Barazki ekologikoak ekoizten dituen Uztaro Kooperatibako kideek hitzaldia emango dute bihar. Putzuzulo gaztetxean izango da, 19:30etik aurrera. Bertan modu ekologikoan hazitako barazkiak kontsumitzeak duen garrantziaz eta kooperatibaren ezaugarri eta funtzionamenduaz ariko dira. Zein zentzutan eragiten du barazki ekologikoak kontsumitzeak? Barazkiak ekoizteko erabili diren bideak zuzenean eragiten dute produktuaren kalitatean, eta horrek aldi berean kontsumitzen dituenaren [...]
Etiketen Fitxategia | Beizama

Txikiak handi direnean
Harkaitz, Nikole, Oroitz eta Nora Txikiak dira, herri txikien neurrikoak, eta bizilagun txikienak hartzen dituzte. Halere, txikian handi dira; herrirako zerbitzu garrantzitsua direlako. Baina biziraupena bermatzeko borrokan ari dira. Dagoeneko, datorren ikasturteari begira daude, eta etorkizuna kolokan, dantzan, kili-kolo, itzaletan ikusten dute. Txiki handi horiek Errezilgo eta Beizamako haur eskolak dira. Bietan hamarna haur hartzeko [...]
Aurtengo erronkak azalduko ditu gaur Beizamako Udalak
Beizamako Udalak deituta, herri batzarra egingo dute gaur arratsaldean, eta herritarrei 2012ko jarduna eta hasi berri den urterako dituzten erronkak azalduko dizkiete. Udaleko ordezkariak eta herritarrak 19:00etan elkartuko dira, udaletxean, eta udalak diru sarrerak gutxitu izanaren ondorioak aztertuko dituzte; murrizketak izanda ere, ordea, herritarrei «zerbitzu duina» emateko egiten ari diren «ahaleginaren» berri ere emango dutela [...]
Aterpetxea hil honetan jarriko dute martxan, eta Beizama Bizia proiektuak kudeatuko du
Hil honetan bertan jarriko dute berriz martxan Beizamako aterpetxea, egitasmo eta aterpezain berriekin. Beizama Bizia Kooperatiba Elkarteak kudeatuko du. Joan den uztailean, Beizamako Udalak aterpetxearen kudeaketa lehiaketara atera zuen, eta epaimahaiak Beizama Bizia proiektuari eman dio ardura. Hil honen bukaeran lehen bisitari taldea jasoko dute, bertara doanari Beizama bera eskainiz. «Herriak duen ondare naturalean eta [...]
Bihar ‘Arkupean’ gehigarrian: Alejandro Labaka, indigenek orain 25 urte hil zuten beizamarra
Aurrerapena. Ekuadorko Amazonia oihanean bizi dira huaorani etniako indigenak. Alejandro Labaka misiolari kaputxinoa 1965etik beraiekin harremanetan bizi zen. 1987an, orain 25 urte, etnia horretako talde batekoek hil egin zuten beizamarra, Ines Arango mojarekin batera. Miguel Angel Cabodevilla kaputxinoarekin eta Anjel Mari Peñagarikano ilobarekin hitz egin du HITZAk. Erreportajea eta argazkiak, bihar Arkupean gehigarrian.
Eskualdeko udalek enplegu plana sortu dute, lana sustatzeko asmoz
Azkoitiko, Azpeitiko, Aizarnazabalgo, Beizamako, Errezilgo eta Zestoako udalek enplegu plan bateratua eramango dute aurrera, «egungo testuinguru ekonomiko larria aritzenko» eta eskualdeko enpresetan lana herritarrentzat sustatzeko, eta egitasmoaren bidez herritar eta enpresen «premia» lehenetsiko dute. Izan ere, Leire Etxeberria Zestoako alkatearen arabera, egungo egoera «zaila» de eskualdean. «Inguruko hainbat enpresa ixten ikusten ari gara azken denboraldian: [...]
Gizonezko baten gorpua aurkitu dute Beizaman, erreta
Ertzaintzak gizonezko baten hilotza aurkitu zuen atzo arratsaldean Beizaman, erreta. Lehen hipotesien arabera, istripua izan da. Pasa zen ostiral eguerditik desagertuta zegoen 74 urteko gizonezkoa. Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonezkoa etxetik atera zen Nuarbe ingurura, belar batzuk erretzeko asmoarekin. Honen berririk izan ezean, senideek larrialdi zerbitzuetara jo zuten atzo arratsaldean, eta ertzainek 16:45 inguruan aurkitu zuen [...]
Taxi zerbitzu berezia jarri dute Errezil, Beizama eta Aizarnazabalera
Aizarnazabalerako, Errezilerako eta Beizamarako garraio zerbitzu berezia martxan jartzekotan da Gipuzkoako Foru Aldundia. Esan dutenez, hiru autobus linea (Zumaia-Aizarnazabal-Zumaia, Azpeitia-Errezil-Azpeitia eta Azpeitia-Beizama-Azpeitia) erabiltzen dituzten bezeroei zuzendutako zerbitzua da, eta erabiltzeko Lurraldebus txartela eduki beharko da ezinbestean. Garraio zerbitzu honen helburua, «puntako orduetan autobus bidez eskainiko den zerbitzua, eskaera baxuko orduetan osatzea» da. Aldundiak azaldu duenez, [...]
