Gipuzkoako Odol Emaileak elkarteak antolatuta, Odola eta Muine hitzaldia eskainiko du bihar Sabin Urzelai Odol Emaileen Elkarteko presidenteak. 19:00etan elkartuko dira, Aizarnazabalgo zahar etxean, eta odola emateko baldintzak eta funtzionamendua izango dute hizpide.
Etiketen Fitxategia | Hitzaldia

Estresa gainditzea, norberaren esku
Simon Marmier sendagilearen jarraibideak. Nola gainditu estresa? Atseden txikiak hartu behar dira. 5-15 minutu ingurukoak hain zuzen ere. Errendimendu egokia izateko gehiago jan beharra dago. Elikadura osasuntsua mantentzean harreman zuzena du estres mailarekin. Ura edan behar da. 1-2 litro ur egunean. 6-7 ordu baino gehiago egin behar da lo, egunerokoan errendimendu egokia izateko. Kantitatea eta [...]
Baleei buruzko hitzaldia egingo du Jon Maiak asteartean
Balea elkarteak antolatutako emanaldia 19:00etan izango da Kultur Etxean
Balea elkarteak antolatuta hitzaldia, txokolate jana eta jolasak izango dira asteon. Bihar, maiatzak 14, Jon Maiak Balea haiek, herri hau hitzaldia eskainiko du 19:00etan Kultur…
Estresa kentzeko bideak hizpide izango ditu Marmier doktoreak Aian
Denboraz justu-justu ibiltzera ohitu dira herritarrak eta estresa eta presa eguneroko bidelagun bihurtu dira jende askorentzat. Hori jakinda Aiako Udalak estresa kentzeari buruzko hitzaldia antolatu du astelehenerako Kultur Etxean; Simon Marmier doktoreak gidatuko du saioa 18:30etik aurrera eta aiarrak bertan parte hartzera animatu nahi dituzte Udaletik. Ordu bete inguruko saio izango da; 45 minututan Marmierrek [...]

Basarriren argi-itzalak Zarautzen
Iñaki Eizmendi Basarri (Errezil 1913-Zarautz 1999) jaio zela ehun urte beteko dira azaroaren 27an. Hori dela eta, idazle, kazetari, euskaltzain eta bertsolariaren lana gogoratu nahian, Zarauzko Kultura Sailak eta Motxian Bertso Eskolak urte osorako egitaraua prestatu dute, Gipuzkoako Foru Aldundia, Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza, Bertsozale Elkartea eta Zarautz Abesbatzaren laguntzarekin. Mendeurreneko jarduerei bihar emango diete hasiera, [...]
Estatu propioari buruz hitzaldia egingo dute asteazkenean Zestoako Kultur Etxean
Estatu propioa: nazionalizazioa, identitatea, eta kulturaren oinarri izenburu hartuta hitzaldia izango da bihar, 19:00etatik 20:15era bitartean, Zestoako Kultur Etxean. Hitzaldia bukatutakoan, luntxa izango da. Bertan hizlari ariko dena Luis Mari Martinez Garate da goi mailako telekomunikazio ingeniaria, Iturralde ikerketa ekimenaren eta Nabarralderen sortzaileetariko bat dena. Hitzaldia Zestoako Napar Zuzterrak antolatu du, Zestoako Udalaren laguntzarekin.

«Independentzia norberari atxikita dago; ezin da horren alde edo kontra bozkatu»
Erabakitze eskubidearen inguruan tranpa ugari sortu dela dio Joseba Ariznabarreta (Galdakao, 1936) filosofian katedradunak; autodeterminazio eskubidearekin nahasten da egun, bere ustez. «Independentziari estuki lotuta dagoen berehalako eskubidea da autodeterminazioarena, eta ez dauka zerikusirik erabakitze eskubidearekin». Bi kontzeptuen arteko aldearen inguruko azalpenak eman dizkio HITZAri. Erabakitze eskubidearen «benetako» esanahiaz jardungo duzu gaurko hitzaldian. Egun ideia okerra [...]

Bularreko minbiziaren inguruko hitzaldia, astearte honetan Zarautzen
Bularreko minbiziari buruzko hitzaldia antolatu du AECC elkarteak, Ausoniaren laguntzarekin. Eroski saltoki handian izango da, asteartean, 18:00etan. Gaitza nola aurreikusi azalduko du Maider Sierra psikologoak. Aurrez izena eman beharko da, 943-831194 telefonora deituz edota anaruiz.ayerdi@aecc.es helbidera mezua bidalita.

