco Rabanne eta Cristobal Balentziaga berarenak. Hain justu ere, estreinako film emanaldian Balentziagaren diseinuak ikusi ahal izango dira, Luis Marquinak 1954an zuzenduriko Alta costura ekoizpenean. Goi-mailako joskintzako areto dotore batean eta sasoiko modelo artean gertatzen da istorioa. Dena ondo doa, Tona modeloak mutil-lagun ohia hilda topatu arte. Poliziak susmagarritzat joko du. Moda-erakusketaren amaieran, ordea, hiltzailea aurkituko dute, ezohiko gertaera bat dela medio. Guztia argituta, Tonak modelo arrakastatsu izaten jarraituko ahal izango du. Egitaraua Etzi, otsailak 22: Alta costura (Balenciagaren jantziak). 1954. urtea. Zuzendaria: Luis Marquina. Martxoak 1: Breakfast at Tiffany’s (Givenchyren jantziak). 1961. urtea.  Zuzendaria: Blake Edwards. Apirila 26: Arabesque (Dioren jantziak). 1966. urtea. Zuzendaria: Stanley Donen. Maiatzak 24: Barbarella (Rabanneren jantziak). 1967. urtea. Zuzendaria: Roger Vadim. Ekainak 14: How to Steal a Million (Givenchyren jantziak). 1966. urtea. Zuzendaria: William Wyler. Uztailak 12: The Hunger (Yves Saint Laurenten jantziak). 1983. urtea. Zuzendaria: Tony [...]

Auzokonposta gunea jarri dute Balentziaga kalean

Auzokonposta ekimenak abiatzen ari dira eskualdeko herriak. Getariak ere hondakin organikoa birziklatzearen aldeko apustua egin du, eta lehen konpostatze gunea jarri dute Getariako Udalak eta Konposta Elkarteak Balentziaga kalean. Gunea dagoeneko martxan da, eta bederatzi familia ari dira bertan parte hartzen. «Esperientzia honek etxeetako hondakin organikoa ingurumenari kalterik eragin gabe tratatzeko aukera ematen die herritarrei. [...]