Asteartea, 2013-05-21

Etiketen Fitxategia | omenaldi

Egitarau zabala antolatu dute Zarauzko Arraio Irratiaren 7. urtemugarako

Zarauzko Arraio Irratiak zazpi urte beteko ditu maiatzaren 20an. Hori ospatzeko egitarau betea antolatu dute datorren asterako. Hona hemen ekitaldien zerrenda: – Maiatzak 20, astelehena: irratsaio berezia, 20:00etatik aurrera Arraion (FM 99.3). Gonbidatu bereziak, lehiaketak, sorpresak, eta beste hainbat kontu izango da. – Maiatzak 21, asteartea: Astearte bidaiariak, Putzuzulon 19:30etik aurrera. Berlin-Amsterdam-Paris bizikletan, Joseba eta [...]

Lou Olangua omenduko dute hilaren 25ean, Zarauzko Putzuzulon

Pasa den urtarrilaren 13an zendu zen OK Korral taldeko abeslaria, Lourdes Olangua. Hura omentzeko festa antolatu dute hilaren 25erako. Putzuzulo gaztetxean izango da eta hainbat taldek kontzertua emango dute bertan. Anestesia, Lobo Electrico, The Safety Pins, Vincent Von Reverb y sus vaqueros electricos, Desastrozombies eta Nuevo Catecismo Catolico izango dira oholtza gainean. Horiez gain, Dani [...]

GUTUNA: Maria Jesus Garmendia

Eneko Etxeberria, Azpeitiko alkatea. Azpeitia. “Orain hilabete eskas jakin genuen Azpeitiko Udalean Maria Jesus Garmendia larri gaixo zegoela. Guztioi sansebastianetako omenalditxoa etorri zitzaigun burura, Maria Jesusek herriaren aldeko lanetan urte luzez jardun zuenaren aitorpen oso xumea egin zitzaionekoa. Astelehenean hil zen Maria Jesus. Urte luzez zinegotzia izan genuen, eta idatzi umil honen bidez udalaren aitormena [...]

Inaxio Uriaren familia: “Ezker abertzaleak ETAren indarkeria gaitzetsi dezan exijitzen jarraitu behar dute alderdiek”

Inaxio Uriaren hilketaren laugarren urteurrena da gaur, eta Loiolan  gogoan izan dute enpresaburua. 12:00etan meza izan da, eta 13:00etan elkarretaratze isila egin dute senitartekoek, hainbat herritarrek eta erakunde eta alderdi politikoetako ordezkariek. Haren omenez jarri zuten oroitarriaren aurrean elkartu dira besteak beste Eusko Jaurlaritzako bozeramale Idoia Mendia eta Rodolfo Ares (PSE-EE); Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko [...]

Urola Kostako odol emaileak omenduko dituzte igandean, Loiolan

Urola Kostako odol emaileak Loiolan elkartuko dira beste urte batez, eta hainbat ekitaldi egingo dituzte igandean; 11:45ean elkartu ondoren, meza izango dute basilikan, 12:00etan. Gero, asanblada egingo dute, urtero bezala. Eskualdeko odol emaileak omenduko dituzte eguerdian; 50 aldiz odola atera duten 10 azpeitiarrek jasoko dute diploma eta urrezko intsignia. Halaber, 40 aldiz egin duen pertsona bati [...]

‘Zahartzaroari omenaldia’ eguneko bazkarira joateko izen emate epea zabalik da

Getariako Guraso Elkarteak ‘Zahartzaroari omenaldia’ antolatu du ekainaren 3rako, eta orduan egingo duten bazkarira joateko izena eman daiteke dagoeneko; maiatzaren 25a baino lehen, Euskadiko Kutxan edo Kutxan elkarteak duen kontuan hamabi …

Balentziaga omendu dute, haren heriotzaren 40. urteurrenean

Gaur 40 urte bete dira Cristobal Balentziaga hil zenetik, eta haren omenezko museoak lagunarteko hainbat saio eskaini dizkio jostunari; goizean, Balentziaga museoko zuzendaria den Javier Gonzalez de Duranak, bertako langileek eta Roberto Torreta dise…

Priederen omenezko plaka bat jarriko dute Orioko Udaletxean

Juan Priede Orioko Udaleko zinegotzia izan zenaren omenezko plaka jarriko du udalak udalbatzar aretoan, “berak egin zuen lana gogora ekartzeko”. Bertan, Orioko herriak esker onez Juan Priede Perez Orioko zinegotziari (1994tik 2002ra) jarriko dute. Orioko Udalbatzarrak atzo onartu zuen Priederen inguruko mozioa, bere hilketaren hamargarrenaren urteurrenean. Udalak PSE-EEko zinegotziaren hilketaren “zentzugabekeria” salatu du, eta herriak [...]

Orain 75 urte fusilatu zituzten biktimak omenduko dituzte Aian

Aiako Udalak duela 75 urte fusilatu zituzten aiarrei omenaldia egingo diote larunbatean. Udalak biktima horiek gogoratu nahi ditu ekitaldian, eta horien artean, garai hartan Aiako alkate izan zen Gabino Alustiza ere omenduko dute. Aiako Udalak gogoratu du Alustiza legez aukeratu zutela alkate, eta duela 75 urte Hernaniko hilerrian fusilatu zuten. Aiako Udalak dei egin die [...]