Hezkuntza legeaz ariko dira bihar Zestoako kultur etxean
Ekain Guraso Elkarteak antolatuta, Espainiako LOMCE Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoaren aurreproiektuari buruzko hitzaldia izango da bihar, osteguna, 17:30ean, Zestoako kultur etxean. Hiru atal izango ditu hitzaldiak: Wert legeak proposatzen dituen aldaketak, LOMCEren eragin negatiboa gaurko Euskal Eskola Publikoan, eta Euskal Eskola Publikoa gaur, bihar. Haurren zaintza zerbitzua eskainiko dute. Guraso Elkarteko kideek zainduko dituzte.

Pako Aristiren hitzaldia izango da asteazkenean, Elkargunean
Pako Aristi urrestildarrak hitzaldia eskainiko du hurrengo asteazkenean, Ondorengoiei utzi behar genieken herentzia izenpean. Azkoitiko Napar Zuzterrak antolatu du saioa, Azkoitiko Udalaren laguntzarekin. Hilaren 24ean, 19:00etan hasiko da hitzaldia, Elkargunean.
Laburrak
- Eñaut Elorrietaren kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak
- Zumaiako odol-emaileak bihar elkartuko dira, hogarrean
- Ostegunean izango da Xanjuandeiko Mus Txapelketa
- Harrera familiei buruzko dokumentala emango da, gaur, Alondegian
- Gune elkarteak gizarte eta espiritualtasunari buruzko III. jardunaldiak antolatu ditu Donostian
Bideoak
- Title
- Mundumob Getarian
- Runtime
- 3:37
- Title
- Txibilter eta Haritz Aratz Errekako sanisidroetan
- Runtime
- 0:58
- Title
- Igor Uria, Balentziagako zaharberritze arduraduna
- Runtime
- 1:36
Bilatu
- Estresa gainditzea, norberaren esku 2013/05/15
- Mundumob ekimenaren inguruko hitzorduak, asteburuan 2013/05/15
- Errotaundi ISB Lauko Finalerako sailkatuta 2013/05/15
- Birziklatzearen aldekoak denok izanik, zergatik ez dugu ezarriko hondakinen a birziklatzea posible egiten duen sistema bat? | EHBildu Zestoa: [...] Hona hemen ‘Urola Kostako Hitza’k argita...
- Aimar Etxeberria: Oso argigarriak dira Udalak pasa den astean argita...
- Euskal Kultur Mintegia: "Itxia, baina ez isila" Gaurko egunez, duela h...
Berriketan.info [RSS]
-
Beñat Zamalloa Akizu posted an update 20 minutes ago
Irailaren 29an hasiko da 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusia. Iñigo Izagirrek (Gipuzkoa) parte hartzeko zuen txartelari uko egin dio, eta Iñaki Zelaiak beteko du hark utzitako lekua. Parte hartuko duten bertsolarien zerrenda: http://www.berria.info/blogak/akorduan.
-
Aitor Manterola posted an update 1 hour, 9 minutes ago
Montanierren agurra baieztatu egin du Realak ohar batean. Entrenatzaileak jakinarazi dio klubariez duela kontratua berrituko.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 1 hour, 13 minutes ago
105. kilometroan, 22 txirrindulari ihes eginda lau minutuko aldearekin, Gorka Verdugo (Euskaltel) tartean. Damiano Caruso (Cannondale) da arriskutsuena Vincenzo Nibalirentzat (Astana). 18. postuan dago italiarra, 9.57ra.
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 2 hours, 30 minutes ago
Mourinho eta Guardiola. Biak gabe geratu da Espainiako Liga. Ekarpen aberatsa izan da biena. Psikologia nola lantzen duten aztertu genuen bere garaian Aritz Olagoi kirol psikologoarekin: http://futbolmamia.com/pep-guardiola-eta-jose-mourinho-lidergo-ereduak/
-
Amagoia Mujika posted an update 2 hours, 30 minutes ago
Afganistanen ”krimen moralengatik” espetxeratzen dituzten emakume eta nesken kopuruak %50 egin zuen gora iaz, HRW-ek salatu duenez. Etxetik alde egitea edo bikotekidea ez den beste norbaitekin sexu harremanak izatea delitutzat jotzen dute auzitegiek. http://www.hrw.org/news/2013/05/21/afghanistan-surge-women-jailed-moral-crimes