«Nahiz eta herri txikia izan, herri bezala Beizamak eskola behar du»
Hamazazpi urte darama Beizaman bizitzen Begoña Garmendia (Lucena, Andaluzia, 1957) alkateak. Zuzenbidean lizentziatua, Donostiako Udalean zinegotzia izana da Herri Batasunarekin zortzi urtez, eta aurreko agintaldian Beizaman aritu zen zeregin berean, Aurrena Beizama herri plataforman. 2006tik Azkoitiko udaletxeko idazkaria da, eta orain hango lanarekin uztartu beharko du ardura berria. Udaletxe batetik bestera bueltaka ibiliko zara hemendik [...]
Gazteak, su artean gustura
Basque Culinary Center gastronomia eskolak antolatuta, Euskal Herriko, Espainiako eta Herrialde Katalanetako hemeretzi gaztetxo udaleku berezi batzuez gozatzen ari dira egunotan. Beizamako aterpetxean elkartuta, udaleku gastronomikoak egiten ari dira. 15 eta 17 urtekoak dira eta, sukaldean ikasteaz gain, elkarlaneko eta elkarbizitzako balioak lantzen ari dira bertan. Aitzol Sugasti sukaldaria dute gidari udalekuetan, eta Markel Gibert [...]
Laburrak
Bideoak
- Title
- Jose Mari Guibert, Azpeitiaz hizketan
- Runtime
- 2:44
- Title
- Joxe Makazaga
- Runtime
- 7:51
- Title
- 'Alde hemendik' manifestazioa Zarautzen
- Runtime
- 0:14
Blogak
- Aldaba euskaltzaleon topagunea
Euskara gabe, ezkara! Araba Euskaraz 2013: Aiaraldeko Ernai gazte antolakundeak eginiko bideoa da. Araba euskaraz 2013. edizioan grabatua. - Zinetogram zinekluba (Matadeixe)
ikusi makusi gogoratu: Ekainak 19, 21:30tan, Matadeixen, ARTIN TARTIN (zikloa): EXIT THROUGH THE GIFT SHOP zuz_ Banksy (eus... - Gaurko hitza
euri-truxu: iz. 1. Prezipitazio zakar eta sarritan laburra, tanta edo zatiki solidoak beste prezipitazioenak bai... - Kalaportu
Ez zaizkit zakurrak gustatzen: Inork fobiarik lepora ez diezadan, hasieratik hasiko naiz: ez zaizkit zakurrak gustatzen. Fisikoki,...
Bilatu
Herriak
Zorion Agurrak
-
Iker (Azpeitia)
Zorionak! Bost muxu goxo etxekoen partez, batez ere zure anaia Beñaten partetik.Zorionak! Bost muxu goxo etxekoen partez, batez ere zure anaia Beñaten partetik.http://urolakosta.hitza.info/files/2013/06/ZORION_AGURRA4.jpgIker (Azpeitia)irakurri gehiago » -
Joxe Antonio (Zumaia)
Zorionak! 74 ere zureak dira, segi horrelaxe. Maite zaitugu!!Zorionak! 74 ere zureak dira, segi horrelaxe. Maite zaitugu!!http://urolakosta.hitza.info/files/2013/06/ZORION_AGURRA2-237x300.jpgJoxe Antonio (Zumaia)irakurri gehiago » -
Patxi (Zumaia)
Zorionak! Zorionak Patxi! Urte askotarako!Zorionak! Zorionak Patxi! Urte askotarako!http://urolakosta.hitza.info/files/2013/06/ZORION_AGURRA1-300x200.jpgPatxi (Zumaia)irakurri gehiago »
Berriketan.info [RSS]
-
Edu Lartzanguren posted an update 41 minutes ago
Dawn Landes abeslari kantugile estatubatuarra arituko da gaur, 21:30ean, Bilboko Kafe Antzokian. ’Mal Habillée’ diskotik eta argitaratzear duen ’Blue Bird’ laneko piezak abestuko ditu. Bideoan, François Hardyren ’Tous les garçons et les filles’ klasiko ye-ye-aren bertsioa egiten.
-
Jon Ander Galarraga posted an update 4 hours, 18 minutes ago
Hiriguneetan ere konpostatu daiteke. Auzokonpostzank!!!!
http://tolosaldea.hitza.info/2013/06/19/bioaniztasunetik-auzokonpostazank/
Zurea da Hitza
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 12 hours, 48 minutes ago
Konfederazio Kopa: Brasil-Mexiko (2-0). Neymar eta Jo Alves golegile. A multzoko bigarren jardunaldia. Gauerdian, Italia-Japonia.
-
Garikoitz Goikoetxea posted an update 15 hours, 52 minutes ago
Jose Ignacio Wert ministroak bilera egin du Hezkuntza sailburuekin, bekei buruz. Nota handiagoak eskatzeko asmoa du ministerioak, eta, sailburuak aurka dituela ikusita aldatzea aztertuko duela esan du Wertek. Edonola ere, berretsi du ”ahaleginaren kulturak” zeresan handiagoa izango duela aurrerantzean bekak jasotzeko.
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 18 hours, 25 minutes ago
Konfederazio Kopan, gaur hasiko da bigarren jardunaldia: http://futbolmamia.com/brasil-mexiko-gaur-italia-japonia-gauerdian/








